Kluster politika
Elkarrizketak 30 urria, 2025

Euskadik itsas teknologiaren eta offshore energiaren arloko talentuaren prestaketa abiatu du

Euskal Itsas Foroak bultzatuta eta Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin (EHU) eta enpresa bazkideekin lankidetzan, lurraldeko itsas-industria ekosistema indartzeko ikastaro bat jarri du abian, ezagutza tekniko aurreratuak ikuspegi praktikoarekin konbinatuz.
-

Ikastaro berri batek prestakuntza integrala eskaintzen du Euskadiko itsas-industriaren sektorearen egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko: urrian Euskal Itsas Foroak, Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin (EHU) eta enpresa bazkideekin lankidetzan, Offshore Itsas Teknologiari eta Energiari buruzko prestakuntza berritzailea jarri zuen abian. 

Bi hilabeteko iraupena duelarik, ekimenak Euskadiko itsas-industria ekosistema indartu nahi du, ezagutza tekniko aurreratuak eta ikuspegi praktiko bat konbinatuz, bai jardunean dauden langileei, bai sektorean esperientzia dutenei edo lehen aldiz hurbiltzen diren profesionalei zuzenduta.  

Ikastaro honek itsasontzien operazio eta mantentze oinarriak eta sortzen ari diren teknologiei buruzko ezagutzak barne hartzen ditu, esaterako hidrogeno bidezko propultsioa. Horrela, ikasleek sektoreko erronka operatibo, arauemaile eta teknologikoei aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasun guztiak eskuratuko dituzte, berrikuntzan eta jasangarritasunean arreta jarriz.  

Itsas sektorea Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialerako funtsezkoa da, eta goi-mailako prestakuntza operatibo espezializatua duten profesionalak behar ditu. Horregatik,  ikastaro honek itsasontzien oinarrizko ingeniaritzari buruzko irakaskuntza integrala erakusteaz gain, sektoreari aplika dakizkiokeen nazioarteko araudien ulermen praktikoa eskaintzen du, eta parte-hartzaileei nabigazioari eta erregai alternatiboei buruzko oinarrizko ezagutzak ematen dizkie.  

Ikastaro honekin batera, Euskal Itsas Foroak talentuarentzat atari berri bat bultzatu du. Plataforma digital bat da, itsas industriaren barruko lan-eskaintzak bistaratzen dituena, eta honako helburu hauek betetzen dituena: langile kualifikatuen eskaera handiari erantzutea, sektore estrategiko honek Euskadirentzat gaur egun duen lehiakortasuna aberastea eta enpresen eta profesional kualifikatuen arteko konexioa erraztea. 

SPRI Taldeak laguntza ematen dio euskal enpresari, laguntza-programen bidez, trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-ingurumen-trantsizioa eta gizarte- eta osasun-trantsizioa errazteko. Aurkitu zure negozioaren beharretara hobekien egokitzen den programa. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

IPM,  produktu  bereizgarria  duen  industria-torlojuteria  banaketa-enpresa
30/10/2025 Berrikuntza

IPM, produktu bereizgarria duen industria-torlojuteria banaketa-enpresa

Gasteizko enpresak torlojuak, azkoinak eta zirrindolak poltsaratzea eskaintzen du haren bezeroek azkarrago lan egiteko

Sitecok  bezeroari  egokitutako  kobrantza-sistema  automatikoak  eskaintzen  ditu

Sitecok bezeroari egokitutako kobrantza-sistema automatikoak eskaintzen ditu

Gasteizko ETEak SPRI Taldearen Hazinnova programako dirulaguntza jaso du, eta fakturazioaren % 2 eskaintzen dio I+G alorrari.

Kristina  Apiñaniz:  “Funtsezkoa  da  kompromiso  duten  eta  diziplina  anitzekoak  diren  taldeak    osatzea  industriaren  erronkei  aurre  egiteko”
30/10/2025 Nazioartekotzea

Kristina Apiñaniz: “Funtsezkoa da kompromiso duten eta diziplina anitzekoak diren taldeak osatzea industriaren erronkei aurre egiteko”

AMPEAk ‘Emakume Zuzendarien Saria’ eman berri dio Arabako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialaren dekanoari eta proiektu estrategiko eta nazioartekoen sustatzaileari. Enpresa txiki eta ertainen eraldaketa- eta nazioartekotze-erronkei aurre egiteko lidergo ausart, kolaboratzaile eta konfiantzan oinarrituaren garrantzia nabarmentzen du.

Beniok  talentua  kudeatzeko  eta  enpresa  kultura  eraldatzeko  eredua  sendotu  du

Beniok talentua kudeatzeko eta enpresa kultura eraldatzeko eredua sendotu du

Enpresak aholkularitza eta sofwarea batzen dituen konponbide integral bat garatu du, garapen profesionala eta laneko ongizatea sustatzeko.

SUA  Solutions-en  berrikuntza  adimendunak  etxeko  suteen  aurkako  segurtasuna  sustatzen  du
28/10/2025 Berrikuntza

SUA Solutions-en berrikuntza adimendunak etxeko suteen aurkako segurtasuna sustatzen du

Bizkaiko enpresak etxeko sukaldeetarako SGS ziurtagiriarekin garatu du sua itzaltzeko lehen irtenbidea, sei segundotan sua itzaltzeko gai dena.

Procomsa,  liderra  eraikinentzako  itxitura-sistemetan

Procomsa, liderra eraikinentzako itxitura-sistemetan

Zamudioko enpresak 27 milioi euroko fakturazioa gainditzea espero du aurten

Saretzenek  euskal  nekazaritza  produktuak  dibertsifikatu  eta  hobeto  saltzea  du  helburu
27/10/2025 I+G+B

Saretzenek euskal nekazaritza produktuak dibertsifikatu eta hobeto saltzea du helburu

Lankidetza berritzaileko proiektu honen helburua Euskadiko ekoizle txikiak indartzea da prestakuntzaren, lankidetzaren eta merkaturatzearen hobekuntzaren arloetan.

Entelgy-k  eraldaketa  digitala  bultzatzen  du  pertsonengan  oinarritutako  irtenbide  teknologikoekin

Entelgy-k eraldaketa digitala bultzatzen du pertsonengan oinarritutako irtenbide teknologikoekin

Konpainia enpresen eta erakunde publikoen bazkide estrategiko gisa finkatu da, digitalizaziorako eta adimen artifiziala hartzeko bidean aurrera egiteko.

Ipar  Blast,  industriako  piezen  bizitza  hobetzeko  tratamendu  berezia  eskaintzen  duen  ETEa
23/10/2025 Berrikuntza

Ipar Blast, industriako piezen bizitza hobetzeko tratamendu berezia eskaintzen duen ETEa

Itziargo enpresak shot peening deiturikoa aplikatzen du eta soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkie bezeroei.

GH  Cranes  :  “Gure  enpresarentzako  erronka  garrantzitsuak  jorratzeko  aukera  ematen  digu  BIND-k”
23/10/2025 Ekintzailetza

GH Cranes : “Gure enpresarentzako erronka garrantzitsuak jorratzeko aukera ematen digu BIND-k”

Garabi-fabrikatzaile honek Beasainen du egoitza eta startupak eta finkatutako enpresak batzen dituen plataforma honetako protagonistetako bat da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.