Ander Caballero, Jon Ansoleaga y Cristina Oyón
Albisteak 29 maiatza, 2025

Euskadi eta Txile ekonomia- eta enpresa-harremanak estutzeko lanean ari dira

Latinoamerikako herrialde horretako 70 enpresaburuk, gehienak euskal diasporaren ondorengoak, Euskadi bisitatu dute inbertsio-aukeren bila
-

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren eskutik, Txileko 70 enpresaburuk –gehienak euskal diasporaren ondorengoak– osatutako ordezkaritza etorri da Euskadira. Hiru egunez agenda ekonomiko eta instituzional betea izango dute, eta, amaitzeko, ostiralean Imanol Pradales lehendakariak egingo die harrera. Txileko enpresaburuen konfederazio nagusiko presidentea buru duen ordezkaritzak zenbait enpresa eta erakunde bisitatuko ditu. Bisita horien helburua da, oro har, Eusko Jaurlaritzarekin lotura instituzionalak sendotzea eta bi lurraldeen arteko etorkizuneko enpresa- eta teknologia-aliantzetarako espazioak irekitzea.

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak ongietorri ofiziala egin dio ordezkaritza horri, asteazken honetan Guggengeim Museoan egindako afari batekin. Ekitaldi horretan, honako hau adierazi du: “Euskadik ateak zabaltzen dizkizue, elkar aurkitzeko ez ezik, lankidetza- eta inbertsio-aukeretarako ere bai. Bertan errotuta dauden, segurtasun juridikoa duten eta erakundeen laguntza duten industria-proiektuak topatuko dituzue bertan, baita konpromisoan eta berrikuntzan oinarritutako enpresa-kultura ere. Hemen inbertitzea eta ekitea erabakitzen baduzue, gurekin batera ariko zarete etorkizuna eraikitzen”.

Txile herrialde estrategikoa da Euskadirentzat, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 49 enpresa daude han ezarrita, batez ere aholkularitzaren, ingeniaritzaren, nekazaritzako industriaren eta energiaren sektoreetakoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa gehien dituen 13. herrialdea da. Era berean, garrantzi handiko merkataritza-bazkidea da, Euskal Autonomia Erkidegoko 290 enpresak erregulartasunez esportatzen baitute herrialde horretara, eta esportazioek urtean batez beste 100 milioiko balioa baitute. Esportazioetan makineria elektrikoa eta ekipo-ondasun mekanikoak nabarmentzen dira. Gainera, Euskadik ordezkaritza-bulegoa du Txilen, herrialde horri zerbitzu egiteko, eta bertan dago, halaber, SPRI Taldearen Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziaren 22 merkataritza-bulegoetako bat.

Guggenheim Bilbao Museoan egindako gala-afari horretan, Jauregi sailburuak bi herrialdeen arteko lankidetzarako aukerak nabarmendu ditu, baita Euskadin inbertitzeko aukerak ere. Afari horretan izan dira Txilen interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko eragile sozialen, merkataritza-ganberen, patronalen eta enpresen ordezkariak, baita Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusia ere. Ander Caballero Kanpo Harremanetarako idazkariak aditzera eman duenez, “Euskadira inbertsioak erakartzea da #EuskadiGlobala ekimenaren helburuetako bat. Eta gobernu gisa egiten dugu; gure ahaleginak koordinatu eta maximizatzen ditugu, herrialdearentzako aukera-sare globalen parte gara, helmuga estrategikoetan diplomazia ekonomikoaren baliabideei eragiten diegu, eta gure enpresak eta diaspora kontuan hartzen ditugu, haiek ere eskatzen diguten hizkuntzaren bidez”.

 Txileko ordezkaritzaren buru dira Txileko enpresa-konfederazio nagusi den Ekoizpenaren eta Merkataritzaren Konfederazioko (CPC) presidente Susana Jiménez; Txileko enpresa-erakunde nagusia den Industria Sustapeneko Sozietateko (SOFOFA) presidente Rosario Navarro; eta Andrés Montero eta Gonzalo Uriarte, Txile-Espainia Enpresa Kontseiluko presidentea eta presidenteordea.

Mikel Jauregi sailburuak aditzera eman duenez, “Euskadi Europan sartzeko aukera paregabea da Txilerentzat. Business friendly administrazioa dugu, enpresa- eta industria-proiektu berriak erakartzeko lan egiten duena. Fabrikazioan dugun bikaintasunagatik ezagunak gara, eta polo indartsuak ditugu etorkizuneko industria-sektoreetan, hala nola energia berriztagarrietan, makina-erremintan, trenbidean, bioteknologian edo bioosasunean. Euskadi leku paregabea da inbertitzeko eta enpresa-proiektu berriak abian jartzeko”.

Erakunde-agenda eta enpresa-bisitak

Ander Caballero Kanpo Harremanetarako idazkaria buru dela San Mameseko instalazioetan egingo den ekitaldiarekin emango diote amaiera ostegun honetako jardunari. Bertan, Jon Ansoleaga SPRI Taldeko zuzendari nagusiak Euskadin inbertitzeko aukera zehatzak azalduko dizkio Txileko ordezkaritzari. Topaketa horretan izango dira, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko H2Site, Birziplastic, Mairu, Lookiero, Veltium, Satlantis eta Egoin enpresetako ordezkariak, baita Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko goi-mailako beste ordezkari batzuk ere.

Goizean, Latinoamerikako enpresaburuek agenda trinkoa bete dute. Noël D ‘Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako sailburuak harrera egin die, eta sailburuak Europan teknologia- eta industria-inbertsioak egiteko interes bereziko gune gisa aurkeztu du Euskadi, eta sektore pribatuko eta finantza-sektoreko aukeren berri eman die.

Mezu horri indarra eman dio Ekonomia Itunak —Euskadiren autogobernuaren giltzarriak— ahalbidetzen duen zerga-araubide propioa azaltzerakoan. “Euskadiren eredu fiskal horrek, gure autogobernu-maila handia ez ezik, erantzukizunarekin, lehiakortasunarekin eta garapen jasangarriarekin dugun konpromiso sendoa ere islatzen du. Etorkizuneko erronketara egokitzen den sistema zuzen eta efizientearen alde lan egiten jarraituko dugu”, eman du aditzera Ogasun eta Finantzetako sailburuak.

Bestalde, Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak Euskal Autonomia Erkidegoak industria, teknologia eta berrikuntzaren arloetan dituen ahalak azaldu dizkie.

Egunean zehar, Txileko enpresaburuek Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-ekosistemaren ordezkaritza ezagutzeko aukera izango dute ordezkari hauen eskutik: Tamara Yagüe, Confebaskeko presidentea; Mikel Torre, ABB Ring Motors-eko zuzendari nagusia; Simon Wainwright, SEMIZABALAko sortzaile eta CEOa; Santiago Echavarri, ACACIAko bazkide zuzendaria; Mario Tagle, Iberdrolako CEOa; eta Javier García Cogorro, Viralgen-eko presidente eta Columbus Venture Partners-eko sortzailea.

Egun berean, Iberdrolaren Global Smart Grids Innovation Hub bisitatuko dute, hau da, trantsizio energetikoaren erronkei erantzuteko sare adimendunen arloko berrikuntza eta ezagutzaren munduko zentroa. Gero, Bilboko Portuko instalazioak eta PETRONORen Hidrogeno korridorea ezagutuko dituzte.

Pradales lehendakariaren harrera eta Michelin eta BasqueVolt-era bisitak

Ostiralean, enpresa-bisitaren azken egunean, hasteko Imanol Pradales lehendakariarekin bilduko dira, eta haren eskutik ezagutuko dute Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-garapenerako estrategia, hain zuzen lankidetza publiko-pribatuan, enpresen nazioartekotzean, jasangarritasunean eta eraldaketa digitalean oinarritzen den estrategia. Topaketa hau aukera paregabea izango da Euskadiren ikuspegi estrategikoa eta garapen produktibo, industrial eta sozialerako eredua bertatik bertara ezagutzeko.

Aditzera eman denez, bidaiaren azken helburua da Txile eta Euskadiren arteko lankidetza-arloak aztertzea, hala nola industria-berrikuntzan, jasangarritasun-politiketan, prestakuntza teknikoan eta lurralde-garapenean. Gainera, Eusko Jaurlaritzarekin lotura instituzionalak sendotu nahi dira, eta bi lurraldeen arteko etorkizuneko enpresa- eta teknologia-aliantzetarako espazioak ireki.

 Michelin eta Basquevolt enpresen plantak bisitatu ostean, Antonio Garamendi Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko presidenteak harrera egingo die Loizaga Dorreko Rolls Royce museoan.

 

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Kanpo  merkataritzari  buruzko  prestakuntza  behar  duzu?  Eman  izena  lehenbailehen  nazioartekotzeko  BEINT  beketan
13/02/2026 Nazioartekotzea

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan

Programak 2,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.

EB-India  akordioa  aukera  da  euskal  industriarentzat
28/01/2026 Nazioartekotzea

EB-India akordioa aukera da euskal industriarentzat

Lehen atarizko azterketak adierazten du akordioa Euskadirentzako positiboa dela

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Merkataritzako  Estatu  Idazkaritzak  egoera  ekonomikoaren  azterketa  partekatu  dute

Eusko Jaurlaritzak eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzak egoera ekonomikoaren azterketa partekatu dute

Bi erakundeek Euskadiren profil industrialari erreparatuko dion ikuspegi bereizia bultzatzea adostu dute, arrisku komertzialei aurrea hartzeko eta nazioartean kokatzeko baliabideak bermatzeko

Imanol  Pradales:  “Euskadi  eta  Fukushima  bat  gatoz  teknologia  garbietan  nazioarteko  erreferente  izateko  anbizioarekin  eta  potentzialarekin”
12/01/2026 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Euskadi eta Fukushima bat gatoz teknologia garbietan nazioarteko erreferente izateko anbizioarekin eta potentzialarekin”

Euskadik Fukushimarekin duen lankidetza estrategikoa berretsi du Elkar Ulertzeko Memoranduma berritzearen bidez. Akordioak lankidetza bultzatzen du funtsezko sektore batzuetan, hala nola energia berriztagarrian, gailu medikoetan eta gastronomian

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.