Albisteak 23 maiatza, 2024

Hamabi euskal enpresa aliatu dira hidrogenoaren logistika amaierako erabilerekin modu optimoan integratzen lagunduko duten soluzio teknologikoak garatzeko

H2INTEGRA proiektua diruz lagundu dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak (HAZITEK 2023 Programa) eta Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (EGEF).
-

Abian da jadanik PETRONORek koordinatzaile bezala eta hidrogenoaren balio-kateko beste 11 enpresa erreferentek garatu beharreko H2INTEGRA proiektuaren jarduera, hidrogenoaren sorkuntza, banaketa eta amaierako erabilerak modu optimoan konektatu eta kudeatuko dituen hidrogeno-ekosistema bat sortzeko soluzio fisikoak eta digitalak ikertzeko asmoz.

Hidrogenoa ezinbesteko elementutzat jo dute Europako eta nazioarteko erakundeek, berotegi-efektuko isurpenetan neutroa den ekonomia-eredu baten aldeko trantsizio energetikoa gauzatzeko, eta ikuspegi honen arabera, hidrogenoaren Europa mailako zein maila globaleko merkatuaren garapena aurreikus daiteke, energia-sisteman elektrizitate berriztagarriko teknologien integrazioa errazteko duen eginkizunari lotuta. Garapen honek hidrogenoaren balio-kate osoari dagozkion aukerak eragingo ditu, ekoizpenean nahiz sorkuntza berriztagarriko instalazioekiko integrazioan, biltegiratzean, garraioan, banaketan eta kontsumoan. Ondorioz, behar-beharrezkoa da posizionamendu estrategikoa hartzea, Euskadi eta euskal industria-sarea jarrerarik onenean egon daitezen energiari, ingurumenari eta garapen industrial eta teknologikoari dagozkien aukera horiei probetxua atera ahal izateko.

Testuinguru honetan sortu da H2INTEGRA proiektua, hidrogenoa ekoizteko PETRONORren azpiegitura abiapuntutzat hartuta,  hidrogenoaren ekosistemaren sorreran aurrera egiten lagunduko duten inplementazio fisiko eta digitaleko soluzio teknologikoak ikertzeko, hidrogenoaren amaierako erabilerak ekoizpen-azpiegiturarekin modu optimoan konektatuz eta kudeatuz.

Horretarako, H2INTEGRAren ikerketa azpiegitura berezi baten barruan garatuko da, osagai hauen laguntzaz:

  1. 5 MWeko elektrolizagailu bat, Petronorren findegian kokatua
  2. sortutako hidrogenoa Abantoko Parke Teknologikora eramateko hodi bat,
  3. parkean kokatutako datu-zentroa energia babesgarritzat elikatzeko
  4. konprimitzeko eta biltegiratzeko estazio bat, MEGC kamioiak (Multiple Element Gas Container) kargatzeko hainbat badiarekin
  5. eta hidrogenotegi bat ibilgailu arinak eta astunak birkargatzeko.
  6. MEGC kamioiek hidrogenoa hidrogenotegi satelite batera eramango dute, Bilboko aireportuan, lur-esparruko ibilgailuak nahiz aire-esparruko handling-ekipamenduak birkargatzeko.
  7. eta Bilboko Portura ere, salgaiak manipulatzen dituzten garabiak honitzeko
  8. Bizkaian, altzairuzko tutuak nahiz aluminiozko ontziak fabrikatzeko hidrogenoa erabili behar den kasuetarako, hidrogenoa in situ sortzeko prototipoak garatuko dira.
  9. Azkenik, gas naturalaren sarean injektatuz iristen den kasuetan, nahastuta garraiatu den hidrogenoa bereizi behar da.
  10. Azpiegitura guztia segurtasun-elementuekin osatuko da
  11. eta plataforma digital batekin lotuta egongo da, izan ere, azken honek eskariaren datuak bilduko ditu hidrogenoaren sorkuntza, konprimitzea, biltegiratzea, logistika eta banaketa optimizatu ahal izateko.

Azpiegitura honetaz baliatuta, H2INTEGRA proiektuaren partzuergoak hidrogenoaren ekoizpena eta eskaria elkarrekin doitzeko plataforma bat sortuko du, hidrogenoaren ekoizpena eta banaketa kudeatu eta optimizatu ahal izateko.

Horrez gain, hainbat soluzio garatuko dira biltegiratu, konprimitu, dispentsatu eta erabiltzeko prozesuen monitorizazioa eta aurreikuspena errazteko, beroaren erabilera intentsiboak dituzten industrietan erabiltzeko edo datu-zentroak deskarbonizatzeko, eta hidrogeno-pilaren bidezko elikatze-sistema berriak ikertuko dira portuko garabietarako, baita gas naturalarekin batera garraiatutako hidrogenoa bereizteko soluzioak eta azpiegituren segurtasuna eta osotasuna bermatzeko tresna, estrategia eta sistema berriak ere.

Horrek guztiak euskal industria deskarbonizatzeko aukera ekarriko du, nekez deskarboniza daitezkeen bestelako sektoreak barne, eta aldi berean, garapen industrialerako aukera sortuko du, teknologia-esportatzailetzat posizionatzeko.

H2INTEGRA izaera estrategikoa duen ikerketa industrialeko urte anitzeko (2023-2025) lankidetza-proiektua da, eta honako erakunde hauek ditu partaide: Petronor (koordinatzailea), Envases Metalúrgicos de Álava, P.Q.C. Power Quality Control, TEAM Ingeniería y Consultoría, Tubos Reunidos Group, IBIL, CSP Iberian Bilbao Terminal, Sarralle Engineering, H2SITE, Nortegas, ALBA Emission Free Energy eta FERRO Maquinaria de Elevación. Gainera, Tecnalia eta Petronor Innovación ditu laguntzaile, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileak diren heinean, baita Euskadiko Energia Klusterra ere, komunikazio eta zabalkunde arloko jardueretarako.

 

Lotutako albisteak

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Blueline:  munduko  emisio  baxuko  altzairu  herdoilgaitzezko  ke‑kate  eta  kudeo-premiumen  lehen  lerroa

Blueline: munduko emisio baxuko altzairu herdoilgaitzezko ke‑kate eta kudeo-premiumen lehen lerroa

Blueline representa un paso decisivo hacia la construcción sostenible, combinando innovación técnica con un compromiso real medioambiental

Eusko  Jaurlaritzak  BasquESG  ekimena  jarri  du  abian,  euskal  ETEen  lehiakortasuna  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko

Euskadiko 2030 Industria Plan onartu berrian jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta 2026an bostehun bat ETEra iritsiko dela espero da

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Alboan-ek  Euskadiko  Enpresetatik  Mundura  programaren  aurrerapenak  aurkeztuko  dituzte

Eusko Jaurlaritzak eta Alboan-ek Euskadiko Enpresetatik Mundura programaren aurrerapenak aurkeztuko dituzte

Programak euskal enpresek 2030 Agendari egiten dioten ekarpena sustatzea du xede.

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

20  urtetan  Euskal  Autonomia  Erkidegoan  lehenengo  parke  eolikoa  eraikitzeko  lanak  hasi  dira,  eta  Eusko  Jaurlaritzak  parte-hartze  prozesu  bat  jarri  du  martxan  berriztagarrien  hedapenari  buruz

20 urtetan Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengo parke eolikoa eraikitzeko lanak hasi dira, eta Eusko Jaurlaritzak parte-hartze prozesu bat jarri du martxan berriztagarrien hedapenari buruz

Iberdrola eta Energiaren Euskal Erakundea partaide diren sozietateak bultzatutako proiektu berriztagarriak, lehena Euskal Autonomia Erkidegoan, azken bi hamarkadetan.

Euskadi  mundu  mailako  elektrifikazioaren  protagonista

Euskadi mundu mailako elektrifikazioaren protagonista

Mikel Jauregi Industria sailburuak Grid4Industry ekimena aurkeztu du, Euskadin ENLIT ospatuko delako, energia elektrikoaren arloko 15.000 aditu inguru biltzen dituen nazioarteko hitzordua

Hidrogeno  berdearen  teknologien  garapena  izango  da  Euskadiko  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroaren  ardatza

Hidrogeno berdearen teknologien garapena izango da Euskadiko Industriaren Deskarbonizazio Foroaren ardatza

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, eta DCARTECH kluster industrialen aliantzak elkarrekin antolatutako deskarbonizazio industrialerako topaketaren zazpigarren edizioak Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimena sendotu du

Euskadik  “industria  gehiagoren,  industria  hobearen  eta  isuri  gutxiagoren  aldeko  apustua”  berretsi  du,  Hidrogeno  Sare  Tronkala  zabalduta
03/11/2025 Deskarbonizazioa

Euskadik “industria gehiagoren, industria hobearen eta isuri gutxiagoren aldeko apustua” berretsi du, Hidrogeno Sare Tronkala zabalduta

Euskadi 2030 Industria Planak deskarbonizazio adimendunaren, mix energetikoaren eta neutraltasun teknologikoaren alde egiten du, elektrifikazioa, hidrogeno berdea eta gisa horretako beste teknologia garbi batzuk sustatuta

A&B  Laboratorios  de  Biotecnología-k  hirien  garbiketa  jasangarriena  sustatzen  du

A&B Laboratorios de Biotecnología-k hirien garbiketa jasangarriena sustatzen du

Easy BioSystem aurkeztu du: erabateko sistema, beharren % 90eraino estaltzen duena, Urban Line lerroko 3 produktu biologikoen bidez, dosifikazio- eta aplikazio-ekipamenduen eskutik.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.