Albisteak 7 Marzo, 2025

Europako Clean Industry Deal-ek Euskadirentzat dituen aukerak aztertu ditu Euskal Industria Deskarbonizatzeko Foroak

Foroa hainbat eragilek (hala nola industria-klusterrek eta Eusko Jaurlaritzak) deskarbonizaziorako irtenbide teknologikoei buruz eztabaidatzeko topaleku gisa finkatu da
-
    • kel Jauregi sailburuak azpimarratu duenez, “industriaren bitartez zentzuzko deskarbonizazio baterantz aurrera egiteko apustua egin dugu. 1990. urteaz geroztik, % 45eko murrizketa lortu dugu industria-emisioetan, baina gehiago eskatzen diogu geure buruari eta ez gara konformatzen. 2050. urterako “net-zero” helburua lortzeko lanean dihardugu. Europak Clean Industrial Deal ekimenaren alde egin duen apustua Euskadiren apustua ere bada, eta garatzen ari garen Industria Plan berria ildo horretatik doa”.

     

    • Euskal Industria Deskarbonizatzeko Foroaren bosgarren topaketak Clean Industrial Deal berria izan du ardatz, hots, Europako Batzordeak industriaren lehiakortasuna indartzeko eta klima-neutraltasunerako trantsizioa bizkortzeko garatu duen legegintza-ekimena.

     

     Euskal Industria Deskarbonizatzeko Foroak 2023an sortu zenetik bosgarren topaketa egin du gaur, BEC – Bilbao Exhibition Center-en. Jardunaldian, DCARTECH Aliantzako hainbat industria-klusterrek hartu dute parte (Aclima, AFV, Energiaren Klusterra, Paperaren Klusterra, Siderex, ACICAE eta HEGAN izenekoek), eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso da, Net Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren koordinatzailea den SPRIren bitartez.

    90 erakundeko 140 pertsona baino gehiago inskribatu dira, eta deskarbonizaziorako irtenbide teknologikoen eskariaren eta eskaintzaren arteko topaleku gisa finkatu da Foroa.

    Oraingoan, jardunaldiak Clean Industrial Deal berria izan du ardatz, hots, Europako Batzordeak industriaren lehiakortasuna indartzeko eta klima-neutraltasunerako trantsizioa bizkortzeko garatu duen legegintza-ekimena. Hainbat hitzaldi eta mahai-ingurutan, Europako estrategia berri horrek euskal industriarentzat deskarbonizazio-erronkei aurre egiteko izango dituen inplikazioak eta eskainiko dizkion aukerak aztertu dira.

    Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik amaierako diskurtsoan azpimarratu duenez, “deskarbonizazioa erronka handia da euskal industriarentzat, baina aukera handia ere bai. Azken 35 urteetan, oso lan handia egin dugu, eta, 1990. urteaz geroztik, % 45eko murrizketa lortu dugu industra-emisioetan. Baina gehiago eskatzen diogu geure buruari, eta lana dugu oraindik. Herrialde gisa, helburu garbia dugu: 2050. urterako “net-zero” lortzea. Europak Clean Industry Deal ekimenaren alde egin duen apustua Euskadiren apustua ere bada, eta garatzen ari garen Industria Plan Berria ildo horretatik doa. Euskadik prozesu horretan egingo duen ekarpena industriarekin eta industriaren bitartez zentzuzko deskarbonizazio baterantz aurrera egitea izango da. Horretarako, funtsezkoa da hori guztia modu ordenatu eta orekatuan egitea, eta EBko lehiakortasuna eta fabrikazio garbia bultzatzea. Hori lortzeko teknologia eta berritzeko ahalmena ditugu”.

    Deskarbonizatzeko Foroaren bosgarren topaketa

    Energiaren Klusterreko zuzendari nagusi Jose Ignacio Hormaechek eta Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Energetikoko sailburuorde Irantzu Allendek eman diote hasiera ekitaldiari, eta euskal industria-jarduera deskarbonizatzeko eragileen arteko lankidetza eta aliantzak nabarmendu dituzte.

    Ondoren, SPRI Taldeko zuzendari nagusiaren ondoko Cristina Oyonek Net-Zero Basque Industrial Super Clusterraren egoeraren berri eman die bertaratuei, eta ekimenaren esparruan landutako azken aurrerapenak aurkeztu ditu.

    Bestalde, Tecnaliako energia, klima eta hiri-trantsizioko zuzendari Jose Luis Elejaldek Q-Cero Aliantza aurkeztu du. Iberdrolak, itdUPMk eta Tecnaliak bultzatuta, industrian eta eraikinetan energia termikoaren eskariaren deskarbonizazioa bizkortzea du helburu, eta dagoeneko 100 kide baino gehiago ditu atxikita. Q-Cero aliantza entitateek egungo egoerari buruz hitz egiteko, lorpenak erakusteko, botila-lepoak identifikatzeko eta sektore guztietan beroaren deskarbonizazioa bizkortzea, lehiakortasunari eustea eta trantsizio energetikoaren aukerak aprobetxatzea eta haiek gauzatzen laguntzea ahalbidetuko duten proposamenak lantzeko leku komun gisa sortu da.

    Era berean, Iberdrolako Klima Aldaketa eta Aliantzetako zuzendari Gonzalo Sáenz de Mierak parte hartu du, eta Clean Industrial Deal-ek ezarritako estrategia horretan elektrifikazioak duen garrantzia azpimarratu du, funtsezko bektorea baita Europan energia lehiakorra eta arrazoizko prezioan izateko eta autonomia energetikoa hobetzeko.

    Ondoren, Corporate Leaders Groups Europe-ko zuzendari Ursula Woodburn-ek Clean Industrial Deal argitaratu berriaren gako nagusiak aurkeztu ditu, eta Net-Zero Basque Industrial Super Clusterrean lehenetsitako industriak eta ildo estrategikoak bereziki eraginpean hartzen dituzten alderdiak azpimarratu ditu.

    Ernest&Young-en Energiaren Sektoreko bazkide eta buru Marta Sánchezek “Clean Industrial Deal eraginkorra eta efizientea Europarentzat” txostena aurkeztu du. Bertan, Europako industriaren deskarbonizazioa bizkortzeko eta haren lehiakortasuna indartzeko neurriak aztertzen dira.

    Amaitzeko, Jose Ignacio Hormaechek (Energiaren Klusterra), Emilio Hidalgok (Sidenor), Patxi Rodriguezek (Fagor Ederlan), Asier Ochoa de Eribek (Heidelberg Materials), Iñaki Sanchezek (Papresa) eta Jose de la Sen-ek (Sener) moderatutako mahai-inguru batean Clean Industrial Deal ekimenak euskal industrian duen eraginari buruz eztabaidatu da.

    Net-Zero Basque Industrial Super Cluster

    Net-Zero Basque Industrial Super Clusterren helburua da euskal industrian zero emisio garbietarako trantsizioa bizkortzea, industrian energia-kontsumoaren deskarbonizazioa eta energia-efizientzia bultzatzea eta, aldi berean, garapen teknologikoan eta berrikuntzan oinarritutako merkatu-aukeren sorkuntza bultzatzea.

    Ekimena Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren bitartez, Euskadiko bi energia-enpresa nagusien (hots, Iberdrola eta Petronor-Repsol enpresen) parte-hartzearekin. Halaber, berotegi-efektuko gasen emisiorik handieneko euskal industriak biltzen dituzten industria-klusterrek parte hartzen dute, baita Energiaren Klusterrak ere, deskarbonizaziorako irtenbideak aurkeztu ditzaketen balio-kateen ordezkari gisa.

     

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euro  eskatu  dizkio  Ministerioari,  MOVES  III  programaren  barruan  egiteke  dauden  eskariei  erantzuteko

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro eskatu dizkio Ministerioari, MOVES III programaren barruan egiteke dauden eskariei erantzuteko

Jauregik gogorarazi duenez, “Eusko Jaurlaritzak joan den uztailetik eskatu du MOVES III programarako zuzkidura handitzeko, aurrekontua programa amaitu aurretik agortzen ari zelako”.

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Blueline:  munduko  emisio  baxuko  altzairu  herdoilgaitzezko  ke‑kate  eta  kudeo-premiumen  lehen  lerroa

Blueline: munduko emisio baxuko altzairu herdoilgaitzezko ke‑kate eta kudeo-premiumen lehen lerroa

Blueline representa un paso decisivo hacia la construcción sostenible, combinando innovación técnica con un compromiso real medioambiental

Eusko  Jaurlaritzak  BasquESG  ekimena  jarri  du  abian,  euskal  ETEen  lehiakortasuna  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko

Euskadiko 2030 Industria Plan onartu berrian jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta 2026an bostehun bat ETEra iritsiko dela espero da

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Alboan-ek  Euskadiko  Enpresetatik  Mundura  programaren  aurrerapenak  aurkeztuko  dituzte

Eusko Jaurlaritzak eta Alboan-ek Euskadiko Enpresetatik Mundura programaren aurrerapenak aurkeztuko dituzte

Programak euskal enpresek 2030 Agendari egiten dioten ekarpena sustatzea du xede.

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

20  urtetan  Euskal  Autonomia  Erkidegoan  lehenengo  parke  eolikoa  eraikitzeko  lanak  hasi  dira,  eta  Eusko  Jaurlaritzak  parte-hartze  prozesu  bat  jarri  du  martxan  berriztagarrien  hedapenari  buruz

20 urtetan Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengo parke eolikoa eraikitzeko lanak hasi dira, eta Eusko Jaurlaritzak parte-hartze prozesu bat jarri du martxan berriztagarrien hedapenari buruz

Iberdrola eta Energiaren Euskal Erakundea partaide diren sozietateak bultzatutako proiektu berriztagarriak, lehena Euskal Autonomia Erkidegoan, azken bi hamarkadetan.

Euskadi  mundu  mailako  elektrifikazioaren  protagonista

Euskadi mundu mailako elektrifikazioaren protagonista

Mikel Jauregi Industria sailburuak Grid4Industry ekimena aurkeztu du, Euskadin ENLIT ospatuko delako, energia elektrikoaren arloko 15.000 aditu inguru biltzen dituen nazioarteko hitzordua

Hidrogeno  berdearen  teknologien  garapena  izango  da  Euskadiko  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroaren  ardatza

Hidrogeno berdearen teknologien garapena izango da Euskadiko Industriaren Deskarbonizazio Foroaren ardatza

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, eta DCARTECH kluster industrialen aliantzak elkarrekin antolatutako deskarbonizazio industrialerako topaketaren zazpigarren edizioak Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimena sendotu du

Euskadik  “industria  gehiagoren,  industria  hobearen  eta  isuri  gutxiagoren  aldeko  apustua”  berretsi  du,  Hidrogeno  Sare  Tronkala  zabalduta
03/11/2025 Deskarbonizazioa

Euskadik “industria gehiagoren, industria hobearen eta isuri gutxiagoren aldeko apustua” berretsi du, Hidrogeno Sare Tronkala zabalduta

Euskadi 2030 Industria Planak deskarbonizazio adimendunaren, mix energetikoaren eta neutraltasun teknologikoaren alde egiten du, elektrifikazioa, hidrogeno berdea eta gisa horretako beste teknologia garbi batzuk sustatuta

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.