Mikel Jauregi: “deskarbonizazio adimentsuaren aldeko apustua egiten dugu, eta bide desberdinetatik hel gaitezke horretara”
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua elkarrizketatu dute Herri Irratiko mikrofonoetan, eta Euskadiko gaurkotasun ekonomikoa aztertu du.
“Industriaren deskarbonizazio-prozesua ona da planetarentzat eta gure enpresentzat, lehiakorragoak egiten baititu. Industriaren ekoizpen-prozesuak elektrifikatzen ari gara, eta, hartara, potentzia handiagoa behar da. Red Electrica erakundeak eta Ministerioak bost urtean behin planifikatzen dute sare elektrikoa, Euskadirekin elkarlanean. Hilabeteak daramatzagu elkarrekin lanean gure industriak eta proiektu berriek behar duten potentzia lortzen saiatzeko. Uda baino lehen bost urteko plan berrirako potentzia berriaren iragarpena espero genuen, baina, itzalaldiaren ostean, epe hori atzeratuko da”.
“Industria elektrointentsiboek edo bero bidezko ekoizpen-prozesuak dituzten industriek potentzia handiagoa eskatzen digute (gas-labeen ordez labe elektrikoak erabiltzen dituztenak, adibidez). Gainera, Euskadin finkatu nahi duten eta entxufea non dagoen galdetzen duten industria-proiektu berriak ere badaude”.
Ekonomiaren deskarbonizazioa
“Europan, une honetan, eztabaidatzen ari da deskarbonizazioaren aldeko apustuari eustea, baina horretara iristeko bidea aztertzea. Guk neutraltasun teknologikoaren aldeko apustua egiten dugu. Berriztagarriak bai, baina beste apustu batzuk ere egin behar dira, hidrogenoarena adibidez”.
“Bihar guztiok auto elektrikorako aldaketa egingo bagenu, ez genuke non entxufatu. Gainera, auto hori elektrizitate marroiarekin elikatzen arituko ginateke, ez elektrizitate berdearekin. Elektrifikazioaren aldeko apustuan sinesten dugu, baina mugikortasunean emisio txikiago sortzeko gai diren beste teknologia batzuk ere behar ditugu. Eta elektrifikazio horri erantzuteko gai den sare elektrikoa izan behar dugu”.
Muga-zergak eta merkataritza-gerra
“Industriaren Defentsarako Taldea otsailetik ari da lanean, hain zuzen Trump Administrazioaren balizko muga-zerga berrien lehen iragarpenak hasi zirenetik. Nazio esportatzailea gara, gure barne-produktu gordinaren % 40 esportazioekin lotuta dago. Ildo horretan, Ameriketako Estatu Batuetako muga-zergek eragin zuzena dute gure esportazio-ahalmenean, eta ziurgabetasuna sortu dute industrian, eta aurreikusitako inbertsioak gelditzeko arriskua eragin. Industriaren Defentsarako Taldearen bidez, 500 milioi euro onartu ditugu industriarako laguntzetan, inbertsioak dinamiza daitezen, eta sektorez sektoreko azterketa egin dugu, eman beharreko laguntza sektorial zehatzak identifika daitezen. Adibidez, automozioaren sektorean emisio txikiagoko ibilgailuen erosketa sustatzeko plana onartu dugu”.
“Gure kasuan, gure industriaren % 6k zuzenean esportatzen du Ameriketako Estatu Batuetara, baina Frantziara eta Alemaniara egiten ditugun esportazioen herena Ameriketako Estatu Batuetara egiten diren zeharkako esportazioak dira. Hartara, laguntza berriak planteatzeko garaian, zuzenean edo zeharka esportatzen dutenak zaindu behar ditugu”.
“Euskal Finantza Aliantza gisako tresnak ditugu, 1.000 milioi eurorekin 4.000 milioi euro erakartzeko gai izango direnak, gure industriaren, bertan errotzearen eta eraldaketa digitalaren aldeko apustuan”.
Sare elektrikoa