ULMA Pipingek kooperatiba bihurtu du Lazkaon duen forja-lantegia
Oñatiko konpainiak Forjas de Lazcano enpresa erosi zuen 2010ean
ULMA Taldeari atxikitako ULMA Piping prestazio handiko brida eta osagai forjatuen fabrikatzaileak, Oñatiko konpainiak 2010ean erositako ULMA Lazkao Forging forja-enpresarekiko xurgapen bidezko fusioa onartu du.
Neurri honen bitartez, Lazkaoko lantegia kooperatiba bihurtu eta bertako langileak eskubide osoko bazkideak izango dira aurrerantzean, enpresa gipuzkoarrak zabaldutako prensa-oharraren arabera.
Gainera, konpainiaren planaren barruan, lehen Forjas de Lazcano izenaz ezagutzen zen ULMA Lazkao Forging enpresaren merkatuko posizionamendua hobetzea aurreikusi, eskaintza kohesionatua eta bezeroei zuzendutako arreta integrala eskaintzeaz gain.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 7an irekiko da euskal industriaren deskarbonizaziorako 22 milioi euroak eskuratzeko epea
SPRIk kudeatzen duen Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna Sailaren programaren bigarren edizioa da

Eusko Jaurlaritzak deskarbonizazio industriala bultzatuko du, pizgarri eta laguntzen bidez, eta hidrogeno berdearen hidroduktu bat egingo du Aiaraldea eskualderako
Imanol Pradales Lehendakariak Laudioko Vidrala enpresaren instalazio berriak bisitatu ditu gaur, eta bertan labe berria inauguratu du

Euskadiko industria normaltasunez ari da, joan den asteleheneko itzalaldi orokorraren ostean
“Gure industria-sektorearen lana aitortu nahi dugu", aditzera eman du Mikel Jauregi, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua

Euskal enpresek Estatu Batuetako itsas-sektore eolikoan duten presentzia sendotu dute
Euskadiko ordezkaritza bat International Partnering Forum 2025 ekitaldian egon da merkatuaren azken joerak aztertzeko, saio teknikoetan parte hartzeko eta sektoreko eragile estrategikoekin zuzeneko harremanak ezartzeko

Koreako automatizazioa eta robotika industriala, aztergai
Basque Trade & Investmentek bi txosten bildu ditu Smart Factory + Automation World 2025 ekitaldian parte hartu ondoren, Hego Koreako merkatuaren joerak eta aukerak jasotzen dituztenak

Eusko Jaurlaritzak startup disruptiboen talentua eskuratzeko aukera emango die EAEko ETEei
SPRIk BIND SMEren 5. edizioa ireki du, EAEko ETEek startup berritzaileekin elkarlanean jardun eta haien lehiakortasuna hobetzeko. Deialdia uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Hautatutako ETEek teknologia disruptiboetara eta talentu berritzailera sarbidea izango dute, IA, jasangarritasuna edo Smart Factory bezalako arloetan soluzioak garatzeko.

Euskadik eta Japoniak lankidetza sendotu dute berrikuntza teknologikoan eta energia berriztagarrietan
Euskadik Japoniako Mie prefekturako ordezkaritza baten bisita jaso du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak esploratzeko asmoz

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte