Albisteak 9 maiatza, 2019

CIC energiGUNEk Europako adituak elkartu ditu, hurrengo bateria belaunaldiaren fabrikazio teknologien ibilbide orria definitzeko

13 erakundek, horien artean energiaren bilketarako materialetan espezializatutako zentroak, osatzen duten Europa mailako IMAGE proiektu europarraren esparruan, Arabako Teknologia Parkeak, baterien fabrikaziorako teknologien balio katea landuko duen tailerra jaso du
-

 

13 erakundek, horien artean energiaren bilketarako materialetan espezializatutako zentroak, osatzen duten Europa mailako IMAGE proiektu europarraren esparruan, Arabako Teknologia Parkeak, baterien fabrikaziorako teknologien balio katea landuko duen tailerra jaso du

 

CIC energiGUNEk, energia elektrokimikoaren eta termikoaren biltegiratzearen arloan Europan erreferentea den ikerketa guneak, Europa mailako IMAGE proiektuko lehen tailerra antolatu du egoera solidoko baterien fabrikaziorako teknologien ibilbide orria egiteko. Hogei ikerlari inguruk hartuko dute parte.

Tailerra, CIC energiGUNEk Arabako Teknologia Parkean dituen instalazioetan egin da, eta helburu nagusia egoera solidoko baterien “roadmap” teknologikoaren lehen bertsioa sortzea izan da. Horretarako, bertaratuek sektoreko funtsezko eragileak identifikatuko dituzte, eta baita etorkizuneko ibilgailu elektrikoan eta biltegiratze estazionario sistemetan, etxebizitza eraikinetan edo energia berriztagarrien plantatan, erabili ahal izango liratekeen egoera solidoko baterien fabrikaziorako Europako industria aurrera eramateko gainditu beharko liratekeen erronka zientifikoak eta teknologikoak ere.

Biltegiratze teknologiei buruzko tailer praktikoa jasotzeaz gain –CIC energiGUNE da alderdi horretako liderra IMAGE proiektuaren barruan– Miñaoko instalazioek proiektuaren jarraipen bileraren agertoki ere izan dira. Bertan, Europako 13 erakundek hartzen dute parte, hauek, euskal zentroaz gain: Austriako AVL List GmbH (proiektuaren koordinatzailea), Vrije Universiteit Brussel (Belgika), BMW Group (Alemania), VARTA Microbattery (Alemania), Umicore (Belgika), Arkema (Frantzia), Hydro-Quebec (Kanada), Cidetec (Espainia), RWTH Aachen (Alemania), TU Graz (Austria), VARTA Storage (Alemania) eta MANZ (Italia).

Proiektuko hamahiru bazkideen jarduerei esker, balio kate guztia modu integratuan dago estalita, materialen hornitzailetik hasi, fabrikatzaileetatik eta ekipoen hornitzaileetatik jarraitu eta produktuaren saltzaileetan amaituz. Halaber, bi merkatu segmenturi arreta eskaintzeko gaitasuna dute: automobilgintza eta estazionarioa.

 

Europa mailako IMAGE proiektua

Europar Batzordeak 2020 Zerumuga programaren bitartez finantzatzen duen IMAGE ikerketa proiektuaren (Europan bateria belaunaldi berria fabrikatzeko ibilbide berritzaileak) helburua, Europan egoera solidoko bateriak fabrikatzeko aukera emango duen teknologia garatzea da, elektrolito likidoan oinarritutako litiozkoak ordezteko.

IMAGE proiektuaren xedea, etorkizunean litiozko baterien Europako industria bultzatzea eta material aurreratuen eta Li-Ion zelden hurrengo belaunaldiaren garapenean eta fabrikazioan eragile motor gisa posizionatzea da. Horrela, IMAGE litioan zentratzen da, anodo gisa, kontzeptu solidoekin konbinatuz eta bere mihiztatzea eta fabrikatzeko aukerak aztertuz. Modu horretan, emaitza gisa lortzen diren zelden diseinuek, prestazio tekniko hobeak eta segurtasunaren kontrol handiagoa izango duten energia dentsitate altuko baterietara aurrera egiteko aukera emango dute.

IMAGE proiektuak aurrera daraman lanak, azken finean, Ibilgailu elektrikoaren baterien (IEB-BEV) eta energiaren biltegiratzearen (BESS) espezifikazioei eta eskakizunei erantzuteko aukera emango du, eta horrek, produkzio industrialera zuzendutako prototipoak lortzea ekarriko du. Izan ere, aurreikuspenen arabera, lan horrek kostu txikiagoak eta 300 Wh/kg-tik gorako energia espezifikoa lortzeko aukera emango du.

 

CIC energiGUNEri buruz

CIC energiGUNE, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen biltegiratzearen ikerketa arloko ekimen estrategikoa da. Arabako Foru Aldundiaren eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntza du, eta baita energiaren eta biltegiratzearen sektoreko Euskadiko enpresa nagusiena ere: Iberdrola, Cegasa Portable Energy, Sener, Siemens-Gamesa, Ormazabal, Idom, Solarpack, Mondragon Korporazioa eta Nortegas.

Miñaoko CICek oso emaitza garrantzitsuarekin itxi zuen 2018ko ekitaldia: eragin handiko 500 argitalpen zientifiko baino gehiago, epealdian 35 industria proiektu baino gehiagotan parte hartu izana, eta baita Europa mailako 9tan ere, H2020 esparruaren barruan, Europan 120 milioi euro baino gehiago trakzionatuz

Lotutako albisteak

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Euskadik  adimen  artifizialean  duen  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  Emilia-Romañara  egindako  misio  batekin
25/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik adimen artifizialean duen nazioarteko proiekzioa indartu du, Emilia-Romañara egindako misio batekin

Euskal ordezkaritza batek Italiako eskualdea bisitatu du, AAren eskualdeko ekosistema bertatik bertara ezagutzeko, aliantza estrategiko posibleak aztertzeko eta nazioartean arrakasta izan duten ereduak ezagutzeko.

Blueline:  munduko  emisio  baxuko  altzairu  herdoilgaitzezko  ke‑kate  eta  kudeo-premiumen  lehen  lerroa

Blueline: munduko emisio baxuko altzairu herdoilgaitzezko ke‑kate eta kudeo-premiumen lehen lerroa

Blueline representa un paso decisivo hacia la construcción sostenible, combinando innovación técnica con un compromiso real medioambiental

Orkestrak  nazioartekotze  estrategikoaren  garrantzia  nabarmendu  du,  euskal  industria  bultzatzeko

Orkestrak nazioartekotze estrategikoaren garrantzia nabarmendu du, euskal industria bultzatzeko

Mikel Jauregik Sailburuak azpimarratu du txostena bat datorrela industria-planean jasotako lehentasunekin, hala nola enpresen errotzearekin, atzerriko inbertsioa erakartzearekin, talentu berria garatzearekin edo ETEen tamaina handitzearekin

Eusko  Jaurlaritzak  BasquESG  ekimena  jarri  du  abian,  euskal  ETEen  lehiakortasuna  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko

Euskadiko 2030 Industria Plan onartu berrian jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta 2026an bostehun bat ETEra iritsiko dela espero da

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Alboan-ek  Euskadiko  Enpresetatik  Mundura  programaren  aurrerapenak  aurkeztuko  dituzte

Eusko Jaurlaritzak eta Alboan-ek Euskadiko Enpresetatik Mundura programaren aurrerapenak aurkeztuko dituzte

Programak euskal enpresek 2030 Agendari egiten dioten ekarpena sustatzea du xede.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro, DeepSeek eta RAGari buruzkoak, EnpresaBIDEAren ekintzailetza eta industria topaketa, eta Arrakala digital.

Moldaviak  proiektu  estrategikoen  zorro  bat  sortzeko  deialdia  abiarazi  du
21/11/2025 Nazioartekotzea

Moldaviak proiektu estrategikoen zorro bat sortzeko deialdia abiarazi du

Ekimen hori aukera bat da Euskadiko enpresek merkatu berriak esploratzeko.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
21/11/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

ENLIT 2025: Energia ekonomiaren erdigunean; Euskadiko Klusterrak Bilbao Exhibition Center Foroan: berrikuntza, networking eta aukera handiez betetako egunak sektoreko erakunde eta enpresa nagusiekin konektatzeko.

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.