Eraldaketa digitala
Albisteak 15 uztaila, 2025

Ulma Medical Technologiesek AA erabiliz itsutasun diabetikoa prebenitzeko lehen sistema bultzatu du Lehen Mailako Arretan

Errioxa erkidego aitzindaria da bere osasun zentroetan erretinopatia diabetikoaren baheketarako irtenbide automatizatu bat ezartzen
-
  • Gaixotasun horrek diabetesa duten hiru pazientetik bati eragingo dio, azterketa mediko batzuen arabera

Ulma Medical Technologies, osasunari aplikatutako digitalizazioan eta adimen artifizialaren garapenean espezializatuta dagoen ULMA Taldeko enpresa, Lehen Mailako Arretan erretinopatia diabetikoaren baheketa egiteko lehen sistema automatizatuaren ezarpena gidatu du Espainian. Proiektua Errioxako Osasun Zerbitzuarekin (SERIS) lankidetzan garatu da, osasun publikoaren modernizazioan eta digitalizazioan mugarri bat da, eta Errioxa gaixotasun honen prebentziorako eta diagnostiko goiztiarrerako irtenbide aurreratuak hartzen aitzindari bihurtu du.

Teknologia honi esker, diabetesa duten 22.000 paziente errioxar baino gehiagok diagnostiko azkar eduki ahal izango dute, ospitale kontsultetara bideratu beharrik gabe, eta horrek itxaron zerrendak txikitzea eta baliabideak optimizatzea ekarriko du.

ULMA Medical Technologiesek diseinatutako sistemari esker, segundo batzuetan, erretinopatia diabetikoaren zantzuak identifikatu daitezke gaixotasunaren lehen estadioetan, eta horrek eraginkortasuna hobetzea, itxaron zerrendak txikitzea eta diabetikoak diren biztanleen arreta indartzea dakar.

Irtenbide horrek azken belaunaldiko gailu medikoak eta Adimen Artifizialeko software propioa uztartzen ditu, eta SERISeko (Errioxa) sistema klinikoekin erabateko integrazioa eskaintzen du, lehen arretako zentroetan zuzenean irudi erretinografikoen analisi azkar eta zehatza erraztuta.

Irtenbide eskalagarria

Irtenbide honen alderdi berritzaile eta estrategikoenetako bat bere diseinu modular eta eskalagarria da, zeina osasun sistema ezberdinen behar eta errealitateetara egokitzeko gai den. ULMA Medical Technologieseko zuzendari Jose Antonio (Josetxo) de Frutosek nabarmendu du garrantzitsua izan dela “eredu malgu bat eta autonomia erkidego edo osasun sare bakoitzeko baliabide teknikoetara eta protokoloetara egokitzeko gai dena garatzea. Gaur Errioxan funtzionatzen ari dena, bihar beste edozein autonomia erkidegotan egon daiteke martxan”.

Ikuspegi modular eta pertsonalizagarri horrek errazago egiten du sistema progresiboki ezartzea, bai oinarrizko ekipamendua duten zentroetan, bai ospitale aurreratuagoetan, eta dauden askotariko ekipo eta sistemekin elkarreragingarritasuna bermatzea. Gainera, baheketa beste gaixotasun edo espezialitate batzuetara zabaltzeko aukera ematen du, teknologia hori Espainian eskala handiko prozesu sanitarioak digitalizatzeko funtsezko tresna bihurtuta.

Onura pazienteentzat, profesionalentzat eta osasun sistemarentzat

Proiektu berritzaile honek zeharkako inpaktua sortzen du, onura nabarmenekin. Osasun zerbitzuek baliabideak optimizatzea, baheketaren estaldura handitzea eta espezialistengana alferrik bideratzen diren kasuak murriztea lortzen dute. Profesional sanitarioentzat, erabaki klinikoak hartzen laguntzeko zerbait da, eta karga asistentzial txikiagoa izaten laguntzen die, arreta kasu konplexuetan jarri ahal izateko. Eta pazienteentzat, berriz, garrantzi handiko proba mediko bat egiteko modu azkarra, hurbila eta erraza da.

Errioxan erkidego osoko 20 osasun zentrotan eta Calahorrako zein Logroñoko ospitaleetan zabalduko da programa, eta prebentzio zerbitzu hori diabetesa duten 22.000 pertsona baino gehiagori (Errioxako biztanleen % 6,9) eskaintzea ahalbidetuko du.

ULMA Medical Technologies

2012an sortu zenetik, ULMA Medical Technologiesek 5 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu I+Gn eta diagnostiko soluzio adimendunen garapenean, batez ere oftalmologia eta dermatologia arloetan.

“Inbertsio horrek ikuspegi estrategiko bati erantzuten dio: osasun eraginkorragoa, irisgarriagoa eta jasangarriagoa sortzen lagundu nahi dugu, ezagutza eta teknologia propioetan oinarrituta”, adierazi du Josetxo de Frutosek. “Proiektu hau hasiera baino ez da; gure helburua da maila asistentzial guztietan prebentzioa, diagnostikoa eta osasunaren gestioa eraldatzen laguntzea, modu aktiboan”

ULMA TALDEAri buruz

ULMA Taldea bederatzi kooperatiba industrialek osatzen dute, eta kooperatiba horiek 5.747 pertsonari ematen diete enplegua eta 81 herrialdetan jarduten dute. 2024an 1.151 milioi euroko salmenta konpilatuen bolumena izanik, ULMA Taldea euskal mugimendu kooperatiboaren kasu arrakastatsua da. ULMAko negozioak erreferentzia dira askotariko industria sektoreetan.

Lotutako albisteak

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an irekiko da Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Blueline:  munduko  emisio  baxuko  altzairu  herdoilgaitzezko  ke‑kate  eta  kudeo-premiumen  lehen  lerroa

Blueline: munduko emisio baxuko altzairu herdoilgaitzezko ke‑kate eta kudeo-premiumen lehen lerroa

Blueline representa un paso decisivo hacia la construcción sostenible, combinando innovación técnica con un compromiso real medioambiental

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Aerobladeko  langileen  % 52  emakumezkoak  dira  dagoeneko
20/11/2025 Berdintasuna

Aerobladeko langileen % 52 emakumezkoak dira dagoeneko

SPRI Taldeak egin berri duen «Berdintasunak industria-lehiakortasunean duen eragina» ikerketan hartu du parte enpresak

Elay  Taldeak  Mexikoko  fabrikaren  25.  urteurrena  ospatuko  du
10/11/2025 Berrikuntza

Elay Taldeak Mexikoko fabrikaren 25. urteurrena ospatuko du

Antzuolako enpresaren atzerriko lehen ekoizpen-fabrika izan zen.

Smart  Industry  programa  berritu  egin  da  Teknologia  Kuantikoetako  proiektuak  bultzatzeko

Smart Industry programa berritu egin da Teknologia Kuantikoetako proiektuak bultzatzeko

Azaroaren 7an irekiko da Smart Industry – Teknologia Kuantikoak 2025eko laguntza-programaren hurrengo deialdia. Smart Industry programa historikoak teknologia kuantikoen esparrura egindako bilakaera jasoko du deialdi berriak. Teknologia horiek beren prozesuetan aplikatzeko interesa duten enpresek 2025eko abenduaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak.

Jarri  konponbidea  zure  enpresaren  Interneterako  konexio-arazoei.  Eskura  ezazu  Banda  Zabala  Euskadiko  enpresa  guztietara  zabaltzeko  laguntza,  eta  mugarik  gabeko  konektibitatea  izango  duzu

Jarri konponbidea zure enpresaren Interneterako konexio-arazoei. Eskura ezazu Banda Zabala Euskadiko enpresa guztietara zabaltzeko laguntza, eta mugarik gabeko konektibitatea izango duzu

Zure enpresak oraindik arazoak baldin baditu abiadura handian Interneten sartzeko, laguntza honek 30.000 €-raino emango dizkizu Banda Zabal Ultralasterreko zerbitzuak kontratatzeko, baita estaldura txikiko eremuetan edo zuntz optikoa oraindik iritsi ez den lekuetan badago ere. Eskatu abenduaren 5a baino lehen.

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.