Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G+B
Albisteak 30 apirila, 2020

Okencasa, familietako zaintzaileei laguntzeko programa

Proiektuak gehiegizko lan-karga murriztea eta zaintzaileen egoera emozionala hobetzea lortzen du.
-

 

Proiektuak gehiegizko lan-karga murriztea eta zaintzaileen egoera emozionala hobetzea lortzen du.

 

Okencasa ekimena bere sortzaile Iñigo Kortabitarteren -ekintzaile soziala eta eraldaketa digitaleko aditua- esperientzia pertsonaletik sortu da. Bere familiak menpekotasuna duen pertsona nagusi bat zaintzen du duela 9 urtetik, eta denbora horretan argi ikusi ditu egoera horrek dakartzan zailtasunak. “Ideia otu zitzaidan horrelako egoera batean dagoen familia batean bizi naizelako, non etxeko zaintzak antolatzeaz gain, harremanetan egon behar izaten baitugu sistema soziosanitarioarekin, eta hori ez da erraza” azaldu du.

 

Okencasa proiektua menpekotasuna duen senitarteko bat zaintzen duten pertsonentzako laguntza-zerbitzu bat da. Zaindoo aplikazio mugikorraren bitartez, sistemak hainbat laguntza desberdin eskaintzen ditu, hala nola, hobeto zaintzen ikasteko prestakuntza eta tresnak, gai administratiboei buruzko aholkularitza, eta bideokonferentzia bidezko laguntza psikosoziala zaintzaileentzat. Ekimen hau 2018ko irailean abiatu zen proiektu pilotu gisa, Donostiako 210 familiaren parte-hartzearekin. 18 hilabeteko esperientziaren ondoren frogatu da zerbitzua arrakastatsua dela.

 

“Sistema honekin asko murriztu da zaintzen gehiegizko lan-karga” azaldu du Kortabitartek, “entrenamendua eta estrategiak eman dizkiegu eguneroko bizitzan sortzen diren egoerei hobeto aurre egiteko, eta horri esker lortu dute zaintza-lanetan denbora gutxiago ematea, astean ia 10 ordu libratuz”. UPV/EHUk eta London School of Economics erakundeak zientifikoki baliozkotu dituzte proiektu pilotuaren emaitza onak, eta frogatuta gelditu da zaintzaileen ongizatea asko hobetzen dela arlo emozionalean, fisikoan zein sozialean. Gainera, proiektu hau konponbide eraginkorra da maila ekonomikoan ere. “Kostu-eraginkortasun ratioa % 100ekoa da, hau da, proiektuari eskaintzen zaion euro bakoitzeko, 2 euroko itzulera jasotzen du administrazio publikoak arreta soziosanitarioko baliabideetan aurreztuz” dio Okencasa ekimenaren fundatzaileak.

 

Zaintzaileentzako aplikazio mugikorrarekin batera, Okencasa proiektuko lantaldeak lainoko plataforma bat ere garatu du, non familia parte-hartzaileen egoerari buruzko datuak aztertzen baitira. Informazio horrekin jakin daiteke zein zaintza-lan egiten diren aldagai sozio-demografiko desberdinen arabera, eta hobeto ulertu daitezke zaintzaileen premiak. “Orain arte inork ez zuen ezagutzen informazio hori, eta oso baliagarri izan daiteke administrazio publikoentzat laguntza politikak diseinatzeko eta baliabideak kudeatzeko” dio Kortabitartek.

 

Aurtengo otsailean lehen proiektu pilotua amaitu ondoren, Okencasa lantaldeak 1.000 zaintzailerengana zabaldu nahi du zerbitzua, erabiltzaile bolumen handiago batekin baliozkotzeko proiektua. Epe luzeko helburua da laguntza-zerbitzu gisa eskaintzea senitarteko bat zaintzen duten pertsona guztientzat. “Argi dago gizartea zahartzen ari dela, eta datozen urteetan gero eta gehiago izango dira menpekotasuna duten pertsona nagusiak” dio Kortabitartek, “gaur egun, horrelako pertsonen % 80 senitartekoek zaintzen dituzte etxean, beraz, funtsezkoa da zaintzaileen egoera hobetuko duen laguntza-sistema bat sortzea”.  Okencasa proiektuak Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntza jasotzen du.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  HAZITEK  programaren  bidez  505  milioi  euro  mobilizatu  ditu  aurten  industria  arloko  I+G  proiektuetan,  duela  bi  urte  baino  bi  aldiz  gehiago

Eusko Jaurlaritzak HAZITEK programaren bidez 505 milioi euro mobilizatu ditu aurten industria arloko I+G proiektuetan, duela bi urte baino bi aldiz gehiago

Euskadi 2030 Industria Planaren “Industria Hobea” ardatz estrategikoak programaren aurrekontua handitzea ahalbidetu du, eta 169 milioi euroko zifra historikora iritsi da; hau da, duela bi urte programak izan zuen aurrekontua baino % 86 handiagora

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Innobasquek  Euskadiko  berrikuntzako  kasu  praktikoen  7.  deialdia  jarri  du  martxan
08/06/2026 Berrikuntza

Innobasquek Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia jarri du martxan

Deialdian batez ere esparru hauei loturiko kasuak hartuko dira aintzat: jakintzaren eraldaketa bultzatu dutenak, berrikuntzan adimen artifiziala aplikatu dutenak, sektore zientifiko-teknologiko berrietara hedatzea helburu dutenak eta administrazio publikoak berrikuntzaren motor gisa bultzatutakoak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Industriarako  sare  elektrikoen  belaunaldi  digital  berria  ‘made  in  Euskadi’  izango  da

Industriarako sare elektrikoen belaunaldi digital berria ‘made in Euskadi’ izango da

Grid4Industry proiektua Euskadi 2030 Industria Planaren bosgarren proiektu eraldatzailea da, eta industriako sare elektrikoak digitalizatzeko garapen teknologikoa bultzatzen du. Euskadin garatutako soluzioak munduaren gainerako herrialdeetara esportatuko dira

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.