Mikroenpresen eraldaketa digitalerako soluzio teknologikoen Inplantalariak katalogoa
Elektronikaren, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek (TEIC) zure prozesuen automatizazioa eta kostuen aurrezkia bultzatu eta zure bezeroekiko harremana hobetzen dute. Horregatik, Spri Taldeak, Inplantalariak programaren bidez, soluzio teknologikoen katalogo hau bildu du Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren eskutik.
Katalogoa aldian-aldian eguneratzen da, eta zure negozioa eta, ondorioz, Euskadiko enpresa-sarea lehiakortasunean eta produktibitatean oinarrituta hazteko eskura dauden tresna teknologikoak ezagutaraztea du helburu.
Behar bakoitzerako EIKT soluzioak
Katalogoak eraldaketa digitalerako funtsezkoak diren hainbat eremu biltzen ditu, zure enpresak hura ezartzetik lortuko dituen onuren arabera:
Kudeaketa digitala eta zibersegurtasuna
- Zure eta zure ekipoaren beharretara egokitutako ofimatika-tresnak.
- Zure datuak eta sistema informatikoak zibersegurtasuneko jarduketa eta tresna aurreratuen bidez babestea.
- Zure dokumentuak hodeian modu seguruan antolatzea eta biltegiratzea, edozein gailutatik (“bulego mugikorra”) zure negozioaren informazioa urrunetik eskuratzeko.
- Komunikazio-tresnak inplementatzea, sarean lan egiteko eta laguntzaileekin eta bezeroekin dokumentuak modu partekatuan kudeatzeko.
- Zereginak kudeatzeko eta prozesuak automatizatzeko plataformak erabiltzea.
Marketin digitala eta onlineko presentzia
- Zure negozioaren ikusgarritasuna hobetzea, webguneak, sare sozialetako profilak, bezeroekin zuzenean komunikatzeko kanalak… sortuta.
- Onlineko zure ospea zaintzea.
- Publizitate digitaleko eta SEO posizionamenduko estrategiak definitzea, bezero berriak erakartzeko.
- Onlineko dendak sortzea, ordainketa-pasabide seguruekin edo hirugarrenen marketplace-etarako sarbidearekin, produktuen eta zerbitzuen salmenta beste plataforma batzuen bidez hedatzeko.
Negozioaren kudeaketa integrala eta bezeroaren arreta
- Barneko langileak kudeatzeko sistemak sortzea eta horiek gaitzea onlineko plataformen bidez.
- Administrazioko eta bankuko izapide seguru eta fidagarriak bermatzeko neurriak hartzea, salmentak automatizatzea, eskaerak kudeatzea eta hornidurak erostea…
- Zure bezeroekiko traturako soluzioak sartzea, hitzorduak eta erreserbak modu erraz eta automatizatuan kudeatzeko, salgaien eskaerak egiteko eta garraioak jarraitzeko, eta abar.
Automatizazioa eta 4.0 Industria
- Adimen Artifiziala aplikatzea zure negozio-prozesuak bizkortzeko.
- Sentsoreen bidez zure produkzioa digitalizatzea eta datuak denbora errealean aztertzea.
- 3D inprimaketa eta fabrikazio adimenduna erabiltzea zure produktuak pertsonalizatzeko eta baliabideak optimizatzeko.
- Errealitate Areagotua eta Birtuala erabiltzea, adibidez, zure langileen eta zure prestakuntzarako.