Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 apirila, 2022 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

"Indeus Elkarrizketak" egitasmoa eta egitasmoari hasiera emateko AMPOko Leire Colomori egindako elkarrizketa dira gaurko IndeusBerriren ardatz nagusi, Arabako Enpresen Foroa eta EnpresaBIDEA euskarazko agerkari digital berriarekin batera.
IndeusBerri bannerra_Apirila

“Indeus Elkarrizketak” solasaldi sorta jarri dugu martxan, INDEUSeko kide diren enpresen jarduna ezagutzera emateko eta euskarari buruzko gogoeta egiteko. Egitasmo honi buruzko albistea eta AMPOko Leire Colomori egindako elkarrizketa ekarri ditugu gaur IndeusBerrira. Honekin batera Arabako Enpresen Foroa eta EnpresaBIDEA.

Arabako Enpresen Foroan izena emateko epea zabalik dago. Datorren maiatzaren 3an egingo du aurtengo lehen bilera Foroak Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Araban kokatuta dauden eta hizkuntza-kudeaketaz kezkatuta dauden enpresen arteko foroa da. Bere arduren artean, bere jarduerari buruzko ezagutzak, gogoetak eta kezkak partekatzea, elkarrengandik ikastea, ezagutza berria sortzea eta Arabako Lurralde Historikoko eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera hobetzen laguntzea daude.
AMPOk eman dio hasiera “INDEUS Elkarrizketak” solasaldi sortari. Leire Colomo, AMPOko Berrikuntza eta Garapen Teknologikoko zuzendariak kooperatibaren sorreraz eta bilakaeraz hitz egin digu; baita euskarak enpresaren egunerokotasunean duen presentziaz ere. Industrian euskara balioesteko egin beharrekoari buruzko gogoeta ere egin du Leirek INDEUSen kamararen aurrean.
INDEUS Elkarrizketak, Industriaren Euskal Plataformako enpresekin egindako solasaldi sorta abiarazi du Sprik. INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteetako ordezkariei egindako elkarrizketek osatzen dute plataforma honek abiarazitako ekimen berriak. Apirilaren 29an hasi eta uztailera bitartean, astero bideo formatuan grabatutako elkarrizketa bat argitaratuko du Sprik, IndeusBerri gunean.
EnpresaBIDEA ekonomia eta enpresari buruzko informazioa oinarri duen egunkari digital berria, euskaratik eta euskaraz. Aste honetan bertan jarri da martxan informazio euskarri berria, EnpresaBIDEA, euskal ekonomiaren eta enpresa-munduaren ekosistema ikusaraztea eta kohesionatzea helburu duela, ikuspegi eraikitzailea eskainiz eta dibulgazioa eginaz. Euskaraz sortua eta euskaraz hedatua. Ongietorri!

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak