Chema Mortans, Wind Recycling-en zuzendaria.
Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G+B
Elkarrizketak 28 Azaroa, 2018

“Haize-errota baten % 95 da birziklagarria”

Arabako Windrecycling ingeniaritza-enpresak aerosorgailuen mantentze-lanetarako soluzioak eskaintzen ditu, eta etorkizuneko merkatu-hobietako batean kokatu du bere burua: aerosorgailuak desegitea beraien bizi-zikloa agortu eta gero
-

 

Arabako Windrecycling ingeniaritza-enpresak aerosorgailuen mantentze-lanetarako soluzioak eskaintzen ditu, eta etorkizuneko merkatu-hobietako batean kokatu du bere burua: aerosorgailuak desegitea beraien bizi-zikloa agortu eta gero

 

2017an sortu zen ETE hori, sektore eolikoan hamabost urteko esperientzia metatu eta gero; sektore eolikoan “aurrerapauso bat” eman nahi du, eta aerosorgailuen mantentze-lanen esparruan kualifikazio altuko ingeniaritza-soluzioa eskaini. Gainera, etorkizunari begira, merkatu-hobi horretako erreferentzia izatera heldu nahi du, sektorean gero eta eskaera handiagoa izango duen zerbitzu bat eskainiz: parke eoliko zaharrak goitik behera desegitea belaunaldi berriko aerosorgailuak jarri ahal izateko. Chema Mortans-ek, Wind Recycling-en zuzendariak, egoitza Arabako parke teknologikoan duen startup honen gakoak azaldu ditu.

 

Aerosorgailu bat desegiteari buruz hitz egiten ari gara, baina, nola egiten da hori?

Muntatzeko prozesuaren justu alderantzizko ordenan; hori bezain sinplea da. Sen ona behar da, besterik ez. Muntatzean zimendu-oinarri bat, dorre bat, kaxa bat eta errotore bat jartzen badira, desmuntatzean elementu horiek guztiak kentzen dira, baina azkenekotik hasita.

 

Desmuntatutako aerosorgailu baten elementuetatik zer ehuneko aprobetxatu daiteke berriro?

Mantentze-lanak behar bezala egin badira, guztia aprobetxatu daiteke. Beste toki batera eraman behar da, besterik ez. Hala ere, aerosorgailu gutxik dute aukera hori beren bizitza erabilgarriaren amaieran. Horregatik, bi irtenbide eskaintzea pentsatzen ari gara: aerosorgailua desmuntatzea eta beste gailu batzuetan erabil daitezkeen piezak eta osagaiak lortzea, haien bizitza erabilgarria luzatzeko, eta osagaiak birziklatzea. Haize-errota baten % 90-95 da birziklagarria. Palak dira birziklatu ezin daitezkeen pieza bakarrak.

 

Zergatik?

Haien dimentsioagatik eta eraikitzeko erabili diren materialengatik. Beira-zuntzez eta birziklatzeko zaila den karbonoz osatuta daude, batez ere. Proiektu batzuetan aztertzen ari dira pala horiek txikituta beste gauza batzuk egiteko aukera (pladurra, zementua, asfaltoa…). Are gehiago, haize-erroten paletako materialarekin altzariak egiteko planak dituzte beste batzuek, baina ez dute irteera erraza. Oraingoz behintzat.

 

WindRecycling sortu aurretik, sektoreko hainbat enpresatan 15 urteko esperientzia metatu duzue. Nola erabaki zenuten ekimen pribatura salto egitea?

Sektoreari buelta eman behar zitzaiola pentsatu genuen. Alde batetik, berrindartzearen alderdia dago: aerosorgailuak desegiteko prozesua eta lortu diren piezak tratatzeko modua nola erraztu daitekeen aztertzen ari gara. Bestetik, mantentze-lanen ingeniaritza ere ari gara lantzen. Azken hori kudeaketa-sistema bat besterik ez da, eta instalazioen jabeak edo haien mantentze-lanen arduradunak instalazio horietan ezarri nahi duen eraginkortasun handiena ematea da gure helburua.

 

Aerosorgailuen mantentze-lanetan, zein da zatirik kritikoena?

Lana ohiz kanpokoa da, zalantzarik gabe. Aerosorgailuak oso ekipo konplexuak dira, energia sortzeko instalazioak, eta, guztiak inguru-kondizio beretan diseinatu badira ere, kokapenak arazo jakinak sorrarazten dizkio aerosorgailu bakoitzari; horrek konplexutasuna areagotzen du. Hori horrela, eta mantentze-lanen inguruan apur bat gehiago sakonduz, hiru alderdi dira gakoak: ordezko piezak, hornikuntza-kate ona izatea, eta mantendu beharreko teknologia ondo ezagutzen duten eta behar bezala prestatuta dauden teknikariak izatea. Horiek guztiak ezinbestekoak dira parke eoliko batek espero den besteko eraginkortasuna izan dezan.

 

Lotutako albisteak

Arituk  bere  software  libreko  tresna  hobetu  du  merkatu  berrietara  zabaltzeko

Arituk bere software libreko tresna hobetu du merkatu berrietara zabaltzeko

Gipuzkoako enpresak ingurumen-erregulazioak kudeatzeko tresna bat gehitu du EloraPLM plataforman.

Iraundi,  mugigarritasunerako  errodamendu  bereziak  nahieran  fabrikatzen  dituen  familiako  enpresa
09/10/2025 I+G+B

Iraundi, mugigarritasunerako errodamendu bereziak nahieran fabrikatzen dituen familiako enpresa

Bergarako enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta ekoitzitakoaren % 95 esportatzen du 

Vamos  a  Cuidarnos,  erronka  demografiko  global  baterako  tokiko  konponbidea

Vamos a Cuidarnos, erronka demografiko global baterako tokiko konponbidea

Bizkaiko enpresak aplikazio bat diseinatu du eguneroko bizitza errazteko eta adinekoen lotura sozialak indartzeko, zahartze-testuinguru gero eta handiago batean.

Datu  konplexuak  erabaki  erabilgarri  bihurtu:  Ikerfelen  proposamena

Datu konplexuak erabaki erabilgarri bihurtu: Ikerfelen proposamena

40 urte daramatzan enpresa bizkaitarrak irtenbideak eskaintzen ditu era guztietako erakundeei, bezeroen gogobetetasuna, fideltasuna eta erabaki-hartzea indartu dezaten.

Circular  TwAIn:  “AAren  teknologiek  fabrikazio  zirkularreko  kateetan  duten  iraunkortasun-potentziala  askatzea  da  helburua”
08/10/2025 I+G+B

Circular TwAIn: “AAren teknologiek fabrikazio zirkularreko kateetan duten iraunkortasun-potentziala askatzea da helburua”

Tecnaliak proiektu europar hau bultzatu duen partzuergoan parte hartu du. Luis Usatorre proiektu-zuzendariak adierazi duenez, horrela "manufaktura- eta prozesu-industriaren balio-kate zirkularretako oztopoak murriztuko dira, adimen artifizialeko teknologiak erabiltzea eta guztiz aprobetxatzea erraztuz".

Adimen:  merkatuetako  ikerketa  eraldatzeko  inteligentzia  eta  teknologia

Adimen: merkatuetako ikerketa eraldatzeko inteligentzia eta teknologia

Adimen artifizialarekin, errealitate birtualarekin eta metodologia hibridoekin, Arabako enpresak bezeroen erabakitzeko gaitasuna indartzen du.

Delteco,  robotikarekin  makina-erreminta  eraldatzen  duen  enpresa
29/09/2025 I+G+B

Delteco, robotikarekin makina-erreminta eraldatzen duen enpresa

Zumaiako enpresak 54 urte ditu eta robotekin beren kabuz lan egiten duten makinak eskaintzen ditu.

Adaptam  Therapeutics-ek  minbiziaren  aurkako  immunoterapian  aurrera  egiteko  antigorputz  berritzaileak  garatzen  ditu
25/09/2025 Ekintzailetza

Adaptam Therapeutics-ek minbiziaren aurkako immunoterapian aurrera egiteko antigorputz berritzaileak garatzen ditu

Startup bioteknologikoak SPRI Taldearen programen laguntzari esker tumore-mikroingurunera zuzendutako terapiak diseinatzen ditu.

Hondakin-uren  araztegiak  modu  integralean  kudeatzeko  plataforma  digital  berria

Hondakin-uren araztegiak modu integralean kudeatzeko plataforma digital berria

Soluzioak Helinia du izena eta Gipuzkoako Cimico enpresak garatu du. Hiru zutabe nagusi ditu: kontrol automatiko aurreratua, monitorizazioa eta analitika aurreratua eta biki digital berritzailea.

Four9s:  “Gure  tresna  lehiakorrena  bihurtu  da  SQL  Server  datu-baseak  aztertzeko”

Four9s: “Gure tresna lehiakorrena bihurtu da SQL Server datu-baseak aztertzeko”

Enpresa bizkaitar honen soluzioa SQL Server-en datu-baseak behatzeko software bat da. Fernando Penacho negozio-garapeneko zuzendariaren arabera, "funtsezkoa da errendimendua, egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko".

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.