Ezagutu Inplantalariak: zure enpresaren eraldaketa digitala egiteko zure laguntza
Spriren Inplantalariak zerbitzua laguntza praktikoko programa da eta zure enpresaren barruan aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du, zure errealitatearen eta negozio-helburuen araberako teknologiak modu eraginkorrean ezartzen direla bermatuta.
Horretarako, IKT inplantalarien gure aditu-taldeak Euskadiko autonomoei, ekintzaileei eta mikroETE-ei laguntzen die, bai beharrizan teknologikoak modu pertsonalizatuan zehazten, bai soluzio horiek pixkanaka ezartzen. Aholkularien laguntzari esker, zure enpresaren eraldaketa digitala bizkortuko da, zure lehiakideen aurretik jartzeko eta onura hauek lortzeko, besteak beste:
- Bezero gehiago lortzea, zure negozioarekin bat datozen tresna digitalen bidez.
- Zure zeregin errepikakorrak automatizatzea Adimen Artifizialaren bidez.
- Zure kudeaketa denbora errealean optimizatzea.
- Zure informaziorako irisgarritasun osoa edozein gailutatik.
- Segurtasun digital handiagoa eta zure enpresa-datuen babesa.
Horretarako, aholkularitza pertsonalizatuaz gain, Inplantalariak zerbitzuak gaikuntza teknologikoko tailerrak eskaintzen ditu, honako funtsezko arlo hauen inguruan:
- Zibersegurtasuna: hartu aurrea eraso informatiko posibleei eta babestu zure datuak.
- Adimen Artifiziala: ezagutu zure prozesuak bizkortu eta bezeroaren esperientzia hobetuko duten aplikazioak.
- Kudeaketa digitala: zehaztu eta ezarri zure lan eta dokumentuak modu eraginkorrean antolatzeko tresna egokiak.
- Onlineko salmenta eta marketin digitala: hobetu Interneteko eta sare sozialetako zure presentzia.
- Errealitate birtuala eta metabertsoa: arakatu negozio-aukera berriak ingurune digital berrietan.