Ilazki Zalakain, CEO Benioko CEOa.
Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 29 urria, 2025

Beniok talentua kudeatzeko eta enpresa kultura eraldatzeko eredua sendotu du

Enpresak aholkularitza eta sofwarea batzen dituen konponbide integral bat garatu du, garapen profesionala eta laneko ongizatea sustatzeko.
-

2020ko martxoan Tolosan sortutako Benio startup gipuzkoarrak bere lan ongizatearen eta garapen profesionalaren kudeaketa eremua sendotu du. Konpainiak online plataforma bat eskaintzen du, harpidetza bidez (SaaS) erabil daitekeena.  Lan-giroa diagnostikatzeko, gaitasunak garatzeko eta erakundearen kultura indartzeko teknologia eta giza laguntza eskaintzen du, langileen esperientzia eraldatzeko eta enpresen emaitzak hobetzeko helburuarekin.  

Benio talde onurarako plataforma gisa hasi zen, baina tresna integral bihurtu da, enpresei barne-kultura hobetzen eta gaitasunak garatzen laguntzen diena. Hiru arlo nagusitan ardazten da orain: langileen esperientzia, gaitasunen araberako kudeaketa eta enplegatzaile marka.  

Berez, plataformak lan-giroaren eta arrisku psikosozialen diagnostikoak egiteko aukera, garapen-plan pertsonalizatuak diseinatzeko laguntza eta onura eta ordainsari komunikazioa modu argi era eraginkorrean kudeatzeko tresnak eskaintzen ditu. Honetaz gain, prozesuaren fase guztietan enpresei laguntza eskaintzen dieten adituak daude, konponbideak enpresaren beharretara egokituz.  

Beniok duen berrikuntza nagusienetako bat teknologiaren eta giza laguntzaren konbinazioa eskaintzen dutela da. “Ez dugu soilik software bat eskaintzen: enpresei prozesu osoan laguntzen diegu  diagnostikotik heziketa eta jarraipenera arte”, azpimarratzen du Ilazki Zalakainek, Benioren CEOak. Izan ere, konpainiak elkarlanean dihardu Gizagune eta Ope Consultores bezalako aholkularitza-enpresa estrategikoekin eta adituak gehitzen ditu arrisku psikosozialen esku-hartze homologatuak eta gaitasun-garapenerako programak eskaintzeko.  

Benioren bezeroen artean, esaterako, Ikusi dago, azken hiru urteetan langileen gogobetetasuna eta leialtasuna hobetu dituena; edo Orbinox, arriskuen diagnostikoarekin hasi eta eta egun eraldaketa kulturalaren prozesu batean dagoena.  Gainera, Arbola Consulting Pertsonak eta Ope Consultores bezalako aholkularitza-enpresek plataforma erabiltzen dute gaitasunen kudeaketarako euren proiektuetan. 

Etorkizunari begira, Beniok bere plataforman hobekuntza teknologikoak sartzeko asmoa du. Hala nola, adimen artifizialaren erabilera ekintza planak eta diagnostikoa optimizatzeko. Honetaz gain, beraien presentzia komertziala eta marketin jarduerak handitu nahi ditu, Gipuzkoako eta inguruko erakunde gehiagorengana iristeko.  

Softwarea, datu eta giza laguntza uztartuz, Benio aliatu estrategiko gisa sendotzen ari da, bere barne-kultura indartu, langileak zaindu eta errendimendua hobetu nahi duten enpresentzat. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Cybertix:  “Zibersegurtasunak  ezin  du  ez  erreaktiboa,  ez  inprobisatua  izan”
04/12/2025 Zibersegurtasuna

Cybertix: “Zibersegurtasunak ezin du ez erreaktiboa, ez inprobisatua izan”

Lorenzo Díaz de Apodaca enpresako CEOak ohartarazi du edozein ETEk izan dezakeela babes-maila gorena tresna egokiei, AAri eta ikuspegi kultural sendoari esker

Tecmanek  40  urte  bete  ditu,  instalazio  eta  energiaren  kudeaketa  adimenduna  oinarri  hartuta
04/12/2025 I+G+B

Tecmanek 40 urte bete ditu, instalazio eta energiaren kudeaketa adimenduna oinarri hartuta

Bizkaiko enpresak I+Garen aldeko apustua indartu du, mantentze-lan prediktiboen, AAren eta datu-zentroen arloko proiektu berriekin.

Duara:  “Besteentzat  hondakina  dena,  guretzat  lehengaia  da”
04/12/2025 Ekintzailetza

Duara: “Besteentzat hondakina dena, guretzat lehengaia da”

Bilboko berrikuntza-agentziak moda iraunkorreko zuzeneko lehiaketak antolatzen ditu, lankidetza-eredu zirkular eta ekosistemarekiko errespetuzko baten aldeko apustua indartzeko.

Betsaide,  adimen  artifizialaren  bitartez  digitalizazioa  sustatzen  duen  Bizkaiko  galdaketa-enpresa

Betsaide, adimen artifizialaren bitartez digitalizazioa sustatzen duen Bizkaiko galdaketa-enpresa

Elorrioko enpresak eskari komertzialen automatizazio-sistema adimenduna garatzeko erabili du SPRI Taldearen dirulaguntza.

Kroketak.eus,  bi  ekintzaile  arabarren  omenaldia  euskal  gastronomiari
03/12/2025 Ekintzailetza

Kroketak.eus, bi ekintzaile arabarren omenaldia euskal gastronomiari

Juan eta Patxiren ibilbideak 2017an gurutzatu ziren eta proiektu komun bat sortu zen emaitza bezala: kroketak, prestatutako gisatuak eta postreak egiten dituen enpresa bat, tokiko ekoizleen sare batean oinarrituta.

Bilenko  startupak  konektagarritasuna  eskaintzen  du  landa-eremuetan  eta  industria-eremuetan

Bilenko startupak konektagarritasuna eskaintzen du landa-eremuetan eta industria-eremuetan

Bizkaiko enpresak proiektuak garatu ditu dagoeneko Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Kanarietan.

Intermaherrek  50.  urteurrena  ospatu  du  zehaztasunarekin  ‘obsesionatuta’
02/12/2025 Berrikuntza

Intermaherrek 50. urteurrena ospatu du zehaztasunarekin ‘obsesionatuta’

Makina-erremintaren banatzailea erreferentea da bere sektorean eta balio handiko soluzioak eskaintzen ditu automobilgintzarentzat, aeronautikarentzat, trenentzat edo biozientzientzat

Euskaditik    Houston-era:  Dagertek-en  historioa
02/12/2025 Nazioartekotzea

Euskaditik Houston-era: Dagertek-en historioa

Enpresa euskal DNA duen ingeniaritza integral bat da, berrikuntza eta esperientzia lotzen dituena proiektu industrialak garatzeko eta euskal konpainiak AEBetan ezartzen errazteko.

RK  Solutions  handizkako  informatikako  denda  da  eta  ETE-entzako  software  soluzioak  hornitzen  ditu

RK Solutions handizkako informatikako denda da eta ETE-entzako software soluzioak hornitzen ditu

Gernikako enpresa lau langiletik 80ra igaro da lau urtetan eta zortzi aldiz gehiago fakturatzen du orain, urtea bost milioi eurora iritsi arte.

Orai:  “Euskara  sostengatzen  duten  chatbote  aurreratuak  izateak  lehen  mailako  eragin  kultural  eta  soziala  du”

Orai: “Euskara sostengatzen duten chatbote aurreratuak izateak lehen mailako eragin kultural eta soziala du”

Zentro teknologikoak adimen artifizial eskuragarriago, iraunkorrago eta euskal testuinguru linguistikora egokituago baten aldeko apustua indartzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.