Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 15 urria, 2025

Arituk bere software libreko tresna hobetu du merkatu berrietara zabaltzeko

Gipuzkoako enpresak ingurumen-erregulazioak kudeatzeko tresna bat gehitu du EloraPLM plataforman.
-

Aritu Ingeniaritza Aretxabaletan (Gipuzkoa) kokatuta dagoen enpresa bat da, eta ingeniaritza mekanikoan, ingeniaritza informatikoan eta produktuaren bizi-zikloaren kudeaketan soluzio integralak eskaintzen dituen industriaren eraldaketa digitala sustatzeko. Bere eskaintza hiru ildo nagusitan egituratzen da: diseinu metodologien hobekuntza, digitalizazio soluzioen garapena eta ingeniaritza aurreratuko soluzioak. Gainera, Arituk bere plataforma libre propioa du, EloraPLM, eta horri esker produktu bati buruzko informazio guztia kudeatu daiteke, sortzen denetik bizi-zikloaren amaierara arte. 

Euskal industria-enpresak dira Arituren bezero nagusiak, hala nola Copreci, Edertek edo Eika. Enpresa horiei esker, haien sistema Txina edo Mexiko bezalako herrialdeetara iritsi da, atzerriko beren instalazioetan ezarri baitute. Gainera, Kolonbian eta Argentinan ere harremanak ditu konpainiak, bertako enpresekin lan egiteko asmoarekin. 

Aldi berean, Arituk Estatuko merkatuan duen presentzia handitu nahi du, batez ere Errioxa, Aragoi eta Katalunia bezalako eskualdeetan. Sektore berrietara iristeko helburua du, horien artean nekazaritzakoa, digitalizatzeko ahalmen handia baitu. Ildo horretan, konpainiak beste enpresa batzuekin lankidetzan parte hartu du SPRI Taldearen Hazitek programa batzuetan, produktu berriak definitzeko eta merkatu berrietara zabaltzeko. 

Plataformaren azken aurrerapenetako bat ingurumen-erregulazioak kudeatzeko tresna espezifiko bat da. Materialen erabilerari buruzko araudia gero eta zorrotzagoa denez, Gipuzkoako enpresak sistema bat garatu du lehengaiak eta haiek osatzen dituzten substantziak identifikatzeko, eta nazioarteko araudiak betetzen direla bermatzeko. “Modulu honek adostasun-deklarazioak egiten laguntzen die enpresei, eta kontsumo-produktuen fabrikazioan erabiltzen diren materialen trazabilitatea ziurtatzen du”, zehaztu du Josu Unamuno Aritu enpresako gerenteak. 

Etorkizunean, Aritu bere komunikazioa indartzea eta produktuaren diseinuan, ingeniaritza aurreratuan eta prozesuen digitalizazioan erreferente gisa duen posizionamendua sendotzea du helburu. Konpainiak diseinu parametrikoa eta irizpide metodologikoen bateratzea bezalako kontzeptuak bultzatzen ditu, enpresei prozesuak bizkortzen eta trazabilitatea hobetzen laguntzeko. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

The  White  Team,  ETE  eta  korporazio  handientzako  transformazio  digital  integrala

The White Team, ETE eta korporazio handientzako transformazio digital integrala

Konpainia bizkaitarra datu-analisian, cloud zerbitzuetan eta ERP edo SAP bezalako enpresa-plataformetan espezializatuta dago.

Rubí:  «Funtsezkoa  da  zure  kultura  ez  galtzea  eta  zure  sustraiekiko  lotura  gordetzea»

Rubí: «Funtsezkoa da zure kultura ez galtzea eta zure sustraiekiko lotura gordetzea»

Ricardo Romo RUBIko zuzendari nagusia da; Arabako enpresa estanpazio, profilaketa, soldadura eta muntaketako erreferentea eta 70 urte bete berri ditu

Khegal  Aeronautika:  Gipuzkoatik  doitasuna,  berrikuntza  eta  sektore  anitzeko  hedapena
03/11/2025 Berrikuntza

Khegal Aeronautika: Gipuzkoatik doitasuna, berrikuntza eta sektore anitzeko hedapena

Doitasun handiko mekanizazioan eta bost ardatzeko piezetan espezializatutako enpresak hobekuntza teknologikoaren eta dibertsifikazio sektorialaren alde apustu egiten du.

IPM,  produktu  bereizgarria  duen  industria-torlojuteria  banaketa-enpresa
30/10/2025 Berrikuntza

IPM, produktu bereizgarria duen industria-torlojuteria banaketa-enpresa

Gasteizko enpresak torlojuak, azkoinak eta zirrindolak poltsaratzea eskaintzen du haren bezeroek azkarrago lan egiteko

Euskadik  itsas  teknologiaren  eta  offshore  energiaren  arloko  talentuaren  prestaketa  abiatu  du
30/10/2025 Kluster politika

Euskadik itsas teknologiaren eta offshore energiaren arloko talentuaren prestaketa abiatu du

Euskal Itsas Foroak bultzatuta eta Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin (EHU) eta enpresa bazkideekin lankidetzan, lurraldeko itsas-industria ekosistema indartzeko ikastaro bat jarri du abian, ezagutza tekniko aurreratuak ikuspegi praktikoarekin konbinatuz.

Sitecok  bezeroari  egokitutako  kobrantza-sistema  automatikoak  eskaintzen  ditu

Sitecok bezeroari egokitutako kobrantza-sistema automatikoak eskaintzen ditu

Gasteizko ETEak SPRI Taldearen Hazinnova programako dirulaguntza jaso du, eta fakturazioaren % 2 eskaintzen dio I+G alorrari.

Kristina  Apiñaniz:  “Funtsezkoa  da  kompromiso  duten  eta  diziplina  anitzekoak  diren  taldeak    osatzea  industriaren  erronkei  aurre  egiteko”
30/10/2025 Nazioartekotzea

Kristina Apiñaniz: “Funtsezkoa da kompromiso duten eta diziplina anitzekoak diren taldeak osatzea industriaren erronkei aurre egiteko”

AMPEAk ‘Emakume Zuzendarien Saria’ eman berri dio Arabako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialaren dekanoari eta proiektu estrategiko eta nazioartekoen sustatzaileari. Enpresa txiki eta ertainen eraldaketa- eta nazioartekotze-erronkei aurre egiteko lidergo ausart, kolaboratzaile eta konfiantzan oinarrituaren garrantzia nabarmentzen du.

Beniok  talentua  kudeatzeko  eta  enpresa  kultura  eraldatzeko  eredua  sendotu  du

Beniok talentua kudeatzeko eta enpresa kultura eraldatzeko eredua sendotu du

Enpresak aholkularitza eta sofwarea batzen dituen konponbide integral bat garatu du, garapen profesionala eta laneko ongizatea sustatzeko.

SUA  Solutions-en  berrikuntza  adimendunak  etxeko  suteen  aurkako  segurtasuna  sustatzen  du
28/10/2025 Berrikuntza

SUA Solutions-en berrikuntza adimendunak etxeko suteen aurkako segurtasuna sustatzen du

Bizkaiko enpresak etxeko sukaldeetarako SGS ziurtagiriarekin garatu du sua itzaltzeko lehen irtenbidea, sei segundotan sua itzaltzeko gai dena.

Procomsa,  liderra  eraikinentzako  itxitura-sistemetan

Procomsa, liderra eraikinentzako itxitura-sistemetan

Zamudioko enpresak 27 milioi euroko fakturazioa gainditzea espero du aurten

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.