Genero-berdintasuna euskal industrian: jardunbide egokien txostena
2023an aurkeztu zen “Lehiakortasun industrialean emakumeek duten inpaktua”. SPRIren azterketan genero-berdintasunerako eta lehiakortasunerako emaitzarik onenak lortu zituzten euskal enpresek garatutako jardunbide egokiak aztertu dira txosten horretan. Azterketa horretan frogatu zutenez, genero-berdintasuneko maila handiena duten enpresak lehiakorragoak dira, eta emaitza hobeak dituzte fakturazioari, enpleguari, I+G+b arloari eta nazioartekotzeari dagokienez.
Genero-berdintasuna eta lehiakortasuna euskal industrian
Prestakuntza-etapan dauden neskak industriara gerturatzea garrantzitsuena da
Ondorio horiek izugarrizko potentziala dute industrian genero-politikak aplikatzea sustatzeko eta motibatzeko tresna gisa. Bide horretatik jarraituz, industriako hainbat espezializaziosektoretako eta hainbat tamaina eta ezaugarritako enpresak elkarrizketatu dira, enpresek
berdintasunaren aldeko emaitza onak lortzeko egin dituzten jardunbide egokiak identifikatze aldera.
Elkarrizketa horien emaitza gisa eta SPRIk azken urteetan Women in Industry arloan egin dituen lanak osatzeko, emakumeek industrian parte hartzen dutela bermatzeko estrategikoak diren hiru arlotako jardunbide egokiak identifikatu dira: sarbidea, sustapena eta lidergoa arloetakoak.
Industrian berdintasuna sustatzeko jardunbide egokiak
Gainera, bost arlo espezifikotan sailkatu dira (“joko-arauak aldatzeko ekintzak”), enpresek horietan jardun baitezakete parekideagoak izateko:
EMAKUMEEK INDUSTRIAN DUTEN SARBIDEA
- Neskei STEM arloko bokazioa sustatzea.
- Emakumeen enplegagarritasuna handitzea.
EMAKUMEEK INDUSTRIAN DUTEN SUSTAPENA
- Lan-ingurune parekidea.
- Genero-berdintasunerako planak.
EMAKUMEEK INDUSTRIAN DUTEN LIDERGOA
- Emakumeek erabakiak hartzeko lekuetan eta zuzendaritza-batzordeetan parte hartzea.
Enpresetan neurriak ezartzeko gakoak
Txosten honetan jasotzen dira prozesu horretako ondorio nagusiak. Txostenak agerian uzten du enpresek genero-berdintasunean lortu dituzten emaitzak ez direla kasualitatea; enpresek duten konpromiso estrategikoaren eta enpresan emakumeen sarbidea, sustapena eta lidergoa handitzeko ezarritako neurrien emaitza dira.
SPRIri interesgarria iruditzen zaio emaitza horiek partekatzea, beste enpresa batzuek ezar ditzaten, eta, hala, industrian emakumeek presentzia handiagoa izatea lortzeko aurrerapauso partekatuak eman daitezen.