Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 urtarrila, 2023 Finantziazioa Indartu programa Programa Gauzatu Industria

Indartu programaren aurre-eskaera zabalik

Aurre-eskaera aurkeztuz gero, diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat hartu ahal izango dira programa bakoitzaren deialdia baino lehen hasitako inbertsioak

Enplegua sortzen duen produkzio arloko inbertsioa sustatzen dugu, industri garapenaren eta desberdintasun sozialak murriztearen aldeko apustu irmo gisa.

Indartu laguntza programak 12 milioi euroko laguntzak ematen ditu enpresa-inbertsioak egiteko, eta babes integrala eskaintzen die enplegu-aukera berriak sortzen dituzten sustatzaile berriei, diskriminazio positiboa eginaz, batik bat, Ezkerraldea handituta eta EAEko urteko batez bestekoa baino langabezia-tasa handiagoa Deialdi honetako laguntzek oinarrizko ezaugarri hauek dituzte:

  • Helburutzat dute produkzio arloko inbertsioak sustatzea, baldin eta lehiakortasuna hobetzen eta ekonomia garatzen badute aipatutako eremuetan nahiz EAEko urteko batez bestekoa baino langabezia-tasa handiagoa. Inbertsio horiek enpresa berriek edo lehendik daudenek egin ditzakete, eta lehentasuna izango dute zuzenean produktuaren eraldaketa prozesua hobetzera, gaitasunak handitzera edo jarduera berriak garatzera bideratutako inbertsioek.
  • Diskriminazio positiboko neurriak hartuko dira langabezia handia duten zenbait eskualdetan, bai ekonomia-krisiak beste leku batzuetan baino eragin handiagoa izan duelako, bai hondatutako egitura bat dutelako garapena zailtzen duena.
  • Inbertsioek behar bezala finantzatuta egon behar dute, hala, bai enpresa berriei, bai lehenagotik daudenei eskatzen zaie inbertsioaren hasieran Baliabide Propioekin estal dezatela diruz lagundu daitezkeen inbertsioen gutxienez % 25 (laguntza publikoak kontuan hartu gabe).
  • Gehieneko laguntza 3 milioi eurokoa izango da enpresa bakoitzeko, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren arabera, edozein dela ere sortuko den enplegu bolumena.

Indartu 2023 programaren aurre-eskaera epea irekita

Indartu programaren aurre-eskaerak, 2023. urteko ediziorako programaren deialdia baino lehen hasitako inbertsioak diruz laguntzeko modukoak izateko aukera ematen du. Beraz, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aurre-eskaera hau aurkez daiteke, inbertsioak hasteko aldia adieraziz. Horrela, aurre-eskaera aurkezten denetik eskaera formala egiten den arte egindako inbertsioak, programaren deialdia argitaratu ondoren, diruz lagundu ahal izango dira.

Indartu 2023 laguntza programaren aurre-eskaera deskargatu

Minutu gutxi barru, Indartu programaren aurre-eskaera orria bidaliko dizugu posta elektronikoz. Ez baduzu jasotzen, egiaztatu zure spam karpeta.

Acepto la politica de privacidad.

 

Informazioa:

Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingumen Saila. Industria Sailburuordetza. Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Donostia kalea, 1.( 01010 Gasteiz)

Harremanetarako:
d-industria@euskadi.eus| 945 01 82 63
agus-garcia@euskadi.eus | 945 01 82 14

Lotutako albisteak

27 otsaila, 2023 Azpiegiturak
2.500 enpresak jarraitu dituzte Eusko Jaurlaritzak 2023an ETEei eskainiko dien laguntza-planaren aurkezpenak
Irakurri gehiago
20 otsaila, 2023 Finantziazioa
Eusko Jaurlaritzak ETEentzako 83 laguntza-programa aurkeztu ditu 600 milioi euro baino gehiagorekin enpresen dinamismoari eusteko
Irakurri gehiago
13 otsaila, 2023 Finantziazioa
1.400 inskripzio baino gehiago jaso dira ETEentzako 2023rako laguntzen aurkezpenetarako, oraindik 10 egun falta badira ere
Irakurri gehiago
19 urtarrila, 2023 Finantziazioa
SPRI Taldeak I+G industrialeko 1.100dik gora proiekturentzako laguntzak kudeatuko ditu aurten
Irakurri gehiago
28 abendua, 2022 Finantziazioa
Euskal enpresek dagoeneko eska ditzakete Gauzatu Industria programako laguntzak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak