Albisteak 11 Marzo, 2025

Mikel Jauregi: “Mundu mailan zabaltzen ari den ziurgabetasunaren aurrean, Euskaditik multilateralismoaren aldeko apustua egiten dugu”

"Euskadi herri esportatzailea da, beraz muga-zergek eragina izango dute gure esportazioetan. Baina eragin hori nahiko txikia izango da"
-

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan. Eskainitako elkarrizketan, sailburuak aztertu egin ditu gaurkotasun ekonomikoarekin lotuta dauden hainbat ga¡.

“Egoera ekonomikoa nahiko ona da bai Euskadin, baita Europan ere. Ziurgabetasun handia daukagu mundu mailan, eta horren aurrean gerta daiteke jende askok ez inbertitzea erabakitzea, eta ekonomia gelditzen joatea poliki poliki. Horregatik, ziurgabetasun horren aurrean guri tokatzen zaigu enpresei ziurtasuna ematea”, azaldu du Jauregik.

Etxe Zuria ezatzen ari den muga-zerga berrien inguruan, sailburuak esan du “Euskadi herri esportatzailea da, beraz muga-zergek eragina izango dute gure esportazioetan. Baina eragin hori nahiko txikia izango da. Kezkagarria da sortzen ari den dinamika, gerra komertziala ikusten ari gara. Harresiak eraikitzen ari da munduko lehen ekonomia den Estatu Batuak muga zergen bitartez, eta horrek aldaketa globala suposatzen du. Liderra da arlo askotan, teknologian batez ere. Historikoki Europarako aliatua izan da, baina orain paradigma aldaketa ikusten ari gara, eta ez dakigu etorkizunean zer gertatuko den. Horren aurrean, Lehendakariak multilateralismoa aldarrikatu du bere Estatu Batuetara bidai ofizialaren hasieran, horrekin geratuko nintzateke, ezberdinen artean akordioak lortzeko gaitasunarekin”.

“Europatik gure soberania eta autonomia defendatu behar ditugu. Gure burua defendatzeko aukeraren aldeko apustua egin behar dugu. Zein izan daiteke Euskadiren ekarpena? Ahalmen industriala eta teknologikoa, Europako segurtasun estrategia berria babesteko. Euskaditik badugu muskulo handia zibersegurtasunaren arloan, adibidez”, gehitu du sailburuak.

Balentziaga Ontziolaren egoerari buruz, Jauregik baloratu du “COFIDESek borondate ona erakutsi du, beraien zorra barkatzeko bidean daudelako. Zorraren kita laster sinatuko da, kapitulu bat itxiz eta berri bat irekiz. Hemendik aurrera inbertsiore berri bat behar dugu, bi hautagai ditugu, bat Estatukoa, bestea nazioartekoa. Garrantzitsuena da proiektu industrial sendo bat edukitzea, eta hori izanez gero gu prest egongo ginateke laguntza emateko. Inbertsore berriekin gabiltza hizketan, hor dago Andoitz Korta industria sailburuordea eta bere lantaldea”.

“Talgoren kasuan, espero dugu behin betiko akordioa laster ixtea. Erosle berria aztertzen ari da enpresaren barneko egoera, audiotria moduan. Guk bazkide industrial bat bilatzen lagundu dugu, proiektu industrial sendoa ekarriko duela. Talgo operazioarekin, guk sustatu nahi ditugu enplegua, errotzea eta balio-katean sortzen den eragin positiboa”, esan du Mikel Jauregik.

“Atzerriko funts pribatuen mentalitatea da enpresak merke erosi eta garesti saldu, eta horri aurre egiteko beste aukera sortu egin behar dugu. Horregatik martxan jarri dugu Euskal Finantza-Aliantza, enpresek kapitala lortzeko beste ibilbide bat izateko, tokikoa dena”, azaldu du sailburuak. “Dinamika industriala sortu nahi dugu, eta uzte dugu une erabakigarri honetan gure aurrezkiak hemengo industria bultzatu behar dutela, errentagarritasuna sortuz”.

Bukatzeko, energia berriztagarrien egoera ere baloratu egin du Jauregi sailburuak “herri aurreratu gisa, %8ko sorkuntza berriztagarria izatea ez da onargarria. Orekatu behar dugu non dagoen eguzkia eta haizea, eta non ez diogu kalterik egiten ingurumenari. Mapa hori prest daukagu, eta berriztagarrien planta berriak, bai eolikoak eta baita fotovoltaikoak ere, behar ditugu transtizio energetikoari herri gisa ekiteko”.

 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  industria-eraldaketarako  eta  kalitatezko  lanpostuak  sortzeko  “Industria  Plana-Euskadi  2030”  onartu  du

Eusko Jaurlaritzak industria-eraldaketarako eta kalitatezko lanpostuak sortzeko “Industria Plana-Euskadi 2030” onartu du

Eusko Jaurlaritzak 3.900 milioi euro bideratuko ditu Plan honetara legegintzaldian, eta, horri esker, 12.000 milioi euroko inbertsio pribatua egin ahal izango da. Beraz, inbertsio publiko-pribatuko 15.900 milioi euro mobilizatuko dira guztira.

Eusko  Jaurlaritzak  Fabrikazio  Aurreratuaren  sektorearekin  egin  du  bilera  muga-zergen  eragina  ebaluatzeko

Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuaren sektorearekin egin du bilera muga-zergen eragina ebaluatzeko

Mikel Jauregi: “fabrikazio aurreratuaren sektoreak hazkunde-egoerari egin behar dio aurre AEBko merkatuaren ziurgabetasuna kontuan hartuta; ziurtasunak eskaini nahi ditugu une konplexu honetan”

Industria  sailburua  EMO  Hannoverren  dauden  32  euskal  enpresen  alboan  izan  da

Industria sailburua EMO Hannoverren dauden 32 euskal enpresen alboan izan da

Azken hamarkadan, Eusko Jaurlaritzak makina-erremintaren sektoreari SPRIren bitartez lagundu dio: 91 milioi euroko dirulaguntzaren bidez 850 milioi eurotik gorako inbertsio pribatua egin da eta 2.000 enpresa baino gehiago babestu dira

Eusko  Jaurlaritzak  automobilgintzaren  sektorea  bildu  du,  muga-zergen  eragina  eta  laguntza-neurri  berriak  aztertzeko

Eusko Jaurlaritzak automobilgintzaren sektorea bildu du, muga-zergen eragina eta laguntza-neurri berriak aztertzeko

Mikel Jauregi: “une konplexu honetan ziurtasuna eskaini nahi dugu. Gure konpromisoa da enplegua babestea eta gure enpresei laguntzea muga-zergen erronketara eta automobilgintza jasangarriagorako trantsiziora egokitzen”

2025-2030  aldiko  Sare  Elektrikoen  Plangintza  berriaren  zirriborroak  %  40  baino  gehiago  handitu  du  Euskadiko  potentzia

2025-2030 aldiko Sare Elektrikoen Plangintza berriaren zirriborroak % 40 baino gehiago handitu du Euskadiko potentzia

Euskal industriak datozen urteetan izango dituen energia-beharrak asetzeko elektrizitate-hornidura bermatuko du Eusko Jaurlaritzak

AVS:  Konpromisoa  berrikuntzarekin  eta  euskal  industriarekin

AVS: Konpromisoa berrikuntzarekin eta euskal industriarekin

Mikel Jauregi Industriako sailburuak AVSren instalazioak bisitatu ditu Miñanoko Arabako Parke Teknologikoan

Imanol  Pradales:  “Lanbide  Heziketak  etorkizuna  jokoan  dugun  berrindustrializazioan  laguntzen  jarrai  dezan  egokitu  eta  asmatu  behar  dugu”

Imanol Pradales: “Lanbide Heziketak etorkizuna jokoan dugun berrindustrializazioan laguntzen jarrai dezan egokitu eta asmatu behar dugu”

Euskadiko Lanbide Heziketa ekonomia-garapenaren eta gizarte-kohesioaren funtsezko palanka gisa sendotu da, ikasleek %90 inguruko enplegagarritasuna dute eta 20.000 enpresa baino gehiagorekin lankidetza estuan ari da

Eusko  Jaurlaritzak  abian  jarri  ditu  gaur  egungo  muga-zergen  egoerari  erantzun  publiko-pribatua  emateko  lehen  3  mahai  sektorialak
11/09/2025 Kluster politika

Eusko Jaurlaritzak abian jarri ditu gaur egungo muga-zergen egoerari erantzun publiko-pribatua emateko lehen 3 mahai sektorialak

Lehentasunezko hiru sektoretan egingo dira: siderurgikoa, fabrikazio aurreratua eta automobilgintza

Imanol  Pradales  lehendakariak  hasiera  eman  dio  ikasturte  politikoari

Imanol Pradales lehendakariak hasiera eman dio ikasturte politikoari

Trumpen kargek euskal industrian, lehen sektorean eta lehengaietan izango dituzten ondorioak aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza

BAT  B  Accelerator  Tower-eko  20  enpresak  eta  startupek  hausnarketak  egin  dizkiote  Industria  Planari

BAT B Accelerator Tower-eko 20 enpresak eta startupek hausnarketak egin dizkiote Industria Planari

Jauregik FABRIKA Zentroa ere bisitatu du aste honetan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.