Albisteak 16 iraila, 2025

Imanol Pradales: “Lanbide Heziketak etorkizuna jokoan dugun berrindustrializazioan laguntzen jarrai dezan egokitu eta asmatu behar dugu”

Euskadiko Lanbide Heziketa ekonomia-garapenaren eta gizarte-kohesioaren funtsezko palanka gisa sendotu da, ikasleek %90 inguruko enplegagarritasuna dute eta 20.000 enpresa baino gehiagorekin lankidetza estuan ari da
-

Elgoibarko CIFP Mekan izan da ikasturtearen irekiera ekitaldia, bertako Lanbide Heziketaren 125. Urteurrenaren testuinguruan. Imanol Pradales Lehendakariak, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuarekin, Jon Labaka Lanbide Heziketako sailburuordearekin, Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusiarekin, Maialen Gurrutxaga Elgoibarko alkatearekin eta Jose Maria Beristain ikastetxeko zuzendariarekin batera, ikastetxera bisita egin du. Ikastetxe hori adibidea da, nola Lanbide Heziketak garai bakoitzera berrikuntzarekin eta ingurune sozial eta produktiboarekin duen konpromisoarekin egokitzen dakien erakusten duena. Mekan 700 ikasle inguruk ikasten dute —200 industria eta automozio esparruetan, eta 500 zerbitzuetan—, eta herrian IMH zentro integratua ere badago, beste 300 ikasle hartzen dituena. Elgoibar herri esanguratsua da euskal Lanbide Heziketari dagokionean.

Lehendakariak bere hitzaldian nabarmendu duenez, “ildo beretik lan egiten jarraitu behar dugu, autoexijenteak izanik, erronka, ziurgabetasun eta eraldaketa izugarriei aurre egiten diegulako. Teknologia aldatzen da. Irakasteko eta ikasteko modua aldatzen da. Lan-mundua eta gizartea aldatzen dira. Beste behin ere, egokitu eta asmatu egin behar dugu Lanbide Heziketak behar dugun ‘azken miliako prestakuntza’ izaten jarrai dezan. Etorkizunean jokoan dugun berrindustrializazioan laguntzen jarrai dezan, Euskadin eta Europan”.

Lanbide Heziketa: motor ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna

Euskadiko Lanbide Heziketa gaur egun herrialdearen ekonomiaren zutabe bat da, pertsonak ez ezik, Euskadik behar duen talentua ere osatzen duelako. Ikasleen% 41,5 industria-sektoreetan prestatzen da,% 56 zerbitzuetan eta% 2,5 itsas-nekazaritzan eta arrantzan. Eremu bakoitzak gehien eskatzen diren profil teknikoak ditu.

20.000 enpresa baino gehiagoren lankidetza egonkorrarekin, ikasle guztiek lan-errealitatearekin harreman zuzenean osatzen dute prestakuntza, eta horrek enplegagarritasuna % 90 ingurukoa izatea bermatzen du. Enpresarekiko lotura horrek, Prestakuntza Dualaren bultzadarekin eta berrikuntza aplikatuko programekin batera, hala nola Tkgune, Lanbide Heziketa lehiakortasun- eta produktibitate-palanka bihurtzen du, aldaketa teknologikoei erantzuteko eta herrialdearen garapen ekonomikoa bultzatzeko gai dena.

Eredu horren balio erantsia da ez dela kualifikatzera mugatzen; pertsona sortzaileak, berritzaileak eta ekintzaileak prestatzen ditu, Euskadiko ekoizpen-sarea indartuko duten proiektu propioak sortzeko gai direnak.

Hezkuntza Sailaren erronka da Lanbide Heziketak Euskadirentzat lehiakortasun eta berrikuntza motor izaten jarraitzea, aldaketa teknologiko eta sozialei aurrea hartuz eta ikasleei lagunduz prestakuntza-ibilbide osoan.

Berrikuntza, nazioartekotzea eta gizarte-kohesioa

Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako euskal sistema arkitektura sendo batean oinarritzen da: Tknika berrikuntza aplikatuko zentro gisa, iTlent lidergo pedagogikoko sare gisa eta IVAF ebaluazio eta kalitate ardatz gisa. Zutabe horien bidez, 160 berrikuntza-proiektu baino gehiago garatzen dira —horietako 80 europarrak—, eta ikasleen eta irakasleen nazioarteko mugikortasuna sustatzen da, horrela euskal ereduaren proiekzio globala indartzen delarik.

Lanbide Heziketa ekitate eta kohesio sozialerako tresna ere bada, Hezkuntza Sailak bultzatua. Ikasturte honetan, 7.000 plaza inguru emango zaizkie zahurgarritasun egoeran dauden ikasleei, oinarrizko graduen, bitartekoen, ibilbide egokituen eta prestakuntza modularraren bidez. Hasierako Lanbide Heziketa berriak aukerak zabaldu eta orientazio psikopedagogiko eta profesionala indartzen du ikastetxeetan, pertsona bakoitzak bere beharretara egokitutako prestakuntza-bidea aurki dezan bermatuz. Lanbide Heziketa pertsona guztientzako zabalik dagoen atea da; bizitza eta etorkizun profesionaleko proiektuak eraikitzen laguntzen duen prestakuntza.

Ikasle, plaza eta aukera gehiago dituen Lanbide Heziketa bat

Euskadiko Lanbide Heziketak hazten eta talentua erakartzen jarraitzen du: 50.902 ikasle dagoeneko hasiak dira beren ikasketak prestakuntza-zikloetan, ziurtagiri profesionaletan eta espezializazio-ibilbideetan, eta datozen asteetan kopuru hori gainditzea aurreikusten da, matrikula urriaren 17ra arte irekita. Zifra errekor hori 65.710 plazako eskaintzan oinarritzen da, aurreko ikasturtean baino 2.920 gehiago. Horietatik gehienak Goi Mailako zikloetakoak dira, eta % 69 sare publikoan eskaintzen dira, Hezkuntza Sailak sistema irisgarriago, bidezkoago eta kalitatezkoago baten alde egindako apustuaren isla.

Ikasleen hazkundea lurralde guztietan ageri da —7.462 Araban, 24.370 Bizkaian eta 19.071 Gipuzkoan—, eta bereziki lehen mailako ikasleetan, % 4,8 egin baitu gora. Genero-ekitatean ere aurrerapausoak ikusten dira: emakumeak guztizkoaren % 35,6 dira dagoeneko, eta gero eta presentzia handiagoa dute sektore estrategikoetan, hala nola industrian (% 12,5). Gainera, sistema pluralagoa eta eleaniztunagoa egiten ari da: D eredua %9,7 hazi da sare publikoan, eta ingelesa hizkuntza gehigarri gisa txertatzen duten zikloen eskaintza %20,5 igo da, 846 ikaslera iritsiz.

Lanbide Heziketak eskaintzen dituen malgutasuna eta pertsonalizazioa ere indartu dira, C graduak edo ziurtagiri profesionalak areagotu baitira (1.650 plaza, aurreko ikasturtean baino 225 gehiago) eta oinarrizko maila eta erdi maila konbinatzen dituzten ibilbide integratuak sendotuz. Hala, sistemak aukera gehiago eskaintzen ditu, profil bakoitzari eta bizi-proiektu bakoitzari egokituak.

Erronkei aurrea hartzeko estrategia

2025-2026 ikasturtea erabakigarria izango da. Eusko Jaurlaritzak, Hezkuntza Sailaren bitartez, Euskadiko Lanbide Heziketako 2030 Estrategia onartu eta zabalduko du. Asmo handiko ibilbide-orri horrek aurrea hartuko die erronka handiei, hala nola, jasangarritasuna, eraldaketa digitala, zahartze demografikoa, lurralde-kohesioa eta gizarteratzea dira erronka horiek. Hazteko, enplegua sortzeko eta herritarrak ondo sentitzeko aukera ekarriko du horiei heltzeak.

Horri gehitu behar zaizkio Digitalizazio Plan berria eta Adimen Digitalaren Estrategia Euskal Hezkuntza Sisteman (Adimen Digitala Hezkuntzan). Hezkuntza-sistema osoaren eraldaketa digitala ekarriko dute. Planak dimentsio teknologikoa (azpiegiturak, konektibitatea, adimen artifiziala, errealitate areagotua, datuen analisia) eta giza dimentsioa (konpetentzia digital etikoak, inklusiboak eta arduratsuak) uztartzen ditu, eta printzipio batzuk finkatzen ditu, hala nola ekitate digitala, zibersegurtasuna eta teknologiaren erabilera kritiko eta segurua.

Besteak beste, Lanbide Heziketako sistema bateratuaren aurkezpena eta Nazioarteko Biltzarra egingo dira martxoan, euskal ereduaren proiekzio globala indartzeko.

Amaitzeko, lehendakariak azpimarratu du “Lanbide Heziketak, Euskadin, eraldaketarako palanka izaten jarraituko duela, pertsonen eta herrialdearen ekonomiaren zerbitzura: talentua bultzatzen duen, ekoizpen-sarea indartzen duen eta ikasleak beti sistemaren bihotzean jartzen dituen Lanbide Heziketa”.

Lotutako albisteak

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasunaren  Sailak  750  milioi  euroko  aurrekontua  aurkeztu  du  euskal  industria  defendatzeko  eta  honen  eraldaketa  bultzatzeko
04/11/2025 Finantziazioa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Jauregik  eta  industriako  klusterrek  egoera  ekonomikoari  buruzko  azterketak  eta  irtenbideak  partekatu  dituzte  entzute  aktiboko  prozesuaren  barruan
30/10/2025 Kluster politika

Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan

Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomikoekin elkartzen jarraitu du eta Industria Abagunearen Behatokirako deia egin du, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.

Euskal  industria  aeronautikoak  Europako  berrindustrializazioan  duen  paper  estrategikoa  azpimarratu  du  Jauregik

Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan

Lehendakariak  Aernnovak  Arabako  Berantevilla  herrian  duen  lantegia  bisitatu  du

Lehendakariak Aernnovak Arabako Berantevilla herrian duen lantegia bisitatu du

Pradalesek euskal industria aeronautiko eta aeroespaziala estrategikoa dela gogorarazi du

Jauregiren  esanetan,  Orona  EB2030  proiektua  “Eusko  Jaurlaritzan  garatzen  ari  garen  industria  politikaren  adibiderik  onena  da”

Jauregiren esanetan, Orona EB2030 proiektua “Eusko Jaurlaritzan garatzen ari garen industria politikaren adibiderik onena da”

Orona enpresak bere instalazioak handitu ditu, Hernaniko egoitzari "Estubegi" izeneko lurzati bat gehituta. 60.000 m2-ko lurzoru estrategikoa da, 30.000 m2-ko edukiera eraikigarria du eta egungo kokalekuen kokagune logistiko eta industrial berean integratuta dago. Horri esker, industria-gaitasunen kudeaketa globala harmonizatu ahal izango da, bai eta Oronak testuinguru globalean duen lehia-posizioaren lidergoa...

Eusko  Jaurlaritzak  industria-eraldaketarako  eta  kalitatezko  lanpostuak  sortzeko  “Industria  Plana-Euskadi  2030”  onartu  du

Eusko Jaurlaritzak industria-eraldaketarako eta kalitatezko lanpostuak sortzeko “Industria Plana-Euskadi 2030” onartu du

Eusko Jaurlaritzak 3.900 milioi euro bideratuko ditu Plan honetara legegintzaldian, eta, horri esker, 12.000 milioi euroko inbertsio pribatua egin ahal izango da. Beraz, inbertsio publiko-pribatuko 15.900 milioi euro mobilizatuko dira guztira.

Eusko  Jaurlaritzak  Fabrikazio  Aurreratuaren  sektorearekin  egin  du  bilera  muga-zergen  eragina  ebaluatzeko

Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuaren sektorearekin egin du bilera muga-zergen eragina ebaluatzeko

Mikel Jauregi: “fabrikazio aurreratuaren sektoreak hazkunde-egoerari egin behar dio aurre AEBko merkatuaren ziurgabetasuna kontuan hartuta; ziurtasunak eskaini nahi ditugu une konplexu honetan”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.