Albisteak 29 abuztua, 2025

Imanol Pradales lehendakariak hasiera eman dio ikasturte politikoari

Trumpen kargek euskal industrian, lehen sektorean eta lehengaietan izango dituzten ondorioak aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza
-

Imanol Pradales lehendakariak hasiera eman dio ikasturte politiko berriari, eta, besteak beste, jakitera eman du Trumpen muga-zergek BPGren % 0,3 edo % 0,4 eragingo diotela Euskadiko ekonomiari.

Pradalesek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza eragile kaltetuenen eskutik ari da lanean ondorioak zorrotz ebaluatzeko, eta industrian, lehengaietan eta lehen sektorean izango dituen ondorioetan zehaztu ditu. Zenbatespenen arabera, 350 milioi eurokoa izango da muga-zergen eragina euskal ekonomian, batez ere kanpo-merkatuekiko esposizioa handiagoa den eremuetan. Ipar Amerikako muga-zergen politikak behin-behinekotasuna eta ziurgabetasuna transmititzen ditu.

Eusko Jaurlaritzak hartuko dituen neurri zehatzei dagokienez, lehendakariak azpimarratu du lehenik eta behin alderdi politikoekin partekatuko dituela ondorio nagusiak, ondoren publiko egiteko.

Halaber, adierazi du «sektore batzuk beste batzuk baino gehiago kaltetuko direla». Mikel Jauregi Industria sailburuak aurreratu zuenez, irailean mahai sektorialak landuko dira egoera aztertzeko eta, behar izanez gero, laguntza berriak sortzeko. Eusko Jaurlaritzaren «merkataritza-ezkutua» 2.000 milioikoa da, eta horien artean, Elkargiren bidez kudeatutako eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 450 milioi euroko abalak nabarmentzen dira, bai eta SPRI Taldeak kudeatutako laguntza-programak ere.

Lehendakaria euskal alderdi politikoekin egingo den erronda baten buru izango da Euskadiren interesak ziurgabetasunaren aurrean blindatzeko

Lotutako albisteak

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasunaren  Sailak  750  milioi  euroko  aurrekontua  aurkeztu  du  euskal  industria  defendatzeko  eta  honen  eraldaketa  bultzatzeko
04/11/2025 Finantziazioa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Jauregik  eta  industriako  klusterrek  egoera  ekonomikoari  buruzko  azterketak  eta  irtenbideak  partekatu  dituzte  entzute  aktiboko  prozesuaren  barruan
30/10/2025 Kluster politika

Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan

Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomikoekin elkartzen jarraitu du eta Industria Abagunearen Behatokirako deia egin du, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.

Euskal  industria  aeronautikoak  Europako  berrindustrializazioan  duen  paper  estrategikoa  azpimarratu  du  Jauregik

Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan

Lehendakariak  Aernnovak  Arabako  Berantevilla  herrian  duen  lantegia  bisitatu  du

Lehendakariak Aernnovak Arabako Berantevilla herrian duen lantegia bisitatu du

Pradalesek euskal industria aeronautiko eta aeroespaziala estrategikoa dela gogorarazi du

Jauregiren  esanetan,  Orona  EB2030  proiektua  “Eusko  Jaurlaritzan  garatzen  ari  garen  industria  politikaren  adibiderik  onena  da”

Jauregiren esanetan, Orona EB2030 proiektua “Eusko Jaurlaritzan garatzen ari garen industria politikaren adibiderik onena da”

Orona enpresak bere instalazioak handitu ditu, Hernaniko egoitzari "Estubegi" izeneko lurzati bat gehituta. 60.000 m2-ko lurzoru estrategikoa da, 30.000 m2-ko edukiera eraikigarria du eta egungo kokalekuen kokagune logistiko eta industrial berean integratuta dago. Horri esker, industria-gaitasunen kudeaketa globala harmonizatu ahal izango da, bai eta Oronak testuinguru globalean duen lehia-posizioaren lidergoa...

Eusko  Jaurlaritzak  industria-eraldaketarako  eta  kalitatezko  lanpostuak  sortzeko  “Industria  Plana-Euskadi  2030”  onartu  du

Eusko Jaurlaritzak industria-eraldaketarako eta kalitatezko lanpostuak sortzeko “Industria Plana-Euskadi 2030” onartu du

Eusko Jaurlaritzak 3.900 milioi euro bideratuko ditu Plan honetara legegintzaldian, eta, horri esker, 12.000 milioi euroko inbertsio pribatua egin ahal izango da. Beraz, inbertsio publiko-pribatuko 15.900 milioi euro mobilizatuko dira guztira.

Eusko  Jaurlaritzak  Fabrikazio  Aurreratuaren  sektorearekin  egin  du  bilera  muga-zergen  eragina  ebaluatzeko

Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuaren sektorearekin egin du bilera muga-zergen eragina ebaluatzeko

Mikel Jauregi: “fabrikazio aurreratuaren sektoreak hazkunde-egoerari egin behar dio aurre AEBko merkatuaren ziurgabetasuna kontuan hartuta; ziurtasunak eskaini nahi ditugu une konplexu honetan”

Industria  sailburua  EMO  Hannoverren  dauden  32  euskal  enpresen  alboan  izan  da

Industria sailburua EMO Hannoverren dauden 32 euskal enpresen alboan izan da

Azken hamarkadan, Eusko Jaurlaritzak makina-erremintaren sektoreari SPRIren bitartez lagundu dio: 91 milioi euroko dirulaguntzaren bidez 850 milioi eurotik gorako inbertsio pribatua egin da eta 2.000 enpresa baino gehiago babestu dira

Eusko  Jaurlaritzak  automobilgintzaren  sektorea  bildu  du,  muga-zergen  eragina  eta  laguntza-neurri  berriak  aztertzeko

Eusko Jaurlaritzak automobilgintzaren sektorea bildu du, muga-zergen eragina eta laguntza-neurri berriak aztertzeko

Mikel Jauregi: “une konplexu honetan ziurtasuna eskaini nahi dugu. Gure konpromisoa da enplegua babestea eta gure enpresei laguntzea muga-zergen erronketara eta automobilgintza jasangarriagorako trantsiziora egokitzen”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.