Albisteak 10 apirila, 2025

Eusko Jaurlaritzak bi mila milioi euro baino gehiago aktibatu ditu muga-zergen eta merkataritzaren gerrari aurre egiteko neurrien lehen sortan

Lehendakariak azpimarratu du Euskadi prest dagoela egoera horri aurre egiteko, eta dei egin die Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztiei egoera horri batasunetik aurre egiteko
-
    • Imanol Pradalesek ziurtatu du ahal den guztia egingo dela euskal enpresa, enplegua eta pertsonen ongizatea babesteko

    Imanol Pradales Lehendakariak gaur arratsaldean Industria Defendatzeko Taldearen bileran adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak 2.150 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu lehen neurri sorta batean, Euskadin erronka ekonomikoei aurre egiteko eta enplegua babesteko, Estatu Batuetako Gobernuak muga-zergen politika berria abian jarri ondoren, eta horrek zuzenean eragingo die kontserben, ardoaren eta esnekien sektoreei. Lehendakariak Euskal Herriko eragile guztiei dei egin die egungo egoerari batasunetik aurre egiteko.

    Lehendakariak horrela adierazi du Industria Defendatzeko Taldeak Arabako Parke Teknologikoan (Miñano) egin duen hirugarren bileran. Bertan izan dira Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua, Noël D ‘Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburua, Mikel Torres Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua eta Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua.

    Pradalesek azpimarratu du Euskadi prest dagoela ziurgabetasun globalari erantzuteko, eta mezu argia helarazi die euskal enpresei eta langileei: “Pertsonak, enplegua eta gure enpresak babestuko ditugu. Ez zaituztegu bakarrik utziko. Ez dugu ahaleginik aurreztuko”.

    Jarduera-ardatzak

    Lehendakariak iragarritako neurri-sortak hiru jarduera-ildo nagusi ditu.

    Lehenik eta behin, pertsonak eta enplegua babestea. Eusko Jaurlaritzak 104,5 milioi euro banatuko ditu, honako hauek bultzatzeko:

    • Kontratazioa sustatzeko programak, diskriminazio positiboarekin, langabezian dauden pertsonentzat eta/edo eragindako enpresentzat (100 milioi).
    • Langabezia-prestazioen osagarriak ERTEko langileentzat (bi milioi).
    • “Aukera Berri” programa, AEBek muga-zergak ezartzeak eragindako sektoreetatik datozen pertsonak birkualifikatzeko eta birkokatzeko (milioi bat).
    • Gizarte-ekonomiarako ezohiko laguntzak, muga-zergen tasa berrien ondorioz zuzeneko galera ekonomikoak (1,5 milioi euro) izan dituzten lan-sozietateei eta kooperatibei aparteko neurriak ezartzeko.

    Bigarrenik, 2.000 milioi euro baino gehiago euskal enpresa-ehuna defendatzeko eta eraldatzeko, bereziki enpresa txiki eta ertainak:

    • Zuzeneko abalen eta finantzaketaren aparteko plan bat aktibatzea, Elkargirekin eta euskal finantza-erakundeekin lankidetzan (450 milioi).
    • Euskal Finantza Aliantza bultzatzea (1.000 milioi).
    • Industriari laguntzeko ildoa handitzea, bereziki balio erantsiko produktuen garapenari eta I+G+Bri lotutakoa (533 milioi).
    • Nekazaritza, abeltzaintza eta mahastizaintza eta ardogintza sektoreko enpresentzako laguntzak (5,5 milioi euro).
    • NEKAFIN, FEIrekin lankidetzan (25 milioi euro).

    Hirugarren jarduera-ardatz nagusia merkatu berriak bilatzera eta euskal enpresak nazioartekotzera bideratutako laguntzak handitzea izango da:

    • Merkatu berriak bilatzeko eta enpresak nazioartekotzeko laguntzak (32 milioi euro).

    Lehendakariak, bere hitzaldian, Euskadiren nazioartekotzearen aldeko apustua azpimarratu du eta, Asian, Afrikan eta Mercosur bezalako eskualdeetan merkatu berriak zabaltzeko eta aliantza estrategikoak sendotzeko beharra azpimarratu du. Aukera global berriak aztertzeko eta euskal enpresak egungo erronka geopolitikoen aurrean posizio lehiakorrean kokatzeko beharra defendatu du. Ildo horretan, Trumpen administrazioarekin negoziazioek aurrera egin ezean, Estatu Batuekin gerra komertziala izateko arriskua aipatu du. “Europak bide diplomatikoa agortu behar du, baina herrialde gisa prest gaude datorrenari aurre egiteko”, ohartarazi du. Lehendakariak berretsi du, Washingtonek bidezko akordio bat onartzen ez badu, Europak irmotasunez erantzun behar duela eta bere defentsa komertzialaren babesa aktibatu behar duela. “Euskal Autonomia Erkidegoa prest dago, kanpotik etorritako shock-ei nola aurre egin ikasi dugulako: pandemiak, Ukrainako gerrak edo 2008ko krisi ekonomiko-finantzarioak azkar eta eraginkortasunez erreakzionatzen erakutsi digute”.

    Era berean, Pradalesek batasuna eskatu du, zoritxarreko garaiei erantzun kolektiboa emateko. “Kaltetuak ez zarete bakarrik egongo. Babes hori modu bateratuan emango dugu: Jaurlaritzak, euskal enpresek, indar politiko ezberdinek, eragile sozialek eta herrialdeko erakundeek. Herri gisa erantzun behar dugu, denok batera. Azkartasuna eta bizkortasuna erantzunean, baina presarik gabe”, esanez amaitu du Lehendakariak.

    Industria Defendatzeko Taldea

    Industria Defendatzeko Taldeak hiru bilera egin ditu dagoeneko, eta lankidetza-gobernantzako gune egonkor gisa finkatu da, euskal industriak testuinguru global berrian dituen erronkei aurre egiteko. Eusko Jaurlaritzak, merkataritza-ganberek, foru-aldundiek, Confebaskek eta klusterren eta ekoizpen-sarearen ordezkariek osatzen dute foro hori, eta helburu hauek ditu: muga-zergen errealitateari buruzko diagnostikoak partekatzea, arrisku handiena duten sektoreen jarraipena egitea, laguntzeko politikak eta tresnak identifikatzea, eta zailtasunak aukera bihurtzeko gaitasun berriak aktibatzea.

    Lehenengo bileran, euskal enpresei modu aktiboan entzuteko prozesua jarri zen abian. SPRI Taldearen Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, 1.000 enpresari inkestak egin zitzaizkien, muga-zerga berrien aurrean haiek duten egoera zehatz-mehatz ezagutzeko. Entzuteko prozesu horretan sakondu da, 75 enpresarekin elkarrizketa pertsonalizatuak eginez. Gainera, muga-zergen eraginaren jarraipena egin da denbora errealean, eta Helpdesk plataforma bat zabaldu da enpresei informazioa eta aholkularitza teknikoa emateko muga-zergen inguruan.

    Bigarren bileran, entzute aktiboko prozesuaren emaitzak jarri ziren mahai gainean, eta diagnostiko bat egin zen. Era berean, Europako erakunde eta estamentuekin lehen alderatzea egin da, eta Europako Batzordeak aurkeztutako Lehiakortasunaren Iparrorratzaren gakoak aurreratu dira.

    Diagnostikoaren arabera, EAEko enpresen % 16k uste du muga-zergen gerrak eragin larria izango duela haien negozioetan, eta % 40k, berriz, uste du eragin hori txikia izango duela edo ez duela eraginik izango. Enpresen % 67k uste du EBk inportazioei oztopoak ezarri behar dizkiela Europako industria babesteko. Egoera horren aurrean, lehen neurria aurkeztu zen. Emisio Gutxiagoko Ibilgailuak programa. Honek 5 milioi euroko (handitu daiteke) aurrekontua du, ibilgailu berrien erosketa babesteko, errepideko garraioaren deskarbonizazio adimenduna bultzatzeko eta euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den sektore bati (ia 40.000 pertsonari lana ematen dion automobilgintzaren sektoreari) laguntzeko helburuarekin.

    Hirugarren bileran —urgentziaz deitutakoa, Etxe Zuriak ezarritako elkarrekiko muga-zergen aurrean— 60 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde nagusiak barne, baita Euskadiko Ekonomia Ehuna osatzen duten eragileak ere: kluster industrialak, merkataritza-ganberak, Elkargi, Confebask, sindikatuak eta muga-zerga berriek eragin handiena izan duten sektoreetako enpresen ordezkaritza bat.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  industria-eraldaketarako  eta  kalitatezko  lanpostuak  sortzeko  “Industria  Plana-Euskadi  2030”  onartu  du

Eusko Jaurlaritzak industria-eraldaketarako eta kalitatezko lanpostuak sortzeko “Industria Plana-Euskadi 2030” onartu du

Eusko Jaurlaritzak 3.900 milioi euro bideratuko ditu Plan honetara legegintzaldian, eta, horri esker, 12.000 milioi euroko inbertsio pribatua egin ahal izango da. Beraz, inbertsio publiko-pribatuko 15.900 milioi euro mobilizatuko dira guztira.

Eusko  Jaurlaritzak  Fabrikazio  Aurreratuaren  sektorearekin  egin  du  bilera  muga-zergen  eragina  ebaluatzeko

Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuaren sektorearekin egin du bilera muga-zergen eragina ebaluatzeko

Mikel Jauregi: “fabrikazio aurreratuaren sektoreak hazkunde-egoerari egin behar dio aurre AEBko merkatuaren ziurgabetasuna kontuan hartuta; ziurtasunak eskaini nahi ditugu une konplexu honetan”

Industria  sailburua  EMO  Hannoverren  dauden  32  euskal  enpresen  alboan  izan  da

Industria sailburua EMO Hannoverren dauden 32 euskal enpresen alboan izan da

Azken hamarkadan, Eusko Jaurlaritzak makina-erremintaren sektoreari SPRIren bitartez lagundu dio: 91 milioi euroko dirulaguntzaren bidez 850 milioi eurotik gorako inbertsio pribatua egin da eta 2.000 enpresa baino gehiago babestu dira

Eusko  Jaurlaritzak  automobilgintzaren  sektorea  bildu  du,  muga-zergen  eragina  eta  laguntza-neurri  berriak  aztertzeko

Eusko Jaurlaritzak automobilgintzaren sektorea bildu du, muga-zergen eragina eta laguntza-neurri berriak aztertzeko

Mikel Jauregi: “une konplexu honetan ziurtasuna eskaini nahi dugu. Gure konpromisoa da enplegua babestea eta gure enpresei laguntzea muga-zergen erronketara eta automobilgintza jasangarriagorako trantsiziora egokitzen”

2025-2030  aldiko  Sare  Elektrikoen  Plangintza  berriaren  zirriborroak  %  40  baino  gehiago  handitu  du  Euskadiko  potentzia

2025-2030 aldiko Sare Elektrikoen Plangintza berriaren zirriborroak % 40 baino gehiago handitu du Euskadiko potentzia

Euskal industriak datozen urteetan izango dituen energia-beharrak asetzeko elektrizitate-hornidura bermatuko du Eusko Jaurlaritzak

AVS:  Konpromisoa  berrikuntzarekin  eta  euskal  industriarekin

AVS: Konpromisoa berrikuntzarekin eta euskal industriarekin

Mikel Jauregi Industriako sailburuak AVSren instalazioak bisitatu ditu Miñanoko Arabako Parke Teknologikoan

Imanol  Pradales:  “Lanbide  Heziketak  etorkizuna  jokoan  dugun  berrindustrializazioan  laguntzen  jarrai  dezan  egokitu  eta  asmatu  behar  dugu”

Imanol Pradales: “Lanbide Heziketak etorkizuna jokoan dugun berrindustrializazioan laguntzen jarrai dezan egokitu eta asmatu behar dugu”

Euskadiko Lanbide Heziketa ekonomia-garapenaren eta gizarte-kohesioaren funtsezko palanka gisa sendotu da, ikasleek %90 inguruko enplegagarritasuna dute eta 20.000 enpresa baino gehiagorekin lankidetza estuan ari da

Eusko  Jaurlaritzak  abian  jarri  ditu  gaur  egungo  muga-zergen  egoerari  erantzun  publiko-pribatua  emateko  lehen  3  mahai  sektorialak
11/09/2025 Kluster politika

Eusko Jaurlaritzak abian jarri ditu gaur egungo muga-zergen egoerari erantzun publiko-pribatua emateko lehen 3 mahai sektorialak

Lehentasunezko hiru sektoretan egingo dira: siderurgikoa, fabrikazio aurreratua eta automobilgintza

Imanol  Pradales  lehendakariak  hasiera  eman  dio  ikasturte  politikoari

Imanol Pradales lehendakariak hasiera eman dio ikasturte politikoari

Trumpen kargek euskal industrian, lehen sektorean eta lehengaietan izango dituzten ondorioak aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza

BAT  B  Accelerator  Tower-eko  20  enpresak  eta  startupek  hausnarketak  egin  dizkiote  Industria  Planari

BAT B Accelerator Tower-eko 20 enpresak eta startupek hausnarketak egin dizkiote Industria Planari

Jauregik FABRIKA Zentroa ere bisitatu du aste honetan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.