Albisteak 16 iraila, 2025

AVS: Konpromisoa berrikuntzarekin eta euskal industriarekin

Mikel Jauregi Industriako sailburuak AVSren instalazioak bisitatu ditu Miñanoko Arabako Parke Teknologikoan
-

AVS – Added Value Solutions enpresak, sektore espazialari eta zientifikoari aplikatutako kritikotasun handiko ingeniaritzako liderrak, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburu Mikel Jauregi Letemendiaren bisita jaso du gaur.

Jardunaldian, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak AVSk Miñanon (Araba) duen Parke Teknologikoan izan ziren. Bertan, eragin handiko bi proiektu estrategiko garatzen ari dira:

Hadronterapia: tumoreak tratatzeko protoi sortak eta partikula astunak erabiltzen dituen abangoardiako teknologia, eraginkortasuna hobetzeko eta terapia onkologikoetan bigarren mailako ondorioak murrizteko.
Sateliteen In-Orbit Servicing: sateliteen bizitza erabilgarria zuzenean espazioan konpontzeko, mantentzeko eta zabaltzeko soluzio aurreratuak, baliabideak optimizatzean eta hondakin orbitalak murriztean sektore espazialaren jasangarritasuna sustatuz, hori funtsezko alderdia baita telekomunikazioen eta lurreko behaketaren etorkizunerako.
Konpromisoa berrikuntzarekin eta euskal industriarekin

Bisitak indartu egiten du erakundeek punta-puntako teknologia, eragin soziala eta nazioarteko proiekzioa uztartzen dituzten proiektu estrategiko eraldatzaileei ematen dieten laguntza, Euskal Autonomia Erkidegoko berrikuntza eta garapen industrialeko politikaren ildotik.

Miguel Ángel Carrera, AVSko CEOa, eta Cristina Ortega, Espazioko zuzendaria, agintariei lagundu zieten bisitan, eta haiekin partekatu zituzten abian diren proiektuen aurrerapenak.

“Harro gaude erakundeei AVSn egiten ari garen lana erakusteaz. Hadronterapian eta orbitako zerbitzuetan ditugun proiektuak jauzi teknologiko bat izateaz gain, aukera bat ere badira Euskadi zientziaren eta industria espazialaren abangoardian kokatzeko maila globalean ”, adierazi zuen Miguel Angel Carrera AVSko CEOak.

AVSri buruz

AVS – Added Value Solutions Elgoibarren eta Arabako Parke Teknologikoan (Miñano) egoitza duen enpresa bat da, eta presentzia du Frantzian, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, sektore espazial eta zientifikoetarako kritikotasun handiko sistemen diseinuan eta fabrikazioan espezializatua. Konpainiak partikulen azeleragailuetarako soluzioak zein orbitako zerbitzuetarako teknologia disruptiboak garatzen ditu, eta Euskadi nazioarteko berrikuntzaren abangoardian kokatzen du.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  industria-eraldaketarako  eta  kalitatezko  lanpostuak  sortzeko  “Industria  Plana-Euskadi  2030”  onartu  du

Eusko Jaurlaritzak industria-eraldaketarako eta kalitatezko lanpostuak sortzeko “Industria Plana-Euskadi 2030” onartu du

Eusko Jaurlaritzak 3.900 milioi euro bideratuko ditu Plan honetara legegintzaldian, eta, horri esker, 12.000 milioi euroko inbertsio pribatua egin ahal izango da. Beraz, inbertsio publiko-pribatuko 15.900 milioi euro mobilizatuko dira guztira.

Eusko  Jaurlaritzak  Fabrikazio  Aurreratuaren  sektorearekin  egin  du  bilera  muga-zergen  eragina  ebaluatzeko

Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuaren sektorearekin egin du bilera muga-zergen eragina ebaluatzeko

Mikel Jauregi: “fabrikazio aurreratuaren sektoreak hazkunde-egoerari egin behar dio aurre AEBko merkatuaren ziurgabetasuna kontuan hartuta; ziurtasunak eskaini nahi ditugu une konplexu honetan”

Industria  sailburua  EMO  Hannoverren  dauden  32  euskal  enpresen  alboan  izan  da

Industria sailburua EMO Hannoverren dauden 32 euskal enpresen alboan izan da

Azken hamarkadan, Eusko Jaurlaritzak makina-erremintaren sektoreari SPRIren bitartez lagundu dio: 91 milioi euroko dirulaguntzaren bidez 850 milioi eurotik gorako inbertsio pribatua egin da eta 2.000 enpresa baino gehiago babestu dira

Eusko  Jaurlaritzak  automobilgintzaren  sektorea  bildu  du,  muga-zergen  eragina  eta  laguntza-neurri  berriak  aztertzeko

Eusko Jaurlaritzak automobilgintzaren sektorea bildu du, muga-zergen eragina eta laguntza-neurri berriak aztertzeko

Mikel Jauregi: “une konplexu honetan ziurtasuna eskaini nahi dugu. Gure konpromisoa da enplegua babestea eta gure enpresei laguntzea muga-zergen erronketara eta automobilgintza jasangarriagorako trantsiziora egokitzen”

2025-2030  aldiko  Sare  Elektrikoen  Plangintza  berriaren  zirriborroak  %  40  baino  gehiago  handitu  du  Euskadiko  potentzia

2025-2030 aldiko Sare Elektrikoen Plangintza berriaren zirriborroak % 40 baino gehiago handitu du Euskadiko potentzia

Euskal industriak datozen urteetan izango dituen energia-beharrak asetzeko elektrizitate-hornidura bermatuko du Eusko Jaurlaritzak

Imanol  Pradales:  “Lanbide  Heziketak  etorkizuna  jokoan  dugun  berrindustrializazioan  laguntzen  jarrai  dezan  egokitu  eta  asmatu  behar  dugu”

Imanol Pradales: “Lanbide Heziketak etorkizuna jokoan dugun berrindustrializazioan laguntzen jarrai dezan egokitu eta asmatu behar dugu”

Euskadiko Lanbide Heziketa ekonomia-garapenaren eta gizarte-kohesioaren funtsezko palanka gisa sendotu da, ikasleek %90 inguruko enplegagarritasuna dute eta 20.000 enpresa baino gehiagorekin lankidetza estuan ari da

Eusko  Jaurlaritzak  abian  jarri  ditu  gaur  egungo  muga-zergen  egoerari  erantzun  publiko-pribatua  emateko  lehen  3  mahai  sektorialak
11/09/2025 Kluster politika

Eusko Jaurlaritzak abian jarri ditu gaur egungo muga-zergen egoerari erantzun publiko-pribatua emateko lehen 3 mahai sektorialak

Lehentasunezko hiru sektoretan egingo dira: siderurgikoa, fabrikazio aurreratua eta automobilgintza

Imanol  Pradales  lehendakariak  hasiera  eman  dio  ikasturte  politikoari

Imanol Pradales lehendakariak hasiera eman dio ikasturte politikoari

Trumpen kargek euskal industrian, lehen sektorean eta lehengaietan izango dituzten ondorioak aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza

BAT  B  Accelerator  Tower-eko  20  enpresak  eta  startupek  hausnarketak  egin  dizkiote  Industria  Planari

BAT B Accelerator Tower-eko 20 enpresak eta startupek hausnarketak egin dizkiote Industria Planari

Jauregik FABRIKA Zentroa ere bisitatu du aste honetan

Euskadiko  startupek  beren  ekarpenak  egin  dizkiote  Industria  Planari

Euskadiko startupek beren ekarpenak egin dizkiote Industria Planari

Mikel Jauregi sailburuak parte-hartze saioa zuzendu du Industria Planari buruz, BIC Gipuzkoa, BIC Araba eta BIC Bizkaia zentroei atxikitako oinarri teknologikoko 25 startuparekin

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.