Albisteak 16 iraila, 2025

2025-2030 aldiko Sare Elektrikoen Plangintza berriaren zirriborroak % 40 baino gehiago handitu du Euskadiko potentzia

Euskal industriak datozen urteetan izango dituen energia-beharrak asetzeko elektrizitate-hornidura bermatuko du Eusko Jaurlaritzak
-
  • “Lan eta negoziazio handiko hilabeteak izan dira, eta gaur esan dezakegu Euskadik ezinbesteko konpromisoa lortu duela euskal industriarentzat: datozen bost urteetan aurrekaririk gabeko kopurua inbertituko da gure sare elektrikoetan, eta horrek % 40tik gorako potentzia handitzea ekarriko du”.
  • Energia elektrikoaren hornidura bermatzeak euskal industriaren deskarbonizazio-prozesua azkartuko du, egungo industria-proiektuen ekoizteko ahalmena eta lehiakortasuna handituko ditu, eta industria berria sortzen eta Euskadira erakartzen lagunduko du
  • Horrela, Eusko Jaurlaritzak irtenbidea emango dio euskal industriaren premia estrategikoari; izan ere, energia-kontsumoan intentsiboak diren eta deskarbonizazio-premia larriak dituzten 117 enpresa baino gehiagoren energia-eskaerari erantzun ahal izango zaio, eta horrek 70.000 lanpostu baino gehiago babestea ahalbidetuko du.
  • Potentzia-handitze horrek erantzuna ematen dio, halaber, euskal industriari; izan ere, hazkunde- eta hedapen-planak ditu gaur egun, eta konexio edo entxufe berrien zain daude.
  • Potentzia gehigarria % 40 baino gehiago handitzea lortzeko, eskatutako 20 azpiestazioetan egingo dira jarduketak, eta 4 azpiestazio berri sortuko dira.
  • Datozen asteetan, Eusko Jaurlaritzako taldeek mahai teknikoan lanean jarraituko dute potentzia gehigarria lortzeko, hala atzerriko inbertsioak eta industria berria erakartzeko.

 

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua “oso pozik” agertu da Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak gaur aurkeztu duen plangintzaren zirriborroarekin. “Lan eta negoziazio handiko hilabeteak izan dira —adierazi du—, eta gaur esan dezakegu Euskadik ezinbesteko konpromisoa lortu duela euskal industriarentzat: datozen bost urteetan aurrekaririk gabeko kopurua inbertituko da gure sare elektrikoetan, eta horrek % 40tik gorako potentzia handitzea ekarriko du”.

 Sailburuaren hitzetan, proposamen honetan aurreikusitako jarduerek “aukera emango digute gure industria deskarbonizatzeko, gehiago hazteko eta Euskadira industria-inbertsio berriak erakartzeko. Hori da Euskadiren aurrerapena, aberastasuna eta ongizatea ziurtatzeko baldintza”. “Gure industriarentzat datozen urteetarako energia elektrikoaren hornikuntza bermatuta —nabarmendu du—, euskal ekonomiaren deskarbonizazio-prozesua azkartuko da epe luzera; hala, non industria lehentasunezkoa izango da, eta aukera emango du egungo industria-proiektuen ekoizteko ahalmena eta lehiakortasuna handitzeko eta Euskadin industria berria sortzen eta erakartzen laguntzeko”.

 “Datozen asteetan, Eusko Jaurlaritzako taldeek mahai teknikoan lanean jarraituko dute potentzia gehigarria lortzeko, hala atzerriko inbertsioak eta industria berria erakartzeko”, adierazi du Mikel Jauregik.

Plangintza hori Eusko Jaurlaritzak azken hilabeteetan maila guztietan Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioarekin, Redeiarekin, Iberdrola Distribuciónekin eta CNMCrekin egindako lan handiaren emaitza da. Lan horren helburua izan da euskal industriaren premien xehetasunen berri ematea eta Euskadirentzat potentzia energetiko handiagoa lortzeko premia adieraztea.

Energia-kontsumoan intentsiboak diren eta premiazko beharrak dituzten 117 enpresari baino gehiagori laguntzea, 70.000 lanpostu baino gehiago babesteko

Helburu horrekin, Eusko Jaurlaritzak Estatuko erakundeekin batera lan egin du, 2025-2030 aldiko Garraio Sare Elektrikoen Plangintza berriak sare elektrikoaren gaitasun- eta arkitektura-beharrak jaso zitzan, elektrifikazioan aurrera egiteko, industria deskarbonizatzeko, industria-proiektuen garapena bultzatzeko, industria berria erakartzeko eta Euskadirentzat kalitateko eta ongizateko enplegua sortuko duten aukera berriak erakartzeko.

Datozen bost urteetarako Sare Elektrikoen Plangintza berrian hartutako konpromisoei esker, Eusko Jaurlaritzak identifikatu dituen deskarbonizazio-behar larriak dituzten 117 enpresaren energia-eskariari erantzun ahal izango zaio, eta 70.000 lanpostu baino gehiago babesten lagunduko du (zuzenak, zeharkakoak eta eragindakoak). Sektorerik kaltetuenak metalgintza, forjaketa eta galdaketa, beira eta ibilgailu motordunen fabrikazioa dira. Plangintza horri esker, beraz, Euskadiko industria-proiektu handien eta ETEen energia-beharrak ase daitezke.

Energia-potentzia handitzeak euskal industriaren deskarbonizazio-prozesua azkartuko du, egungo industria-proiektuen ekoizteko ahalmena eta lehiakortasuna handituko ditu, eta industria berria sortzen eta Euskadira erakartzen lagunduko du.

Potentzia-handitze horrek erantzuna ematen dio, halaber, euskal industriari; izan ere, hazkunde- eta hedapen-planak ditu gaur egun, eta konexio edo entxufe berrien zain daude.

Euskal industriaren energia-eskaeraren handitzea

Euskadiko elektrizitate-eskaera egonkorra izan da azken 20 urteetan, 12.000 MW-eko kapazitate elektrikoarekin, eta ez da inbertsio garrantzitsurik egin gero eta handiagoa den eskaerari erantzuteko.

Hala ere, gure industriaren deskarbonizazio-prozesuaren, egungo industria-proiektuak hedatzeko beharraren eta industria-enpresa berriak sortzearen eta erakartzearen ondorioz, 12.000 MW-eko kapazitate hori ez da inola ere nahikoa gure industriaren energia-potentzia handiagoaren eskaerari erantzuteko.

Kontuan izan behar da, Euskal Estatistika Erakundearen (EUSTAT) datuen arabera, industria-sektoreak eta zerbitzu aurreratuek Euskadiko BEGaren % 40 osatzen dutela, eta 200.000 lanpostu baino gehiago sortzen dituztela. Euskadiko industria elektrointentsiboa da, batez ere. Hori dela eta, Euskadik Estatu osoko industria-kontsumo elektrikoaren % 10 inguru erabiltzen du.

Industria hobetzeko lehentasunezko azpiestazioetan inbertitzea

Estatu mailako garraio elektrikoaren sarearen plangintza funtsezko faktorea da euskal sare elektrikoa optimizatzeko eta garapen berriak egiteko. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak garraio-sareko 19 azpiestaziotan hobekuntzak eta egokitzapenak egiteko eskatu zion Espainiako Gobernuari. Azpiestazio horiek onartzeak deskarbonizatzeko eta enpresa berriak Euskadira erakartzeko epe labur eta ertaineko beharrei erantzutea ahalbidetuko luke. Eskatutako azpiestazio guztietatik 12 lehentasunezkotzat jotzen ziren, Araban Bizkaian eta Gipuzkoan, haien egokitzapenak inguruko gune eta industrietan izango zuen eraginagatik.

Estatu mailako garraio elektrikoaren sarearen plangintza funtsezko faktorea da euskal sare elektrikoa optimizatzeko eta garapen berriak egiteko. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak garraio-sareko azpiestaziotan hobekuntzak eta egokitzapenak egiteko eskatu zion Espainiako Gobernuari. Azpiestazio horiek onartzeak deskarbonizatzeko eta enpresa berriak Euskadira erakartzeko epe labur eta ertaineko beharrei erantzutea ahalbidetuko luke.

Proposamen horiek Ministerioak aurkeztutako 2025-2030 aldiko Sare Elektrikoen Plangintzan jaso dira, eta 20 azpiestaziotako jarduketak jasotzen dituzte. Gainera, 4 azpiestazio berri gehitu dira, egungo sare elektrikoaren baldintzak hobetzeko.

Sailburuak adierazi duenez, “oso pozik gaude lortutakoarekin, baina ez gara konformatzen. Anbizio handiko helburuak ditugu industria berria erakartzeko, eta oraindik lan asko dugu talde teknikoekin egiteko. Datozen asteetan anbizio hori defendatzen jarraituko dugu Madrilen”.

 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  industria-eraldaketarako  eta  kalitatezko  lanpostuak  sortzeko  “Industria  Plana-Euskadi  2030”  onartu  du

Eusko Jaurlaritzak industria-eraldaketarako eta kalitatezko lanpostuak sortzeko “Industria Plana-Euskadi 2030” onartu du

Eusko Jaurlaritzak 3.900 milioi euro bideratuko ditu Plan honetara legegintzaldian, eta, horri esker, 12.000 milioi euroko inbertsio pribatua egin ahal izango da. Beraz, inbertsio publiko-pribatuko 15.900 milioi euro mobilizatuko dira guztira.

Eusko  Jaurlaritzak  Fabrikazio  Aurreratuaren  sektorearekin  egin  du  bilera  muga-zergen  eragina  ebaluatzeko

Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuaren sektorearekin egin du bilera muga-zergen eragina ebaluatzeko

Mikel Jauregi: “fabrikazio aurreratuaren sektoreak hazkunde-egoerari egin behar dio aurre AEBko merkatuaren ziurgabetasuna kontuan hartuta; ziurtasunak eskaini nahi ditugu une konplexu honetan”

Industria  sailburua  EMO  Hannoverren  dauden  32  euskal  enpresen  alboan  izan  da

Industria sailburua EMO Hannoverren dauden 32 euskal enpresen alboan izan da

Azken hamarkadan, Eusko Jaurlaritzak makina-erremintaren sektoreari SPRIren bitartez lagundu dio: 91 milioi euroko dirulaguntzaren bidez 850 milioi eurotik gorako inbertsio pribatua egin da eta 2.000 enpresa baino gehiago babestu dira

Eusko  Jaurlaritzak  automobilgintzaren  sektorea  bildu  du,  muga-zergen  eragina  eta  laguntza-neurri  berriak  aztertzeko

Eusko Jaurlaritzak automobilgintzaren sektorea bildu du, muga-zergen eragina eta laguntza-neurri berriak aztertzeko

Mikel Jauregi: “une konplexu honetan ziurtasuna eskaini nahi dugu. Gure konpromisoa da enplegua babestea eta gure enpresei laguntzea muga-zergen erronketara eta automobilgintza jasangarriagorako trantsiziora egokitzen”

AVS:  Konpromisoa  berrikuntzarekin  eta  euskal  industriarekin

AVS: Konpromisoa berrikuntzarekin eta euskal industriarekin

Mikel Jauregi Industriako sailburuak AVSren instalazioak bisitatu ditu Miñanoko Arabako Parke Teknologikoan

Imanol  Pradales:  “Lanbide  Heziketak  etorkizuna  jokoan  dugun  berrindustrializazioan  laguntzen  jarrai  dezan  egokitu  eta  asmatu  behar  dugu”

Imanol Pradales: “Lanbide Heziketak etorkizuna jokoan dugun berrindustrializazioan laguntzen jarrai dezan egokitu eta asmatu behar dugu”

Euskadiko Lanbide Heziketa ekonomia-garapenaren eta gizarte-kohesioaren funtsezko palanka gisa sendotu da, ikasleek %90 inguruko enplegagarritasuna dute eta 20.000 enpresa baino gehiagorekin lankidetza estuan ari da

Eusko  Jaurlaritzak  abian  jarri  ditu  gaur  egungo  muga-zergen  egoerari  erantzun  publiko-pribatua  emateko  lehen  3  mahai  sektorialak
11/09/2025 Kluster politika

Eusko Jaurlaritzak abian jarri ditu gaur egungo muga-zergen egoerari erantzun publiko-pribatua emateko lehen 3 mahai sektorialak

Lehentasunezko hiru sektoretan egingo dira: siderurgikoa, fabrikazio aurreratua eta automobilgintza

Imanol  Pradales  lehendakariak  hasiera  eman  dio  ikasturte  politikoari

Imanol Pradales lehendakariak hasiera eman dio ikasturte politikoari

Trumpen kargek euskal industrian, lehen sektorean eta lehengaietan izango dituzten ondorioak aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza

BAT  B  Accelerator  Tower-eko  20  enpresak  eta  startupek  hausnarketak  egin  dizkiote  Industria  Planari

BAT B Accelerator Tower-eko 20 enpresak eta startupek hausnarketak egin dizkiote Industria Planari

Jauregik FABRIKA Zentroa ere bisitatu du aste honetan

Euskadiko  startupek  beren  ekarpenak  egin  dizkiote  Industria  Planari

Euskadiko startupek beren ekarpenak egin dizkiote Industria Planari

Mikel Jauregi sailburuak parte-hartze saioa zuzendu du Industria Planari buruz, BIC Gipuzkoa, BIC Araba eta BIC Bizkaia zentroei atxikitako oinarri teknologikoko 25 startuparekin

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.