Albisteak 20 otsaila, 2025

Elkargik tamaina bikoiztu du, enpresa txiki- ertainen finantza erakunde gisa finkatuaz

2024an, 1400 enpresa ingururi eman die laguntza, eta gaineratu egitean da ia 11.300 enpresetarako indarrean duen finantziazioari, zeintzuek 38.500 milioi euroko fakturazioa duten eta 250.000 enplegu baino gehiago ordezkatzen dituzten.
-

Bere batez besteko finantza-jarduera 430 milioi eurotik gora finkatu du azken 3 ekitaldietan, baliabide propioak 186,6 milioi eurora iritsi dira eta 2024an % 48ko hazkundea lortu du aholkularitzako fakturazioan.

Elkargiko Administrazio Kontseiluak 2025-2027 Plan Estrategiko berri bat onartu du, finantza-erakundea dimentsio berri batera igotzeko: finantzaketa 500 milioi eurotik gora; aholkularitzan hazten jarraitzeko eta finantza formazioa sustatzeko, urtero 1.000 profesional baino gehiago prestatuz.

Enpresa Topaketa egingo du datorren apirilaren 10ean Donostiako Kursaalen. 2025ean 45 urte beteko ditu enpresen zerbitzura

2024. urtean zehar, Elkargik 1400 enpresa inguru lagundu ditu finantzaketarekin, guztira 10.000 milioi euroko bolumena fakturatzen dutenak, eta horrek balio izan du enplegu berria sortzeko eta 78.000 lanpostu inguru indartzeko. Kopuru horrek, osotasunean eta indarrean, ia 11.300 enpresari  finantzaketa eskaintzea dakar, 38.500 milioi eurotik gora fakturatzen dutena eta 250.000 enplegu baino gehiago ordezkatzen dituztenak.

Horixe da gaur Lander Arteche Eguía erakundeko presidenteak eta Zenon Vazquez Irizar zuzendari nagusiak partekatu duten ondorio nagusietako bat, erakundeak Bilbon duen egoitzan egindako emaitzen aurkezpenean. Halaber, erakundearen 2025-2027 Plan Estrategiko berria iragarri dute. Zenon Vazquez zuzendari nagusiaren hitzetan, “datu horiek berresten dute Elkargi enpresa txiki eta ertainen finantza erakundea dela eta gure gizarte inpaktua finantza jarduera hutsetik harago doala”.

Elkargik bere finantza jardueraren hazkunde jarraitua eta iraunkorra sendotu du, azken 3 urteetan 430 milioi eurotik gorako batez bestekoan kokatu arte. Hasieran aurreikusitako aurrekontua betez, 2024. urtea 415,8 milioi eurorekin itxi du, aurreko ekitaldiko jardueraren antzekoa (-%1,6). Bizkaia da jardueraren hazkunderik handiena izan duen lurraldea (+%23 2023tik), 140 milioiko guztizko zenbatekoarekin. Hala eta guztiz ere, Gipuzkoa da bolumen handiena duen lurraldea, 150 milioi, eta haren atzetik datoz Bizkaia (140M €), Araba (66M €) eta beste 60 milioi Euskal Autonomía Erkidegotik kanpo.

Elkargik etengabe hazten jarraitzen du. Horrela, 2024ko ekitaldia 186,6 milioi euroko baliabide propioekin itxi du (+ % 6 2023koaren aldean), aro berri honetan % 73ko hazkundearekin, eta 8,4 milioi eurora igo ditu ekitaldiko emaitzak. Zenon Vazquez Irizar zuzendari nagusiaren hitzetan, “erakundea indartzeko eta balioak dituzten finantza soluzioak dituzten enpresei laguntzeko gure misioa indartzeko erabiliko dugu”. Era berean, bere kaudimen-ratioa % 16,16raino igo du, Espainiako Bankuaren eskakizunak bikoiztuz, tamainari dagokionez, bikoiztu den entitatea bada ere.

Bere hitzaldian, Zenon Vazquezek nabarmendu du, garai honetan, “Elkargi bezala hazi egiten gara eta ez dugu edonola egiten. Gure tamaina eta gure kaudimena, baliabideak eta jarduera osoa bikoiztu ditugu”. Gaineratu duenez, “gaur egun indartsuagoak gara enpresei laguntzeko egoera zalantzagarri eta konplexu honen aurrean”. Oinarri sendoa, jarduera helburu berriak ezartzeko.

2025-2027ko Plan Estrategiko berria

Lander Arteche Eguía presidenteak baieztatu duenez, Elkargiko Administrazio Kontseiluak 2025-2027 Plan Estrategiko berri bat onartu berri du urtarrilean, “aurreko Planaren helburuak finkatutzat eta betetzat eman baitira”. Duela urte batzuk baino askoz ere moldagarriagoa den eta egokitzen dakien Elkargi dugu, eta garrantzitsuena, egunetik egunera enpresetatik gertuago dagoena”.

Lander Artechek iragarri duenez, “enpresei finantza-irtenbideak eskaintzeko gure ikuspegitik, Elkargik balioak dituen HUB finantzarioa izateko lanean dihardu. Horixe da gure konpromisoa, hazkunde ekonomikoaren, kulturaren eta marka birkokatzearen bidez lortu nahi duguna. Finantzazioa eta askoz gehiago gara”, zioen.

Elkargiko presidenteak adierazi duenez, estrategia honen testuinguruan “gure jarduera abal-emailearen bidez finantzaketan hazteko apustua egiten dugu. 500 milioitik gora lortzeko helburua. Horixe gara eta izango gara, finantzazioa. Baina, era berean, gure hazkundea aholkularitza sendotzetik eta finantza prestakuntza onena eskaintzetik ere etorriko da. Balio erantsiko zerbitzuak dira”. Testuinguru ezegonkor honetan “Elkargi sendoago bat edukitzea ezinbestekoa da”.

Egoera oso konplexu baten aurrean, aholkularitza eskaera handiagoa

Ziurgabetasun handiko testuinguruak kezka sortzen du enpresa-ehunaren barruan. Elkargi adi dago industriaren pisuak 2024an bere finantzaketa-jardueran izan duen beherakadarekin, eta, gainera, inbertsioak behera egin du finantzaketa-helburu gisa.

Hori dela eta, Elkargiko zuzendari nagusiak baieztatu du “enpresek gero eta eskaera handiagoa egiten dutela beren egitura ekonomiko-finantzarioa hobetzen eta indartzen lagun diezaiegun. Enpresa batzuk `best in class´ dira beren sektoreetan, eta gero eta gehiago jabetzen dira finantza-kudeaketan dituzten hobekuntza-aukerez “.

Zenon Vazquezek kudeaketa ekonomiko-finantzarioa aldarrikatu du erabakigarri gisa, eta gaineratu du “kultura ekonomiko-finantzario berri horretan enpresak `bustitzea´ erronka gisa dugu, enpresa lehiakorragoak izateko. Enpresekin gaude beren finantza-funtzioa profesionalizatzen laguntzeko”.

Ikuspegi horretatik, diruzaintzarako eta controlling zebitzurako EFK Elkargi Financial Knowledge zerbitzuaren hazkundea nabarmendu du Vazquezek: 70 proiektu kudeatu ziren 2024an, 2023an baino % 37 gehiago, eta fakturazioa % 40 handitu zen.

Enpresek eskatzen dituzten balio erantsiko soluzioetako batzuk baino ez dira, ondorengo hauek denak. Elkargik eskaintzen dituen soluzioak dira, dauden perspektiben aurrean hain beharrezkoak direnak. Besteak beste, finantza korporatiboen zerbitzua (berregituraketa aurreratuak, birfinantzaketak…); gobernantza-politiken bidez familia-enpresetan aplikatzen duen laguntza edota fiskalitatea finantzaketa-iturri gisa erabiltzea, 64 proiektutan lan egin du, I+G+b proiektuak eta ikus-entzunezko industriako filmak finantzatzeko.

Horrekin guztiarekin, Elkargiren aholkularitza-jarduerak gero eta hazkunde handiagoa izaten jarraitzen du, urtetik urtera. Horrela, 2024an fakturazio orokorra % 48 igo zen, aurreko urtearen aldean.

Finantza formazioa

Finantzak aldatu egin dira. Posizio horretatik, Elkargik bere prestakuntza-eskaintza osoa berrikusi du, “Elkargi Training School” kontzeptupean. Iaz, 850 finantza-profesional trebatu zituen, eskaintza gaurkotu eta askotarikoan. Era berean, Deusto Business Schoolekin edo IE Business Schoolekin dituen aliantza estrategikoak sendotu zituen.

Prestakuntza jaso duten 1.000 profesionalak gainditzea, bikaintasunean duten gogobetetze-puntuari eustea (5etik 4,5) eta Elkargi identitatea finantza-prestakuntzan erreferente bihurtzea dira 2025erako ezartzen diren erronkak.

Zenon Vazquezek adierazi duenez, “finantzak ez dira duela urte batzuk bezala, eta erabakigarria da guretzat finantzari profesionalei haien ezagutza hobetzen laguntzea, horrek enpresa proiektuen kaudimena hobetuko baitu”.

 35 Enpresa Topaketa

Elkargik apirilaren 10ean ospatuko du bere Enpresa Topaketaren 35. edizioa. Estatuko iparraldeko finantza- eta enpresa-ekitaldi nagusietako bat da, eta, ohi bezala, Donostiako Kursaalean egingo da.

Lander Artechek iragarri zuenez, “Next Level vs. Game Over.” izenburupean egingo da. Edizio honetan, besteak beste, Italiako Errepublikako lehen ministro ohi eta Jacques Delors Institutuko egungo presidente Enrico Letta adituaren interbentzioa entzun ahal izango da. Europako Batzordeak, Mario Draghirekin batera, merkatu bakarraren etorkizunari buruzko goi mailako txostena egiteko eskatu zion, eta Batzordearen eta Batasunaren etorkizunaren ekintza-iparrorratz bihurtu da.

Era berean, 2025ean zehar, Elkargik 45 urte beteko ditu, enpresetik eta enpresentzat sortua izan zenetik. Efemeride hau ere ekitaldi honetan zehar gogoratuko du.

Elkargiri buruz

Elkargi 1980an sortu zen 350 bazkide, enpresa eta ekintzailek bat eginda, eta ekonomia eta finantza aholkularitzan, finantza-prestakuntzan eta enpresentzako finantzaketa irtenbideetan espezializatutako finantza erakundea da. Gaur egun, 23.100 enpresa bazkide ditu, eta enpresa horiei eskaintzen dizkie zerbitzuak, enpresa-sareari finantza-funtzioaren profesionalizazioa hobetzen laguntzeko.

Elkargik enpresetan eta autonomoetan sinesten du, aurrerabidearen eta aldaketa ekonomiko eta sozialaren eragile gisa. Bokazio horri esker, finantzaketa-bolumenen hornikuntzan eta soluzioetan aurrera egin du, finantza premien aurrean konponbide eraginkorretan espezializatutako finantza HUB nagusietako bat bihurtu arte, enpresei hazteko, eraginkorragoak eta iraunkorragoak izateko aukera ematen dieten formulekin.

 

Lotutako albisteak

Orkestrak  nazioartekotze  estrategikoaren  garrantzia  nabarmendu  du,  euskal  industria  bultzatzeko

Orkestrak nazioartekotze estrategikoaren garrantzia nabarmendu du, euskal industria bultzatzeko

Mikel Jauregik Sailburuak azpimarratu du txostena bat datorrela industria-planean jasotako lehentasunekin, hala nola enpresen errotzearekin, atzerriko inbertsioa erakartzearekin, talentu berria garatzearekin edo ETEen tamaina handitzearekin

Eusko  Jaurlaritzak  BasquESG  ekimena  jarri  du  abian,  euskal  ETEen  lehiakortasuna  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko

Euskadiko 2030 Industria Plan onartu berrian jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta 2026an bostehun bat ETEra iritsiko dela espero da

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Indartuz  Funts  Estrategikoa  65  milioi  eurorekin  jarri  da  abian,  euskadiko  ekonomia  eraldatzen  lagunduko  duten  inbertsioak  finantzatzeko
11/11/2025 Finantziazioa

Indartuz Funts Estrategikoa 65 milioi eurorekin jarri da abian, euskadiko ekonomia eraldatzen lagunduko duten inbertsioak finantzatzeko

Indartuzek bideratuko ditu, Finkatuzekin batera, Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantzaren esparruan hitz emandako 1.000 milioi euroko baliabideetako gehienak.

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasunaren  Sailak  750  milioi  euroko  aurrekontua  aurkeztu  du  euskal  industria  defendatzeko  eta  honen  eraldaketa  bultzatzeko
04/11/2025 Finantziazioa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Jauregik  eta  industriako  klusterrek  egoera  ekonomikoari  buruzko  azterketak  eta  irtenbideak  partekatu  dituzte  entzute  aktiboko  prozesuaren  barruan
30/10/2025 Kluster politika

Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan

Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomikoekin elkartzen jarraitu du eta Industria Abagunearen Behatokirako deia egin du, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.

2026ko  aurrekontuak:  Industria,  Trantsizio  Energetikoa  eta  Jasangarritasuna,  650,5  M€
28/10/2025 Finantziazioa

2026ko aurrekontuak: Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna, 650,5 M€

Kontu horiek errealismoa eta anbizioa uztartzen dituzte, orainaren eta etorkizunaren ikuspegiarekin, gaur egungo pertsonen bizitza hobetzera bideratuta, etorkizuneko Euskadin inbertitzea ahaztu gabe.

Euskal  industria  aeronautikoak  Europako  berrindustrializazioan  duen  paper  estrategikoa  azpimarratu  du  Jauregik

Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.