Albisteak 4 Azaroa, 2025

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker
-

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik bere sailak 2026rako duen aurrekontu-proiektua aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean. Aurrekontu hori 750,5 milioi eurokoa izango da, eta % 18,9ko igoera izango du, Finantzen Euskal Institutuak datorren ekitaldian Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker.

Agerraldian, Jauregik nabarmendu du bere sailak 2026rako dituen aurrekontuak “gure industria defendatzera eta honen eraldaketa bultzatzera” bideratuta daudela.

Helburuak eta lehentasunak: Industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago.

2026ko aurrekontua Euskadi 2030 Industria Planaren lehentasunen artean kokatzen da, hau da, herrialdearen etorkizun ekonomikoa bermatzeko eta datozen belaunaldientzat kalitate handiko enplegua sortzeko Eusko Jaurlaritzak onartu duen ibilbide-orrian. Sailburuak hauxe azpimarratu du: “industria Euskadiren iragana, oraina eta etorkizuna da. Gure aurrerapen-, aberastasun- eta ongizate-iturria da”.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren 2026rako aurrekontuak gida-printzipio hauetan oinarrituko dira:

Lehenik eta behin, ETEen lehiakortasuna sustatuko duten aurrekontuak dira, industria-sarearen sektore horri lotutako programen aurrekontuak % 32,5 handituko baitira. “Enpresa txiki eta ertainen garapen lehiakorra industria- eta ekonomia-ongizatearen eta, beraz, euskal gizartearen ongizatearen motorra dela sinetsita egiten dugu”, azpimarratu du sailburuak.

Bigarrenik, berrikuntzaren aldeko apustua egiten duten aurrekontuak dira, I+G+Bko programak % 13,4 igo baitira. Eraldaketa digitala sustatuko da, arreta berezia jarriz adimen artifiziala eta zibersegurtasuna erabiltzean, eta produktibitatea eta enpresa-erresilientzia hobetuko dira.

Hirugarrenik, aurrekontu horiek klima egokitzeko konpromisoa islatzen dute, jasangarritasuna sustatuz —kostaldearen eta eremu kalteberen uholde-arriskua prebenitzeko jarduketa zehatzen bidez—, eta hiri- eta natura-inguruneak babestuz klima-aldaketaren aurrean, horrek herritarrengan duen eragin positiboarekin.

Eta, laugarrenik, laguntza-programak sinplifikatzen dituzten aurrekontuak dira. “Ekainean iragarri nuen legegintzaldiaren amaierarako programen kopurua erdira murrizteko erronka jarri genuela. Gaur baieztatu dezaket programen kopurua 44tik 24ra murriztuko dugula, baina askoz sendoagoak egingo ditugula, aurrekontua, guztira, % 13,2 handituta. Gutxiago egin urrunago iristeko”, azpimarratu du Mikel Jauregik.

Industria gehiago

Euskal industria eraldatzen ari da bete-betean. Eta aurrekontu horrek industriaren sustapena babesten du, ekimen zehatzekin:

 

  • Berrindartuz: 40 milioi euro, enpresa txiki eta ertainak HAZI sektoreetarantz, hau da, etorkizuneko trakzio-sektoreetarantz dibertsifikatzea bultzatzeko programa berri baterako.
  • Zabaldu+: nazioartekotze-programak 8,6 milioi euroko deialdi bakarrean sartzea, proiektuak mailakatu eta merkatuak sendotzeko.
  • Euskadi Space Lab: teknologia espazialeko startup-ei laguntzeko programa bat sortzea, ideiak enpresa komertzial sortu berri bihurtzeko.
  • Emakumea Industrian: emakumeak sektore industrialera erakartzeko diagnostikoa eta ekintza-plan bat ezartzea.

Ekimen horiek Euskadi 2030 Industria Planeko Industria Gehiago ardatzaren lehentasun estrategikoei erantzuten diete, hala nola enpresen errotzea, enpresa txiki eta ertainen tamaina handitzea, sektore estrategikoetako balio-kateak osatzea, atzerriko inbertsioa erakartzea eta gure industria nazioartekotzea.

Industria hobea

Berrikuntza ez da osagarri bat, industriaren lehiakortasunaren motorra baizik. Teknologiaren, berrikuntzaren eta eraldaketa digitalaren esparruetako ekimenen artean, hauek nabarmentzen dira:

 

  • Oinarri teknologikoko proiektu eraldatzaileei laguntzeko Hazitek programak % 28 handitu du aurrekontua, eta 119 milioi eurora iritsi da. 22 milioi euro adimen artifizialeko eta zibersegurtasuneko proiektuetara bideratu dira.
  • Motor Aeronautikoaren Arkitektura Berriak Proiektu Eraldatzailea abiarazi da, sektore aeroespazialaren balio-kateak garatuko dituen lankidetza publiko-pribatukoa.
  • Eta Datu Subiranoaren Hub-aren Proiektu Eraldatzailea, datuaren tratamendu eta erabilera aurreratuarekin lotutako azpiegitura hedatzeko helburuarekin.

 

Euskadi 2030 Planeko Industria Onena ardatzaren lehentasun estrategikoekin bat datozen ekintzak dira horiek guztiak.

Emisio gutxiago

Deskarbonizazioa eta klima-aldaketara egokitzea eskakizun globala dira, eta, aldi berean, toki-mailako aukera. Mikel Jauregiren hitzetan, “gure industria deskarbonizazioarekin konprometituta dago eta, bide horretan, Eusko Jaurlaritzatik sektoreari laguntzen diogu deskabonizazio adimentsu baten bidez; deskarbonizazio horrek neutraltasun teknologikoa eta mix energetikoa konbinatzen ditu, elektrifikazioaren eta hidrogeno berdea bezalako teknologia garbien bidez”.

Trantsizio Energetikoaren arloan 2026ko aurrekontuaren arabera nabarmendu beharreko hainbat partida:

  • Efizientzia energetikora bideratutako laguntzak % 18 handitu dira.

 

  • 80 milioi euro emango zaizkio autokontsumorako bi urtez behingo programari. Ez da deialdi berria, bi urtean behin egitekoa baizik, eta, beraz, indarrean dago (17,5 milioi euro eman ziren jada 2025ean), eta irekita dago herritarrek eta industriak laguntza horiek jasotzen jarrai dezaten.

 

  • Grid4Industry Proiektu Eraldatzailea, zeinaren bidez etorkizuneko sare elektrikoa garatuko den, Euskadiko Electric Valley Hub-en balio-katearen berrikuntza eta garapen teknologikoa bultzatzen dituena.

 

  • Eta Erregai Berriztagarrien Hub-a, hidrogenoaren eta erregai berriztagarrien inguruko ekosistema teknologiko industrial bat garatzeko balioa sortzeko polo bat sortzea eskatzen duen Proiektu Eraldatzailea.

Era berean, klima-aldaketara hainbat alderditatik egokitzea aurreikusten da. Itsasoaren eragina duen klima-aldaketara egokitzeko neurrien artean, eta EAEko biztanleriaren % 60 kostaldetik gertu bizi dela eta leku horietan uholde-arriskua egon daitekeela erreferentziatzat hartuta, arrisku hori minimizatzeko beharrezko inbertsioak egiten ari dira.

“Europan klima-aldaketara egokitzeko esparruetan erreferente gara Euskadin, plangintzatik ekintzara pasatzeagatik”, adierazi du Jauregik. Sailak 6,6 milioi euroko partida jarri du itsasotik datorren uholde-arriskuari buruzko neurriak hartzeko.

Ibaien uholde-arriskuari dagokionez, URA – Uraren Euskal Agentziaren bidez 67,1 milioi euro bideratu dira arriskuan dauden eremuak babesteko.

Bestalde, 2,4 milioi euro bideratu dira airearen kalitatearen sarearen kudeaketa hobetzeko. Euskadik Estatuko sarerik trinkoena eta aurreratuena du. Gainera, aurten, zaintza pasiboa egitetik airearen kalitatearen kudeaketa aurreratu eta zientifikoa egitera pasatuko dira.

Eta, azkenik, 3,4 milioi euro bideratuko dira Añanako Ekoetxean obrak egiteko, beste ekimen batzuen artean.

Industria-lurzorua

Industria-lurzoruaren erreserbarekin aurrera egitea —bai lurzoruak leheneratzeko, bai lehendik dauden espazioak garatzeko— funtsezkoa da euskal industria hazteko eta industria berria erakartzea sustatzeko.

Berroneratzearen esparruan, guztira 52,6 milioi euro inbertituko dira hiru lurralde historikoetan —16,5 milioi Araban, 27,1 milioi Bizkaian eta 8,9 milioi Gipuzkoan—. “Lurzoruak berroneratzeari ematen diogu lehentasuna, jasangarriagoa delako: aurrekontu hauek hala dela erakusten dute”, adierazi du sailburuak.

Ezkerraldeako eskualdeko plan estrategikoko jarduketak nabarmentzen dira. Burtzeña (Barakaldo), Etxeuli (Santurtzi) eta Plaia Barri/Sakoni (Erandio).

Garapen berrien esparruan 25,9 milioi euro inbertituko dira guztira —14,5 milioi Araban eta 11,5 milioi Gipuzkoan—.

Parkea

Industria-lurzoruaren erreserba estrategikoaz gain, lurzoru teknologikoaren erreserba estrategiko batean aurrera egiten ari dira, ezagutza handiko industria berrien ezarpena bermatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoaren berrikuntza-lidergoa sendotzeko.

“Parkearen funtzioa talentua, berrikuntza eta teknologia kontzentratzea da, ezagutza aurreratuko industria erakarriz eta enpresa traktoreen, zentro teknologikoen eta oinarri zientifikoko startupen iritsiera erraztuz”, gogoratu du Jauregik.

2026ko aurrekontutik 100 milioi euro eskari handieneko eremuak zabaltzera bideratuko dira, proiektu errealak ezartzeko aukerarekin. Une honetan, Euskadiko teknologia-parkeak ia % 90eko okupazio-mailan daude, eta eskaera handia dago campus nagusietan.

Parkeetan inbertituko diren 100 milioi euroetatik 38 milioi Gasteizko Campusera bideratuko dira, 21,6 milioi Bilboko Campusera, 20 milioi euro Donostiako Campusera eta 19,5 milioi Derioko Campusera.

Euskadi Eraldatuz 2030 plana

Sailak 2026rako dituen aurrekontuei dagokienez, Sailaren barne-aurrekontuko 650,5 milioi euroei Finantzen Euskal Institutuaren 100 milioi gehituko zaizkie, Euskadi Eraldatuz 2030 Plana sortuz. Diru hori industria berria finantzatzeko erabiliko da, bi eramaileren bidez.

Bi funts horiek % 100 publikoak dira, arrisku-kapital bidez kudeatuak, eta eragile pribatuek lagundutako baterako inbertsioetara zuzentzen dira.

 

Batetik, Handituz Funtsa erabiliko da, 3 milioi euro baino gutxiagoko fakturazioa duten startup-etan gutxiengoan inbertitzeko eta formula berritzaileen bidez haiek mailakatzen laguntzeko.

Eta, bestetik, Ezten II Funtsaren bitartez, ETEetan gutxiengoan egindako inbertsioak eginez, industrializazio-gaitasunak sustatuko dira hazkunde organiko eta ez-organikoen bidez.

Azken batean, Mikel Jauregiren hitzetan, aurrekontu horiek “gure industriaren eskaera hartzen dute kontuan, eta industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago izateko dugun helburuari erantzuten diote”.

Lotutako albisteak

Orkestrak  nazioartekotze  estrategikoaren  garrantzia  nabarmendu  du,  euskal  industria  bultzatzeko

Orkestrak nazioartekotze estrategikoaren garrantzia nabarmendu du, euskal industria bultzatzeko

Mikel Jauregik Sailburuak azpimarratu du txostena bat datorrela industria-planean jasotako lehentasunekin, hala nola enpresen errotzearekin, atzerriko inbertsioa erakartzearekin, talentu berria garatzearekin edo ETEen tamaina handitzearekin

Eusko  Jaurlaritzak  BasquESG  ekimena  jarri  du  abian,  euskal  ETEen  lehiakortasuna  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko

Euskadiko 2030 Industria Plan onartu berrian jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta 2026an bostehun bat ETEra iritsiko dela espero da

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Indartuz  Funts  Estrategikoa  65  milioi  eurorekin  jarri  da  abian,  euskadiko  ekonomia  eraldatzen  lagunduko  duten  inbertsioak  finantzatzeko
11/11/2025 Finantziazioa

Indartuz Funts Estrategikoa 65 milioi eurorekin jarri da abian, euskadiko ekonomia eraldatzen lagunduko duten inbertsioak finantzatzeko

Indartuzek bideratuko ditu, Finkatuzekin batera, Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantzaren esparruan hitz emandako 1.000 milioi euroko baliabideetako gehienak.

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Jauregik  eta  industriako  klusterrek  egoera  ekonomikoari  buruzko  azterketak  eta  irtenbideak  partekatu  dituzte  entzute  aktiboko  prozesuaren  barruan
30/10/2025 Kluster politika

Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan

Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomikoekin elkartzen jarraitu du eta Industria Abagunearen Behatokirako deia egin du, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.

2026ko  aurrekontuak:  Industria,  Trantsizio  Energetikoa  eta  Jasangarritasuna,  650,5  M€
28/10/2025 Finantziazioa

2026ko aurrekontuak: Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna, 650,5 M€

Kontu horiek errealismoa eta anbizioa uztartzen dituzte, orainaren eta etorkizunaren ikuspegiarekin, gaur egungo pertsonen bizitza hobetzera bideratuta, etorkizuneko Euskadin inbertitzea ahaztu gabe.

Euskal  industria  aeronautikoak  Europako  berrindustrializazioan  duen  paper  estrategikoa  azpimarratu  du  Jauregik

Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan

Lehendakariak  Aernnovak  Arabako  Berantevilla  herrian  duen  lantegia  bisitatu  du

Lehendakariak Aernnovak Arabako Berantevilla herrian duen lantegia bisitatu du

Pradalesek euskal industria aeronautiko eta aeroespaziala estrategikoa dela gogorarazi du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.