Euskara industrian
Albisteak 19 iraila, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Emakume Zientzialarien argitan, Enpresa Digitalaren ikastaroa, Adimen Artifiziala eta PGP zifratze-sistema.
-
‘Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea’ ikastaroa egingo du Enpresa Digitalak datorren astean Donostian. Ikastaro hau adimen artifizialeko irudiak modu erraz eta kontrolatuan sortzeko interesa duen edonorentzat diseinatuta dago, tresna irisgarriak erabiliz. Freepik AI Suiteren funtzio nagusiak ezagutu eta beren proiektuetan aplikatu nahi dituzten sortzaile, ekintzaile eta profesionalen beharrak aseko dituen prestakuntza praktiko gisa aurkezten da. Asmoa da AAk lagundutako irudien sorkuntzara oinarrizko hurbilketa bat eskaintzea, aurretik esperientziarik ez dutenek ere oinarriak ikasi eta beren konposizioak sortzen has daitezen.
‘Emakume Zientzialarien argitan’ solasaldi-zikloa irailaren 30ean hasiko da Maialen Araolazaren hitzaldiarekin. Donostia Kulturak eta Elhuyarrek antolatutako egitasmoak emakume zientzialariak ezagutzera ematea du helburu. Izan ere, zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira, eta gaur egun ere nabarmena da emakumeen kontrako diskriminazioa arlo horretan. Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, hainbat arlotan lan egiten duten hiru emakume zientzialari ezagutzeko aukera izango da. Elkarrizketatzailea Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzailea izango da.
Hizkuntza irizpideak zehaztearen garrantziaz arituko dira Arabako Enpresen foroan, irailaren 23an. Arabako alor sozioekonomikoan euskara sustatzeko asmoz duela bost urte sortutako ekimena da Arabako Enpresen foroa, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak sustatutakoa. Foroa Lanabes programa barruan kokatzen da, zeinak Arabako lurralde historikoan euskara lanean sustatzeko helburua duen. Arabako Enpresen foroaren aurtengo lehen topaketa joan den apirilaren 3an egin zen eta 40 enpresa eta eragile sozioekonomiko bildu ziren bertan.
“PGP zifratze-sistema” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Datuen transmisioaren konfidentzialtasun kriptografikoa eta autentifikazioa ematen dituen enkriptatze-programa. Testuak, mezu elektronikoak, fitxategiak, direktorioak eta disko osoko partizioak sinatzeko, enkriptatzeko eta desenkriptatzeko erabiltzen da, baita posta elektroniko bidezko komunikazioen segurtasuna areagotzeko ere. Phil Zimmermannek garatu zuen 1991n.
‘Adimen artifizialaren argi-ilunak’ artikulua EnpresaBIDEAn egunkarian. Usue Mori Carrascalek sinatu duen artikulu hau ekarri dugu gaurko buletinera. Kobazulo batean bizi ez bazara, ziur azken urteetan gauza asko entzun dituzula adimen artifizialari buruz. Are gehiago, ia ziur esango nuke modu kontziente edo inkontzientean erabili duzula adimen artifiziala zure egunerokoan. Izan ere, adimen artifiziala ia alderdi guztietan txertatu da jada.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Udako Ikastaroak, Enpresa Digitala eta Adimen Artifiziala, BAIC eta Inklusio digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta Copilot ikastaroa, BIKAIN eta HARROBI ziurtagiriak, AMPO, Arabako Enpresen Foroa eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSeko Lantaldeak, Elhuyarren AA Gida, Euskara web guneetan eta Geolokalizazio

Enpresen  Harrera  Plana  eta  Hizkuntza  Teknologien  praktika  komunitatea  aztergai  INDEUSeko  lantaldeen  batzarrean

Enpresen Harrera Plana eta Hizkuntza Teknologien praktika komunitatea aztergai INDEUSeko lantaldeen batzarrean

Amaia Arregi Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak egin die harrera bileran parte hartu duten Indeuskideei.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Masterra, Udako ikastaroak, Adimen artifiziala eta Aingeru inbertitzaile

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BERBAK.EUS, ZIUR, Enpresa Digitala eta Esmartizazio

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN ziurtagiria, UIK Udako Ikastaroak, ChatGPT Prompt Engineering eta Sentsore birtual

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, CAF-ELHUYAR Sariak, Bai Euskarari Sariak, ChatGPT Prompt Engineering eta Honeypot

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.