Albisteak 24 uztaila, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.
-
Gislan: bezeroak behar duen teknologia euskaraz eskaintzea. EnpresaBidea: Gislan datuen zientziako soluzioak neurrira eskaintzen dituen enpresa bat da. Estatistika, matematika eta informatika uztartzen dituzte haien lanean, eta bezeroaren erronkari erantzun eraginkorrak ematea gustatzen zaie. “Gure trebetasunen artean datu espazialen tratamendua dago. Esandakoarekin batera, gure lurraldeko erakundeetan diziplina hau txertatzearekin konprometuta gaude, eta zerbitzua euskaraz ematearekin gozatzen dugu”, gehitzen du Imanol Esnaolak, Gislaneko zuzendari nagusiak.
Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036. Proiekzio demolinguistikoa. UEMAren eskariz, 2036an euskararen egoera zein izango den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Gertatzen ari diren aldaketa demografikoak kontuan izanda, oraingo joera soziolinguistikoak bere horretan jarraituz gero, eta euskararen egoeran eragiten duten gainerako faktoreek beste aldaketarik izan ezean, euskararen egoera hemendik 11 urtera zein izango den erakusten du ikerlanak. euskara larrialdi linguistikoan dagoela erakusten du ikerlanak. Horregatik, eragile sozialei eta bereziki politikoei gaiari arduraz heltzeko eta euskara lehen lerrora ekartzeko eskatu die UEMAk.
Arabako Enpresen Foroaren XIII. edizioa egingo da irailaren 23an. Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden eta hizkuntza kudeaketarekin erantzunkizuna duten enpresekin foro bat eratu zuten 2020an Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak lankidetzan, Arabako alor sozioekonomikoan euskara sustatzeko asmoz. Esparru sozioekonomikoan eragile bihurtu nahi duten Arabako enpresekin talde eraginkor bat sortzea da foroaren helburuetako bat. 2025eko apirilaren 3an aurtengo lehen topaketa egin zuen foroak. Irailaren 23an egingo du bigarrena Europa Biltzar Jauregian.
“Cyber Range laborategi” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Ingurune birtuala, langileen prestakuntzarako eta zibersegurtasuneko teknologiaren ikerketa eta garapenerako erabiltzen dena. IT/OT sistemen egonkortasuna, segurtasuna eta errendimendua indartzen laguntzen duten tresnak biltzen ditu, eta bi osagai nagusi ditu: Cyber Range Master aretoa eta segurtasun-eragiketetarako zentroa (SOC). SPRI erakundeak enpresei eskaintzen dien aktibo edo baliabideetako bat da.
Irailean Adimen Artifizialaren inguruko ikastaroak Enpresa Digitalaren eskutik. Irailaren 8an eta 23an Copilot: Produktibitatea Adimen Artifizialarekin eraldatzen tailerra egingo da online. Irailaren 8an eta 9an ChatGPT Prompt Engineering eraginkortasunez erabiltzea ikastaroa ere online egingo da. Irailaren 23an eta 24an aurrez aurreko ikastaroa egingo da BIC Gipuzkoaren egoitzan, Miramon-Donostian, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzen ikasteko aproposa. Eta irailaren 25ean berriz Sarrera Adimen Artifizial Generatibora: ulertu, erabili eta prestatu etorkizunerako tailerra, azaroan errepikatuko dena.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Jon  Ansoleaga:  “INDEUSera  enpresa  gehiago  erakarri  behar  ditugu  eta  zerbitzuak  euskaraz  bermatzeko  ahalegina  egiten  jarraitu”

Jon Ansoleaga: “INDEUSera enpresa gehiago erakarri behar ditugu eta zerbitzuak euskaraz bermatzeko ahalegina egiten jarraitu”

Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bileran hartu du parte Spriko Zuzendari Nagusiak, Parke Teknologikoaren Arabako kanpusean, INDEUSek 8 urte bete dituenean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Etekin Topaketen aurtengo edizioa, Arabako Enpresen Foroa, Enpatikonomia jardunaldia eta Testu-meatzaritza.

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Schaeffler  enpresaren  lantegia  bisitatu  du  Elgoibarren,  industria-digitalizazioan  aitzindaria

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Schaeffler enpresaren lantegia bisitatu du Elgoibarren, industria-digitalizazioan aitzindaria

Errodamendu-orratzen fabrikazioan espezializatuta dagoen Elgoibarko lantegian 240 langilek egiten dute lan, eta bertan dago Schaeffler Iberia lege-entitatearen egoitza soziala.  

Sormena  AA  ingurunean:  kaos  operatibotik  kontrol  estrategikora

Sormena AA ingurunean: kaos operatibotik kontrol estrategikora

Adimen artifiziala sormen-prozesuetan sartuta dago dagoeneko. Erronka ez da adimen artifiziala barneratzea, desordena operatiboa, egiletza galtzea eta mendekotasun teknologikoa ekiditeko irizpidearekin integratzea baizik.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste-bilduma: ENPATIKONOMIA jardunaldia, Mikroenpresa Digitalaren ikastaro bat, PuntuEus eta Zibererasoak, eta Abatar.

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  ETE-etan  adimen  artifizialaren  erabilera  eta  aplikazioa  sustatzeko  ekimena  jarri  du  abian

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ETE-etan adimen artifizialaren erabilera eta aplikazioa sustatzeko ekimena jarri du abian

IndesIAren, Eusko Jaurlaritzaren eta BAIC- Adimen Artifizialeko Euskal Zentroaren (BAIC) arteko lankidetza estuan egindako bi tailer intentsiboren bidez, eta Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren testuinguruan Europar Batasunak Next Generation EU funtsa finantzatuta, edozein sektoretako ETE-ek AAren potentziala esperimentatuko dute, hura erabiltzeko benetako aukerak identifikatzeari eta beharrezkoak diren gaitzaile nagusiak aztertzeari...

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste bilduma: Microenpresa Digitala eta ChatGPT II, Emakumeak Zientzian 2026, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak, EnpresaBIDEA eta Kaudatu, eta Trazabilitate.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren Adimen Artifizialari buruzko ikastaroa, Nortasuna Sarean, UEUko udako ikastaroak eta Diseinu kontzeptual.

Innolab  Bilbaok  eta  Ikerlanek  Bizkaiko  hiriburua  hurrengo  belaunaldiko  sistema  elektronikoen  abangoardian  kokatzen  dute

Innolab Bilbaok eta Ikerlanek Bizkaiko hiriburua hurrengo belaunaldiko sistema elektronikoen abangoardian kokatzen dute

Jardunaldiak lehen mailako enpresa eta adituak bildu zituen, sistema horiek industria lehiakortasunean duten eragina aztertzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.