Euskara industrian
Albisteak 4 uztaila, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BERBAK.EUS, ZIUR, Enpresa Digitala eta Esmartizazio
-
Zibersegurtasun estrategia teknologia aurreratuen inplementazioarekin osatzea gomendatzen die ZIURek enpresei. ZIURek, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, txosten tekniko bat argitaratu berri du SIEM, SOAR eta XDR tresnen onurak aztertuz. Tresna horiek segurtasun-ekitaldien kudeatzaile gisa jarduten dute eta intzidenteen detekzioa eta erantzun hedatuak errazten dituzte, baita segurtasun-prozesuen orkestrazioa eta automatizazioa ere. Industria-inguruneak gero eta interkonektatuagoak eta digitalizatuagoak daude eta AA eta Konputazio Kuantikoa bezalako teknologien aurrerapenari esker gorabeherak gero eta sofistikatuagoak dira.
Euskara teknologizatzen laguntzeko eskaera: Euskarazko txioen itzulpenak baloratzeko eskaera egin du berbak.eus-ek. Euskararentzako hizkuntza-tresnak ebaluatzeko egiten ditugun hainbat ekimenetako bat da hau. Oraingo honetan, gaztelaniatik euskararako itzulpenen kalitatea neurtzen laguntzeko eskaera batekin gatozkizue. Baina ez edozein itzulpen mota: txioen itzulpenekin arituko gara. Horiek itzultzea ez da batere erraza izaten sarri! Gaztelaniazko txio original bat eta haren erreakzio-tuit bat erakutsiko dizkizugu. Ondoren, erreakzio-txioaren euskarazko itzulpena irakurriko duzu. Egokia iruditzen al zaizu? Zuk nola idatziko zenuke, euskaraz, txio hori?
Datorren ostegunean egingo da ChatGPT Prompt Engineering eraginkortasunez erabiltzen ikasteko ikastaroa. Ikastaro honetan, Prompt Engineering teknikak baliatuz ChatGPT teknologia modu eraginkorragoan nola erabili aztertuko dugu. Azken urteotan, adimen artifizialak azkar egin du aurrera, eta, horri esker, makinekin interakzioan aritzeko modu berriak ezagutu dituzte erabiltzaileek. Bereziki, ChatGPTren teknologia oso tresna erabilgarria da aplikazio askotarako, hala nola bezeroarentzako arreta, testu-sorkuntza eta, are, laguntzaile birtualak. Hala ere, eraginkorra izan arren, ChatGPT erabiltzea erronka bat izan liteke adimen artifizialarekin ohituta ez dauden erabiltzaileentzat.
“Esmartizazio” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Produktu fisiko edo prozesu bati adimen edo prestazio handiagoak ematea, datuak prozesatzeko eta inguruarekiko interakziorako gaitasun handiagoa izateko, bai Internet bidez, baita beste gailu batzuen bidez ere.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSeko Lantaldeak, Elhuyarren AA Gida, Euskara web guneetan eta Geolokalizazio

Enpresen  Harrera  Plana  eta  Hizkuntza  Teknologien  praktika  komunitatea  aztergai  INDEUSeko  lantaldeen  batzarrean

Enpresen Harrera Plana eta Hizkuntza Teknologien praktika komunitatea aztergai INDEUSeko lantaldeen batzarrean

Amaia Arregi Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak egin die harrera bileran parte hartu duten Indeuskideei.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Masterra, Udako ikastaroak, Adimen artifiziala eta Aingeru inbertitzaile

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN ziurtagiria, UIK Udako Ikastaroak, ChatGPT Prompt Engineering eta Sentsore birtual

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, CAF-ELHUYAR Sariak, Bai Euskarari Sariak, ChatGPT Prompt Engineering eta Honeypot

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BeDigital azokako euskarazko jardunaldia, ChatGPTri buruzko ikastaroa, Enpresarean Foroa, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea eta Kontrol industrialerako sistema.

Industriaren  Eraldaketa  Digital  Segurua  jardunaldia  antolatu  dute  INDEUSek  eta  CYBASQUEk  euskaraz  BeDigital  azokarako

Industriaren Eraldaketa Digital Segurua jardunaldia antolatu dute INDEUSek eta CYBASQUEk euskaraz BeDigital azokarako

Ekainaren 4an egingo da, 'Zibersegurtasunaren erronkari erantzun, industria lehiakorrago eta seguruago bat eraikitzeko' izenburupean.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.