Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 abendua, 2023 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Languages Lanean Kongresua, EnpresaBidea eta Elay, eta Auzitegi-Informatika dira gaur albiste.
Bannerra_abendua

Datorren urtarrilaren 18an eta 19an Bilbon egingo den Languages Lanean kongresua nabarmendu dugu gaurko IndeusBerrin, topaketa horretan egingo den Nazioartekotzeari buruzko mahai-ingurua Sprik moderatuko duela azpimarratuz. Honekin batera EnpresaBidea egunkariak Elay enpresako Kristina Elkorori egindako elkarrizketa ere ekarri dugu gurera. Eta Industria berriaren hiztegitik berriz, kontzeptu berri bat hartu dugu: Auzitegi-informatika.

“Auzitegi-informatika” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Informazio-sistemen ikerketa-prozesuetan espezializatutako teknika zientifiko eta analitikoen aplikazioa, helburu duena prozedura judizial batean froga fede-emaile gisa erabil daitezkeen ebidentziak detektatzea. Azken xedea da lege-prozesu batean baliagarriak izan daitezkeen datuak identifikatu, babestu, aztertu eta aurkeztea. Besteak beste, teknika hauek erabiltzen dira: sistema informatikoa berreraikitzea, hondar-datuak aztertzea eta datuei eta ondasun informatikoei aplikatutako erabileraren ezaugarri teknikoak azaltzea.
Kristina Elkoro: "Ikuskaritza euskaraz egiteak lan handia ekarri digu, baina emaitza oso ona da". EnpresaBIDEAk elkarrizketa egin dio INDEUSeko kide den Elay enpresako Kristina Elkorori. Aurten pauso esanguratsua eman dute merkataritza-erregistroan kontuak euskara hutsean egin eta erregistratu ostean. Lehen enpresa da hori egiten. Mugarria, baina, hainbat urte iraun duen prozesu baten emaitza da. Jabetzak aldeko apustua egin izana gakotzat jo du Kristina Elkoro Ayastuy kontseilari delegatuak. Haren aitak eta aitonak —amaren aitak— sortu zuten Elay. Enpresaren hasieratik gaur egunera artekoa jaso da elkarrizketa honetan.
SPRI Nazioartekotzeari buruzko mahai inguruaren moderatzaile izango da Languages Lanean Kongresuan. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2024ko urtarrilerako antolatutako Languages Lanean. Hizkuntzen kudeaketaren erronkak jarduera ekonomikoan kongresuak lan munduan hizkuntza-kudeaketak duen garrantzia azpimarratzea eta eremu sozioekonomikoan hizkuntza-kudeaketa aurreratua duten praktika onak zabaltzea du jomuga. 2024ko urtarrilaren 18an eta 19an egingo da lan eremuan hizkuntzaren kudeaketak planteatzen dituen erronkak aztertzeko helburua duen topaketa.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak