auzitegi-informatika

Informazio-sistemen ikerketa-prozesuetan espezializatutako teknika zientifiko eta analitikoen aplikazioa, helburu duena prozedura judizial batean froga fede-emaile gisa erabil daitezkeen ebidentziak detektatzea. Azken xedea da lege-prozesu batean baliagarriak izan daitezkeen datuak identifikatu, babestu, aztertu eta aurkeztea.

Besteak beste, teknika hauek erabiltzen dira: sistema informatikoa berreraikitzea, hondar-datuak aztertzea eta datuei eta ondasun informatikoei aplikatutako erabileraren ezaugarri teknikoak azaltzea. Informatika forentsea inplementatzeko, ezinbestekoa da lege-arau aplikagarrietan ezarritakoa kontuan hartzea, ez urratzeko datuak babesteko eskubidea eta hirugarrenen intimitaterako eskubidea.

Auzitegi-informatikaren alorreko adituek era askotako ezagutza izan behar dute. Izan ere, softwarearekin lotutako gaiak ezagutzeaz gain, beste arlo batzuk ere ezagutu behar dituzte: hardwarea, sareak, segurtasuna, hackinga, crackinga eta informazioaren berreskurapena.