Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 15 uztaila, 2022 Euskara industrian Indeusberri

“Guk egin behar duguna da gure baliabideak behintzat euskaraz erabili, batez ere gauza txikiegaz, gauza txiki askogaz gauza handi bat lortu ahal delako” Koldo Kortabitarte, MAIER

Laster beteko ditu 50 urte Ajangizen kokatutako MAIER kooperatibak. Automobilgintzarako plastikozko pieza dekoratuak egiten ditu teknologia desberdinak erabiliz.
Koldo Kortabitarte_MAIER_Indeus Elkarrizketak

Koldo Kortabitarte, MAIER kooperatibako presidentea dugu Indeus Elkarrizketak egitasmoan solaskide. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ez ezik, Galizian, Europako hainbat herrialdetan, Indian, Txinan eta Mexikon ere ezarrita dago MAIER. Izan ere, Koldoren esanetan “gure sektorean egon behar gara lehenengo faseetan, kotxeen lehenengo faseetan, diseinuan, sorkuntzan eta hor egonez gero aukerak bikoiztu egiten dira gauzak lortzeko.”

Industria arloan euskara bultzatzeko zer egin daitekeen galdetuta, bere ustez erabileran dago gakoa: “daude  produktuak eta inguru digitala, horrek tresnak gure egunerokotasunean sartzen baditugu euskera erraz bultzatuko dugu industria mailan. Guk egin behar doguna da gure baliabideak behintzat euskaraz erabili, batez ere gauza txikiegaz, gauza txiki askogaz gauza handi bat lortu ahal dalako.”

Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.

Lotutako albisteak

Eli Pombo, Iametza, Indeus Elkarrizketa 23 abendua, 2022 Euskara industrian
“Utopiak balio du, behintzat bidea egiteko” Elisabeth Pombo, IAMETZA
Irakurri gehiago
Oreka It_Iraitz Perez Goldarazena_Indeus Elkarrizketa 16 abendua, 2022 Euskara industrian
“Guretzako errazagoa izan da bezeroekin konfiantza euskaratik sortzea” Iraitz Perez de Goldarazena, OREKA IT
Irakurri gehiago
Batz kooperatiba 7 abendua, 2022 Euskara industrian
“Talentua erakartzeko enpresaren izaera eta euskara mantendu behar ditugu” BATZ
Irakurri gehiago
Josu Unamuno, Aritu, Indeus Elkarrizketak 2 abendua, 2022 Euskara industrian
“Euskara integrazio elementu bezala erabili ahal da” Josu Unamuno, ARITU
Irakurri gehiago
Nekane Ubillos_ZITU Indeus Elkarrizketak 25 Azaroa, 2022 Euskara industrian
“Gure hizkuntzan hitz egin, lan egin eta harremantzeko aukera daukagunean erosoago gaude denok” Nekane Ubillos, ZITU
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak