Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 2 abendua, 2022 Euskara industrian Indeusberri

“Euskara integrazio elementu bezala erabili ahal da” Josu Unamuno, ARITU

4.0 industriarantz aurrera egiteko bezeroen bazkide teknologiko bezala aurkezten du bere burua Aritu ingeniaritza kooperatibak. Aretxabaletan sortua 1994.urtean, bere jardunaz eta hizkuntzaz hitz egin dugu Arituren zuzendari exekutiboarekin.
Josu Unamuno, Aritu, Indeus Elkarrizketak

Josu Unamuno, Arituren zuzendari exekutiboak azaldu digu nolakoa izan den enpresaren bilakaera: “Hasi ginan automatizatzen CAD sistemak pixka bat eraldatzen eta hor garatzen eta horren gainean kontzeptu bat dala ezagutzan oinarritutako inginieritza kontzeptu hori sartzen sistemetan eta hortik pixka bat izan da eraman gaituena PLM bezalako erreminta bat diseinatzera”

Horrenbestez software librean diseinatutako PLM bat garatu zuten:  “Esan genuen, ba bueno bagoaz zerbait guztiz desberdina egitera, garatu behar dugu PLM bat, software librean eta gure helburua izango da ba enpresa ertainetara eta enpresa txikietara teknologia hori eramatea. Eta hori izan zen ELORA PLMa garatzeko erabakia.”

Arituko egunerokotasunean euskara hizkuntza nagusia izateaz gain, garatzen dituzten produktuetan ere euskara sorreratik txertatzen dutela azaldu digu Josuk. Gainera: “Integrazio erreminta bezala erabili ahal dala euskera eta pixka bat ba enpresa hori gure ingurune hontan txertatzeko, plus bat edo zerbait ona izango zala eta horrek abantailak dauzka, ba adibidez pertsonak bilatzerakoan, langileak bilatzerakoan, hornitzaileak bilatzerakoan, inguruko, bertako hizkuntzan moldatzen bazara edo bertako hizkuntza erreferente bezala ikusten bazaituzte, ba emaitza hobeak izango dituzula bai ekonomikoki ere.”

Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak eta euskarazko produktuak garatzen dituzten enpresak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.

Lotutako albisteak

Eli Pombo, Iametza, Indeus Elkarrizketa 23 abendua, 2022 Euskara industrian
“Utopiak balio du, behintzat bidea egiteko” Elisabeth Pombo, IAMETZA
Irakurri gehiago
Oreka It_Iraitz Perez Goldarazena_Indeus Elkarrizketa 16 abendua, 2022 Euskara industrian
“Guretzako errazagoa izan da bezeroekin konfiantza euskaratik sortzea” Iraitz Perez de Goldarazena, OREKA IT
Irakurri gehiago
Batz kooperatiba 7 abendua, 2022 Euskara industrian
“Talentua erakartzeko enpresaren izaera eta euskara mantendu behar ditugu” BATZ
Irakurri gehiago
Nekane Ubillos_ZITU Indeus Elkarrizketak 25 Azaroa, 2022 Euskara industrian
“Gure hizkuntzan hitz egin, lan egin eta harremantzeko aukera daukagunean erosoago gaude denok” Nekane Ubillos, ZITU
Irakurri gehiago
Danobatgroup_Indeus Elkarrizketak 18 Azaroa, 2022 Euskara industrian
“Lan mundua euskalduntzea datozen belaunaldiei zor diegun erronka bat da” Danobatgroup
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak