Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 27 maiatza, 2022 Euskara industrian Indeusberri

“Euskara erabiltzeko aukera ematen badugu, talentua erakartzeko gaitasun gehiago izango dugu eta lehiakorragoak izango gara” Aner Garmendia, EGA MASTER

EGA MASTER 1990.urtean sortutako enpresa da, Gasteizen kokatuta dago eta industriarik aurreratuenentzako esku-erreminta industrialak egiten ditu.
EGA MASTER_Aner Garmendia_Indeus Elkarrizketak_irudia

Aner Garmendia, EGA MASTERen zuzendari nagusiak, orain dela 32 urte bere aitak sortu zuen enpresara hurbildu gaitu. Indeus Elkarrizketak egitasmoaren barruan egindako solasaldiari esker jakin dugu munduko 150 herrialde ingurutan saltzen direla Ega Masterren esku-erremintak.

“Esku erremintak egiten ditugu benetan kalitatea eta seguritatea behar duten enpresentzat eta gaur egun mundu osoan saltzen dugu, 150 herrialde ingurutan. Estatu osoan herrialde gehienetara esportatzen duen enpresa industriala omen gara.”

Euskararen kudeaketari buruz galdetzerakoan “euskara erabiltzeko aukera ematen duten enpresak erakargarriak izango dira, orduan talentu hobea eta talentu gehiago erakarriko dugu eta horrek esan nahi du enpresa lehiakorragoak izango garela” nabarmendu du Aner Garmendiak.

Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.

Lotutako albisteak

Eli Pombo, Iametza, Indeus Elkarrizketa 23 abendua, 2022 Euskara industrian
“Utopiak balio du, behintzat bidea egiteko” Elisabeth Pombo, IAMETZA
Irakurri gehiago
Oreka It_Iraitz Perez Goldarazena_Indeus Elkarrizketa 16 abendua, 2022 Euskara industrian
“Guretzako errazagoa izan da bezeroekin konfiantza euskaratik sortzea” Iraitz Perez de Goldarazena, OREKA IT
Irakurri gehiago
Batz kooperatiba 7 abendua, 2022 Euskara industrian
“Talentua erakartzeko enpresaren izaera eta euskara mantendu behar ditugu” BATZ
Irakurri gehiago
Josu Unamuno, Aritu, Indeus Elkarrizketak 2 abendua, 2022 Euskara industrian
“Euskara integrazio elementu bezala erabili ahal da” Josu Unamuno, ARITU
Irakurri gehiago
Nekane Ubillos_ZITU Indeus Elkarrizketak 25 Azaroa, 2022 Euskara industrian
“Gure hizkuntzan hitz egin, lan egin eta harremantzeko aukera daukagunean erosoago gaude denok” Nekane Ubillos, ZITU
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak