“Ekosistema bat gara eta gizartea landu beharra daukagu. Inportantea da euskara sozialki indartsu egotea.” Leire Colomo, AMPO
AMPO 1964.urtean sortutako kooperatiba da, altzairu herdoilgaitzeko eta aleazio altuko galdaketako osagaietan espezializatua, baita industriako aplikazio zorrotzenetarako balio teknologiko handiko balbuletan ere.
Industrian euskararen erabilera nola bultzatu galdetuta honako gogoeta utzi digu Leirek “Nik uste dut ekosistema bat garela denok, uste dut alde batetik landu beharra daukagula gizartea ta hori hezkuntzatik hasten da. Industria, azkenean, gizartearen ispilu bat da. Industriak zer egin leike? Mailakatu beharko banu, uste dut inportantea dela sozialki indartsu egotea euskara mailan”
“Arlo  industrialean,  gure  izatea,  gure  euskaldun  izateak  ezartzen  du  nolabaiteko  ezberdintasun  bat  beste  kultura  batzuekin  eta  euskaldunak  garelako  beste  herrialde  batzuetatik  ezberdintzen  gaitu,  gure  sakrifizioa,  gure  herri  edo  gizarte  pertenentzia  hori  eta  horrek  momentu  askotan  industrian  ere  balore  bat  dakar.”
.