Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 4 maiatza, 2022 Euskara industrian Indeusberri

“15 urte daramatzagu hizkuntza politika arautzen eta honek asko lagundu digu hizkuntzen kudeaketa egokia egiten” Maider Aizpuru, Biele Group

Biele Groupen Kalitateaz arduratzen den pertsona da Maider Aizpuru. Indeus Elkarrizketak egitasmoan parte hartzeko prest agertu da, enpresaren historia eta bilakaeraz gain, hizkuntzaren kudeaketa nola arautu duten kontatzeko.
Maider Aizpuru_Biele Group_Indeus Elkarrizketa

Aurreko mendeko 70.hamarkadan sortutako enpresa da Biele Group, egurra prozesatzeko industriarako automatizazio-ekipoak ekoizteko sortua. Gaur egun, sektore guztietako enpresentzat linea automatikoak garatzen dituena: “Ez daukagu makina estandar bat edo katalogo bat non azaltzen dien ze makina daukagun. Bezero bat etortzen da eta esaten du ze behar dituen, horren arabera guk diseinatzen dugu makina, materiala erosi eta hemen montatu eta martxan jartzen dugu.”

Maiderrek kontatu digu nola hasi ziren hizkuntza politika arautzen orain dela 15 urte inguru eta nola gainditu behar izan zituzten beldur eta zailtasunak: “Iritsi zan momentu bat non hizkuntza politika arautu behar zan eta jendeari bildurra eman zion, esaten zuten “baina nola joango gara Alemaniara saltzera euskaraz?” Hizkuntza politika ez da Alemaniara euskaraz saltzera joatea. Hizkuntza politika batek arautzen duena da Alemaniara jun behar baldin badugu bezeroarekin alemanez egiten saiatuko garela. Hizkuntza politika arautzea gure lana erraztea da.”

Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.

Lotutako albisteak

Eli Pombo, Iametza, Indeus Elkarrizketa 23 abendua, 2022 Euskara industrian
“Utopiak balio du, behintzat bidea egiteko” Elisabeth Pombo, IAMETZA
Irakurri gehiago
Oreka It_Iraitz Perez Goldarazena_Indeus Elkarrizketa 16 abendua, 2022 Euskara industrian
“Guretzako errazagoa izan da bezeroekin konfiantza euskaratik sortzea” Iraitz Perez de Goldarazena, OREKA IT
Irakurri gehiago
Batz kooperatiba 7 abendua, 2022 Euskara industrian
“Talentua erakartzeko enpresaren izaera eta euskara mantendu behar ditugu” BATZ
Irakurri gehiago
Josu Unamuno, Aritu, Indeus Elkarrizketak 2 abendua, 2022 Euskara industrian
“Euskara integrazio elementu bezala erabili ahal da” Josu Unamuno, ARITU
Irakurri gehiago
Nekane Ubillos_ZITU Indeus Elkarrizketak 25 Azaroa, 2022 Euskara industrian
“Gure hizkuntzan hitz egin, lan egin eta harremantzeko aukera daukagunean erosoago gaude denok” Nekane Ubillos, ZITU
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak