Basque Trade MEDTEC Health
Albisteak 17 Marzo, 2025

Euskadik osasun arloko berrikuntzan duen posizioa indartu du Alemaniako MedtecSUMMIT 2025 delakoan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Basque Health Clusterraren ordezkariekin batera parte hartu zuen ekitaldian, Bavariako erakunde estrategikoekiko harremanak estutzeko eta lankidetzarako arloak jorratzeko, medikuntza arloko gailuei aplikatutako adimen artifiziala eta osasun digitala kasu
-

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziaren ordezkaritza bat Nurembergera joan zen otsailean, Basque Health Clusterraren ordezkariekin batera, MedtecSUMMIT 2025 delakoan parte hartzeko. Ekitaldi honek industria, zientzia, politika eta medikuntza arloetako nazioarteko 785 aditu bildu zituen, eta bertan parte hartzearen helburua Euskadik osasun arloko berrikuntzan duen eginkizuna indartzea izan zen, nazioarteko lankidetzarako aukera berriak esploratzeaz gain, bereziki Bavariako erakundeekin, Bayern Innovativ eta Medical Valley EMN kasu.

Topaketan, euskal ordezkaritzak Bavariako erakunde garrantzitsuekiko harremanak estutu eta lankidetzarako arloak jorratzeko aukera izan zuen, medikuntza arloko gailuei aplikatutako adimen artifiziala eta osasun digitala tarteko. Interakzio horiek ageri-agerian utzi zuten Euskadik osasunaren arloko soluzioen garapenean parte hartzeko duen gaitasuna, Europako osasun-ekosistemako bazkidetzat duen posizioa berretsiz.

Bisitaren une garrantzitsuetako bat Nurembergeko gazteluan egindako harrera izan zen, Tobias Gotthardt Bavariako Ekonomia, Energia eta Eskualde Garapenerako Estatu Idazkaria buru, izan ere, ekitaldi honi esker, bertaratutako ordezkaritzek ideiak trukatu eta lankidetza-aukera berriak esploratu ahal izan zituzten, erakunde zein enpresa mailetan, etorkizunean Euskadi eta Bavariaren arteko aliantza berriak gauzatzeari ateak irekiz.

Ekitaldian hainbat euskal enpresak ere parte hartu zuten, eta horien artean zegoen Ulma Medical Technologies. Erik Isusquiza merkataritza-zuzendariak “Artificial Intelligence – Opportunities, Use Cases and Return of Investment” izenburuko panelean parte hartu eta beren-beregi nabarmendu zuen nola eraldatzen ari diren terapien optimizazioa eta pazienteen kudeaketa adimen artifizialaren eraginez. Ulma Medical Technologies-ek osasunaren arloko teknologia aurreratuen ezarpenean izandako esperientzia partekatu zuen sektoreko beste enpresa garrantzitsu batzuekin batera, euskal enpresek soluzio berritzaileen ezarpenean duen presentzia sendotuz.

Euskal ordezkaritzak MedtecSUMMIT 2025 delakoan izandako parte-hartzeari esker, lurraldeak osasun sektorearen nazioartekotze eta berrikuntzaren alde hartutako konpromisoa indartu da. Ekitaldian landutako harremanek aukera berriak irekiko dizkiete euskal enpresei, baterako proiektuetarako sarbidea, Europako finantzaketa eta teknologien balidazioa erraztuz. Bavaria hedapenerako gune estrategikoa izanik, Euskadik aurrera jarraitzen du osasun arloko berrikuntzaren erreferentetzat finkatzeko helburuari begira, nazioarteko hazkunde eta lankidetzarako aukera berriak sustatuz.

Lotutako albisteak

Lehendakariak  konpromiso  eta  bizkortasun  handiagoa  eskatu  die  Europari  eta  Estatuari,  euskal  altzairuaren  etorkizuna  bermatzeko
21/10/2025 Kluster politika

Lehendakariak konpromiso eta bizkortasun handiagoa eskatu die Europari eta Estatuari, euskal altzairuaren etorkizuna bermatzeko

Imanol Pradales Lehendakariak ‘Steel Tech 2025’ inauguratu du, BECen, urriaren 21etik 23ra izango den siderurgia-sektorearen nazioarteko elkargunea

Euskadik  indartu  egin  du  Poloniarekin  duen  lankidetza  industriala,  euskal  esportazioen  hamar  helmuga  nagusien  artean

Euskadik indartu egin du Poloniarekin duen lankidetza industriala, euskal esportazioen hamar helmuga nagusien artean

Imanol Pradales: “Kontinentearen lehiakortasun industriala bermatzea posible izango bada, gure indarrak batuta, sinergia berriak bilatuta eta norabide berean eginda izango da”

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Euskadik  itsasoko  energia  eolikoan  duen  nazioarteko  posizionamendua  indartu  du  Japonian
16/10/2025 Nazioartekotzea

Euskadik itsasoko energia eolikoan duen nazioarteko posizionamendua indartu du Japonian

Euskadik eta bere industria sareak GOWS 2025ean duten parte hartzea sektoreko enpresa liderrekin eta nazioarteko erakundeekin lankidetza esparru batean garatzen da

Voon  Sports,  teknologia  adimenduna  duen  kirol  entrenamenduaren  irtenbidea
13/10/2025 Nazioartekotzea

Voon Sports, teknologia adimenduna duen kirol entrenamenduaren irtenbidea

Donostiako konpainiak kirolarien entrenamendu teknikoa eta kognitiboa hobetzen duten gailuak eta app propioa garatzen ditu.

A&B  Laboratorios  de  Biotecnología-k  hirien  garbiketa  jasangarriena  sustatzen  du

A&B Laboratorios de Biotecnología-k hirien garbiketa jasangarriena sustatzen du

Easy BioSystem aurkeztu du: erabateko sistema, beharren % 90eraino estaltzen duena, Urban Line lerroko 3 produktu biologikoen bidez, dosifikazio- eta aplikazio-ekipamenduen eskutik.

Eusko  Jaurlaritzak  nazioartekotzea  bultzatu  du  9,5  milioi  euroko  laguntzen  bidez

Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzea bultzatu du 9,5 milioi euroko laguntzen bidez

Enpresek Zabaldu, Sakondu eta Elkartu programetarako diru-laguntzak eska ditzakete.

Nazioartekotzerako  enpresa-lankidetzari  bultzada,  Elkarturekin
10/10/2025 Nazioartekotzea

Nazioartekotzerako enpresa-lankidetzari bultzada, Elkarturekin

Urriaren 14an Elkartu programaren deialdi berri bat irekiko da. Nazioartekotze-jardueretarako enpresen arteko lankidetza bultzatzea da programaren xedea. 1.000.000 euroko aurrekontua du programak, eta nazioartean duten posizionamendua hobetu nahi duten enpresa-lankidetzako elkarte eta taldeei zuzenduta dago.

Europako  Batzordeak  proposamen  bat  iragarri  du  beste  herrialde  batzuetatik  datorren  altzairuaren  muga-zergak  %50era  igotzeko  eta  haren  jatorriaren  trazabilitatea  indartzeko

Europako Batzordeak proposamen bat iragarri du beste herrialde batzuetatik datorren altzairuaren muga-zergak %50era igotzeko eta haren jatorriaren trazabilitatea indartzeko

Xedapen horiek Europako Parlamentuak eta Kontseiluak erregelamenduaren azken testua adostu ondoren aplikatuko dira, 2026ko ekainetik aurrera altzairuaren gaineko egungo babesa ordeztuko duena.

WOMEXen  Eskualde  Taldea  martxan  da  Euskadin,  nazioartekotzean  genero-berdintasuna  sustatzeko
09/10/2025 Berdintasuna

WOMEXen Eskualde Taldea martxan da Euskadin, nazioartekotzean genero-berdintasuna sustatzeko

Enpresa, erakunde, irakaskuntza eta elkarte arloko eragileak joan den astean bildu ziren Euskadiko Eskualde Taldearen lehen saioan, WOMEX - The role of women in the competitiveness of exporting SMEs proiektu europarraren esparruan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.