Deep Dive-ak, teknologietan murgiltzeko jardunaldiak
Basque Digital Innovation Hub-ek (BDIH), SPRI Taldearen eskutik, Industria Digital eta Jasangarriari buruzko Deep Dive-ak, teknologietan murgiltzeko jardunaldiak, aurkeztu nahi dizkio euskal manufaktura industriari.
Muntaketa lerroen errendimendu altua eta monitorizazioa
Mondragon Assembly Gipuzkoan kokatutako enpresa bat da, 40 urte baino gehiagoko esperientzia du prozesu industrialen automatizazioan, eta bezeroei tresna eta linea automatikoak eskaintzen dizkie. IA, Big Data eta Cloud edo IoT bezalako teknologien aplikazioari esker, laguntza-zerbitzu aurreratu eta proaktibo baterantz igarotzea lortu dute, eta, horri esker, bezeroei hornitzen dizkieten fabrikazio-lineek...
Pieza guztietann zehaztasuna bilatzeko aurreikuspen ereduen sorkuntza
Alcorta Forging Group Elgoibarren (Gipuzkoa) kokatutako enpresa bat da, 100 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketaren sektorean eta Txina, AEB eta Hegoafrikan du presentzia. Altzairuzko beroko forjaketa-prozesuan, baldintzak oso gogorrak dira, prozesatze-hondakinen eta tenperatura handien ondorioengatik, eta horregatik, IoT, IA edo Big Data bezalako teknologiak ezarriz, prozesua kontrolatzeko sistema bat...
Balio ukigarria duten makinen eta teknologien zehaztasuna handiagotzea
Zayer Gasteizen (Araba) kokatutako makina-erreminta fabrikatzailea da, 50eko hamarkadan sortu zena, eta bere bezeroen artean munduko aireontzi, ibilgailu, tren eta aerosorgailuen fabrikatzaile nagusiak daude. Makinen zehaztasun-maila handitzeko eta doikuntza-prozesuak bizkortzeko, beharrezkoa zen erronka horretara hurbilketa berri bat egitea. Software formatuko soluzio bat garatu da, laser tracker motako neurketa-sistema eramangarri batekin...
Industria 4.0 eta ekoizpen-instalazioaren digitalizazioa
Korta enpresa familiar bat da, duela 40 urte sortua eta Zumaian (Gipuzkoa) kokatua, hasieratik torlojuak bolaz egiten espezializatua eta makina-erreminta, energia, automobilgintza edo aeronautika bezalako sektoreetan leku garrantzitsua duena. Kortako lehen proiektu aeronautikoetako baten barruan, piezen %100ean artezketa-prozesua ziurtatzeko beharra sortu zen. Eraso kimikoen prozesuekiko alternatibak bilatzean, Barkhausenen zarata magnetikoaren...
Makina-parkeen datuen analisi eta mantentze sofistikatua
Fagor Arrasate, Mondragon Korporazioaren kooperatiba bat da, sektore estrategikoei zuzendutako goi teknologiako erabat automatizatuak dauden makinak diseinatzen eta fabrikatzen dituena. Sektore hauetako batzuk, esate baterako, automobilgintza, altzairuaren eta aluminioaren balio-katea, aeronautika edo etxetresna elektrikoen fabrikazioa dira. Fagorrek, bezeroei mantentze-lanetan euskarri hobea eta azakarragoa eskaini behar zitzaiela ikusi zuen, eta, gainera,...
SK Inspect, elementuen kalitatea hobetzeko ikuskapen-softwarea
GKN Automotive transmisio-sistemen teknologietan zentratutako automobil-industriaren hornitzaile bakarra da, eta 5 kontinenteetan zehar 20 herrialdetan du presentzia. Enpresa hau hainbat premiari aurre egiten saiatzen ari zen, besteak beste, kontrol-prozesuak automatizatzea, piezen trazabilitatea optimizatzea eta erabaki produktiboen hartze automatikoa inplementatzea. Horretarako, Big Data eta Cloud, IA eta 3D bistaratze-teknologiak erabiliz, 3D...
Ekoizpen-prozesuen kudeaketa adimendua denbora errealean
Microdeco Eibarren (Gipuzkoa) egoitza duen ETE bat da, doitasunezko dekoletajean aritzen dena eta konplexutasun handiko piezen fabrikazioan espezializatua dagoena, batez ere automobilgintzaren sektoreari zuzenduta. Ibermaticaren Fabrikazio Plataformak ikuspegi integratzailea du, fabrikazio-arazoak zentzu holistiko edo sistemiko batetik konpondu nahi ditu, eta ekoizpen-prozesuen kudeaketa adimentsua lortu nahi du. IoT, Big Data eta...
Proiektu Tubispec: neurketa eta 3D irudiak kalitate parametroetarako.
Tubos Reunidos lider globala da soldadurarik gabeko altzairuzko produktu tubularren nitxo berezien segmentuetan. 120 urteko historia eta 100 herrialde baino gehiagoko presentzia izanik, enpresa horrek hodien barnealdetik (muturra ebaketaren ondorioz hondatuta dago) zein kanpoaldetik neurriak ateratzeko sistema bat ezartzeko beharra hauteman zuen. IA eta Simulazio/elkarrekintzako tresnak erabiliz, sortutako hodien geometriaren...
Kontsumoaren monitorizazioaren bidezko eraginkortasun energetikoaren kudeaketa hobeezina
Airlan klimatizazio-ekipoen fabrikatzailea da, eta Bilbon (Bizkaia) du egoitza. Produktu eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu, eta Espainiako lurralde osoan du presentzia. Enpresa honen helburu nagusia, efizientzia energetikoaren kudeaketa optimizatzea zen, baliabide horrek erabiltzaileari energia eta ingurumen arloetan asko aurrezteko aukera ematen baitio instalazioaren bizitza osoan zehar. Horretarako, IoT, Big Data...
Eguzki-planta fotovoltaikoen kudeaketa adimendunerako urruneko monitorizazio-plataforma
P4Q energia sektorean diharduen Alonsotegin (Bizkaia) kokatutako ETE bat da. Enpresa horrek eguzki-produktuaren banaketa abian jartzeko eta saldu osteko zerbitzuetan diharduen filialean, eguzki-jarraitzaileak denbora errealean kontrolatzeko sistemen eragiketa-parametroak urrunetik monitorizatzeko beharra detektatu zuen . Horri esker, batetik, analisi hobea egin ahal izango lukete, eta, bestetik, gorabeherak azkar konpondu ahal izango...
Automotive Smart Factory – Fabrikazio aurreratuan espezializatutako konpetentzia-zentroa, 4.0 fabrikazio-estrategiak garatu eta ezartzera eta industriak eskatutako profil berriak gaitzera bideratutakoa
AIC Automotive Intelligence Center automobilgintzaren sektorerako balioa sortzeko zentro bat da, berrikuntza irekiaren ereduan oinarritua. Gaur egun, 30 erakunde eta 950 profesional baino gehiago ditu Boroan (Bizkaia) kokatutako bere instalazioak erabiltzen. Bere jarduera dela eta, AICrentzat ezinbestekoa zen gaitasun fisiko eta birtualak zituen instalazio pilotu bat izatea, fabrikazio aurreratuko estrategiak...
Intralogistika automatizatua, eskuragarritasunaren bermea
ULMA Handling Systems hainbat sektoreri intralogistika-irtenbideak eskaintzen dizkien enpresa handia da, eta Oñatin (Gipuzkoa) dauka egoitza. Enpresak logistikaren eta horniduraren kudeaketaren arloan lehentasunezkotzat jotako bi behar identifikatu zituen; lehenik eta behin, bezeroari eskuragarritasun-indize altuenak bermatuko zituen instalazio intralogistiko automatiko bat ematea, eta, bigarrenik, zerbitzu proaktiboago baterako instalazio automatizatuaren elementu guztiak...
Mekanizazio-prosezuaren aldagaiak optimizatzea eta monitorizatzea
Aernnova es una empresa líder en el diseño y fabricación de aeroestructuras para los principales OEMs y cuya sede central se encuentra ubicada en Miñano (Álava). Esta empresa detectó varias necesidades en el área de eficiencia productiva, tales como: Disponer de herramientas de diseño avanzado que integren la coordinación de...