STEAM Euskadi Topaketak prestakuntzako webinarren zikloa jarriko da abian
Urtarrilaren 14an (17:30), “STEAM Euskadi Topaketak” prestakuntzako webinarren zikloa jarriko da abian. Bertan, STEAM hezkuntzako funtsezko tematikak landuko dira: ikasgaiak integratzea, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, bokazio teknologikoak neskatilen artean edo nola barneratu aniztasuna ikasgelarako jarduerak diseinatzeko garaian.
Topaketa horietan, sakon ezagutuko ditugu STEAM Euskadi Sariak 2020 ekimenean finalista izan diren 12 ekimenak. Hezkuntza-proiektu horiek zuzendu dituzten irakasleak izango dira protagonistak. Gainera, saio bakoitzean, aditu bat gonbidatuko dugu.
STEAM Euskadi Topaketak 6 saiotan egingo dira urtarrilean, otsailean eta martxoan.
ZURE ZAIN IZANGO GARA!
SEI TOPAKETEN AURRERAPENA
1.  EKINTZAILETZA
Espiritu  ekintzailetza  STEAM
proiektuen  bidez
Data  eta  ordua:
osteguna,  urtarrilak  14,  17:30ean
2.  LANKIDETZA
“Ikasketako  benetako  testuinguruak
STEAM  ekimenak  garatzeko”
3.  GENEROA
“STEAM  hezkuntzan  genero-ikuspegia  barneratzeko  baliabideak”
4.  KULTURA  ZIENTIFIKOA
“STEAM  esperientzien  bidez  kultura
zientifikoa  bultzatzea”
5.  DISZIPLINARTASUNA
“Nola  bultzatu  ikasgelan  STEAM
diziplinen  zeharkakotasuna?”
6.  ANIZTASUNA
“STEAM  hezkuntza:  elkarbizitza
eta  aniztasuna  lantzeko  bidea”