Premios Manuel Laborde
Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 7 abendua, 2021

Proteinmat, Manuel Laborde ‘Ekimen Berritzaile Berria’ri eskainitako saria

Manuel Laborde Werlinden sariak Entreprenari programaren bidez sortzen da. Programa hori UPV/EHUren Gipuzkoako Campusak eta BIC Gipuzkoa garatu eta kudeatzen dute
-

Proteinmat eta AI Composer proiektuek Manuel Laborde Werlinden XXI. edizioko sariak jaso dituzte. Bioosasunaren eta sormen industrien sektoreetan kokaturik, epaimahaiak aitortu duenez, bi ekimenetan aipagai dira beren balio proposamena, merkatuarekiko hurbiltasuna eta talde sustatzaile baten presentzia, proiektuaren heldutasuna beren gain hartzeko gai.

Proteinmat-ek, Ekimen Berritzaile Berria sariaren irabazleak, biotintak garatzea, ekoiztea eta merkaturatzea du helburu, ehunen ingeniaritzan eta medikuntza birsortzailean erabiltzeko. Talde ekintzaileak eta Biomat ikertaldeak izan duten lankidetzatik sortu da, Pedro Guerrerok aurkeztutako ekimena, eta, epaimahaiak aitortu duen bezala, ekonomia zirkularra biozientzien esparruarekin lotzen du, osasun arlorako abantaila lehiakorrak dituzten produktu berriak sortuz. Sari honek 7.000 eurotako diru-laguntza du eta, honez gain, BIC Gipuzkoaren laguntza eta aholkularitza jasotzen ditu proiektuaren garapenerako.

Manuel Laborde Werlinden sarien 21. edizio honek, gainera, ‘Gradu eta Master Amaierako Proiektuak eta Doktorego Tesia’ sarietarako aitorpen berri bat dakar berrikuntza gisa, kultura ekintzailea sortzeko eta unibertsitatearen jakintza merkatuaren potentzial berritzaile gisa aprobetxatzeko helburuarekin. AI Composer proiektua, kategoria honetan saritua, plataforma anitzeko partituren editore bat da, hain zuzen, musika konposatzeko aukera ematen duena adimen artifiziala erabiliz. Master Amaierako Proiektua da, Javier Aguirre ekintzaileak aurkeztua eta, gainera, UPV/EHUko hainbat ikertalderekin lotura eta harremana eskaintzen duena, proiektuaren geroko garapenarekin jarraitzeko helburuarekin. Kategoria honek 3.000 eurotako diru-laguntza dauka eta, gainera, BIC Gipuzkoaren laguntza eta aholkularitza, ekimenaren garatzeko.

 

Proiektu berritzaileak unibertsitatearen eremuan

Manuel Laborde Werlinden sariak Entreprenari programaren bidez sortzen da. Programa hori UPV/EHUren Gipuzkoako Campusak eta BIC Gipuzkoa Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroak garatu eta kudeatzen dute. Ekintzailetzako ideiak eta proiektuak unibertsitatearen inguruan sustatzea du helburu. Edizio honetan aurkeztutako hautagaiak izan dira UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileenak, UPV/EHUko tituludun, graduondoko edo azken ikastaroko ikasleenak eta enpresa berri bat sortuz UPV/EHUrekin lankidetzan egindako ikerketa baten emaitzak ustiatzeko interesa duten enpresenak.

Epaimahaiaren iritziz, 21. edizio honetan berretsi egin da aurkeztutako proiektuen kalitatea eta, hortaz, azpimarratu du UPV/EHU funtsezko eragilea dela Gipuzkoako eta EAEko ekosistemaren enpresa proiektu berritzaile eta balio erantsi handikoak garatzeko. Aurkeztutako ekimenak bat datoz Gipuzkoako garapenerako hazkunde eta espezializazio adimenduneko estrategiarekin eta, industria aurreratua, bioosasuna, sormen industriak, adimen artifiziala, jasangarritasuna eta ingurumena bezalako sektoreetan kokatzen dira:

Ekitaldia eguerdian egin da Joxe Mari Korta Zentroan, eta bertaratze mugatua izan du pandemia kontrolatzeko ezarritako osasun neurriengatik. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Agustin Erkizia, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Jabier Larrañaga, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua, Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendaria eta Marisa Arriola, BIC Gipuzkoako zuzendaria.

Lotutako albisteak

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.