Albisteak 31 urria, 2025

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.
-

Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza irekiko plataformak, BIND plataformak, BIND Corporate programaren 10. edizioan parte hartuko duten 74 startup finalistak iragarri ditu, industriako enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko. Parte-hartzaileak 2026ko urtarrilean jakinaraziko dira, eta edizio honetako 70 enpresa kideek hautatuko dituzte, industria adimentsuago, jasangarriago eta efizienteago batean lagunduko duten berrikuntza-proiektuak gara daitezen.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren ekimenak, SPRIren bidez kudeatuko denak, startupei aukera ematen die benetako bezeroekin soluzioak baliozkotzeko eta puntako ekintzailetza- eta berrikuntza-ekosistema batean murgiltzeko, erreferentziazko bizkortze-programa baten bidez. Hautaketa-prozesuaren fase honetan, startupak aurrez aurre bilduko dira interesa duten enpresekin, 2026an garatuko dituzten proiektu potentzialen oinarriak finkatze aldera.  

 

15 herrialdetako 74 startup

10. edizioko startup finalisten % 45 Espainiakoak dira. 21 Euskal Autonomia Erkidegokoak dira: 15 Gipuzkoakoak eta 6 Bizkaikoak. Eta beste 13 beste autonomia-erkidego batzuetatik datoz, hala nola Kataluniatik, Galiziatik, Nafarroatik, Madrildik eta Kantabriatik.

Nazioarteko startupen % 50 Europako herrialdeetatik datoz, hala nola Alemaniatik, Erresuma Batutik, Frantziatik, Finlandiatik eta Portugaldik. Eta gainerako % 5a Amerikakoak dira, zehazki Ameriketako Estatu Batuetakoak, Kanadakoak, Argentinakoak eta Mexikokoak. 

 

Machine Learning eta Cleantech: 70 enpresa kideen joerak

BIND Corporateren 10. edizioa osatzen duten 70 enpresen artean beren sektoreetako liderrak daude, adibidez Petronor/Repsol, Talgo, Danobatgroup, Enagás, Arteche, Ormazabal, CAF, Vidrala, Faes Farma, Gureak eta Eroski. Enpresa kideek 12 erabilera-kasu hautatu zituzten, lau jarduketa-esparrutan: industria adimenduna; energia garbia eta jasangarria; osasunari aplikatutako teknologia; eta elikadurari aplikatutako teknologia. 

Finalistek proposatzen dituzten proiektuek erabilera-kasu horiei heltzen diete, hau da, BINDen parte hartzen duten enpresek aurre egin beharreko erronkei. Aurkeztutako proiektu guztien % 14k industria-prozesuen digitalizazioaren eta trazabilitatearen erronkari heltzen diote. Beste % 12k efizientzia energetikoa eta kontsumoaren kudeaketa adimenduna bilatzen dute industrietan. Eta hirugarrenik, enpresa-informazioaren kudeaketarako eta segurtasunerako eta araudia betetzeko soluzioak daude, aurkeztutako proiektuen % 12rekin. 

Proposamen teknologikoen artean, adimen artifiziala da —zehazki, machine learning eta ikusmen artifiziala— gehien aplikatzen denetako bat, eta hautagaitzen % 42an agertzen da. Bigarrenik, enpresaren energia eta jasangarritasuna kudeatzeko teknologiak daude, guztizkoaren % 25. Fase horretan, IoT, zibersegurtasuna eta robotika ere agertzen dira, eta startupen % 17k aplikatzen dute. 

 

Finalistak Bilboko South Summit ekitaldian 

74 startup finalistek South Summit Industry & Energy ekitaldian parte hartzeko aukera izango dute. Izan ere, networkingeko 2 eguneko ekitaldi horretan industria adimendunean, energian eta mugikortasunean erabakiak hartzeko liderrek eta arduradunek hartzen dute parte. Enpresa kideekin aurrez aurre biltzeaz gain, topaketa balia dezakete adituen hitzaldietara joateko eta sektoreko beste startup eta inbertitzaile batzuekin harremanetan jartzeko.   

Hauek dira 10. edizioko 74 startup finalistak: 

 

Adimen artifiziala

36Zero Vision

Acuratio 

Algorithm G

Alternative Circuits

Anticipate

BioSmartData

BluWave-ai

Cequence.io

Cerpro

Dabbel

Deduce Data Solutions 

Kavaken

Emaia Health

Evidify

iLof

Innkia

Inspectrail

Isso Technologies

Maxxpace

MedicubeX

RueData

MiWendo Solutions

Naltilia

NetMon Europe

Neety 

Nexi Health 

Siaweld

Surveily AI

STIK

Synnect Technologies

 

Clean Tech 

Adsol

Agua de Sol

Algaesys

Alhomna Systems

Microwave Solutions

Pack2Earth

Photokrete

SpiralWave

Uraphex

 

Energy Tech 

Battbelt

Electrogenos

Heart Combustion Engine

Kinergy Fuel Cell 

Novac

Roseo Eólica Urbana

reLi Energy 

Weeteq

Windcredible

WindTAK

Without Energy Oy

 

Konektagarritasuna eta IoT

Ailoys

Flexora

HCP Sense

Iridesense

Logidot

Sendance

Zeru Drones

 

Softwarea

Bakarts

DIVE Medical

Astriis

Process Talks

SMARTPM

 

Zibersegurtasuna

Binare

Cybertix 

Nneat

Flowguard

 

Robotika eta elektronika

Danu Robotics

Theker

TrebezIA

 

Big Data

Muutech Monitoring Solutions

 

Computing

Ubitelcare

 

Beste batzuk

AdaptX Systems 

Flexoo

Elven Technologies

Fibsen

 

BIND

BIND plataforma Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak SPRI Taldearen bitartez sortutako berrikuntza ireki publiko-pribatuko plataforma da. BIND plataformak hiru ekimen ditu —BIND Corporate, BIND SME eta BIND GovTech—, Euskadiko enpresak, ETEak eta sozietate publikoak mundu osoko startup disruptiboekin konektatu eta berrikuntza-proiektuak garatzeko. Programa 2016. urtean hasi zenetik, 250 startup eta scaleup baino gehiago eta 350 proiektu baino gehiago bizkortu dira, eta 9,6 milioi euroko fakturazioa gainditu. Era berean, plataforma erreferente gisa posizionatu da sektorean, lurraldeko industriaren eta enpresa-sarearen digitalizazioan laguntzeagatik. 

Lotutako albisteak

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.