hackathon bilbao
Ekintzailetza
Albisteak 21 Azaroa, 2019

Bilbok bere lehen nazioarteko Quantum Computing Hackathon-a ospatuko du

Abenduaren 9tik 10era teknologia prototipoen garapena eta enpresen erronkekin esperimentatzeko bultzatuko duen lehiaketa izango da Bizkaiko hiriburuan
-

Abenduaren 9tik 10era teknologia prototipoen garapena eta enpresen erronkekin esperimentatzeko bultzatuko duen lehiaketa izango da Bizkaiko hiriburuan

Konputazio kuantikoa azken hamarkadetako iraultza teknologiko handienetako bat izatera deituta dago. Adituek, ordenagailuen garapenaren hurrengo fasetzat jotzen dute eta gaur egun ordenagailuentzat ezinezkoak diren arazoak konpontzeko lagunduko dien teknologia izango dela diote. Gero eta sektore asko ari dira teknologia hori erabiltzen saiatzen direnak, hara nola; Osasuna, Logistika edo Finantzak, besteak beste. Hauek, azken belaunaldiko teknologia horren alde apostu finkoa egiten ari dira.

Euskadi teknologia disruptibo honetan erreferentziazko eskualde gisa sustatzeko asmoz, Bilbok gure lurraldeko lehen nazioarteko Hackathon-a hartuko du abenduaren 9tik 10era bitartean. Ekitaldi honi esker, denbora-tarte labur baina bizi batean, teknologia prototipoen garapena eta enpresen benetako erronkekin esperimentatzea erraztuko duen eszenatokia posible izango da. Euskal Herriko Unibertsitateko QUTIS Ikerketa Taldeak, IBM eta INNOLAB antolatuta, konputazio kuantikoaren industriako zientzialari eta aditu onenen aholkularitza jasotzeko aukera paregabea izango da lehiakideentzat.

Bi jardunaldi hauen egitarauari dagokionez, astelehenean ekingo zaio jardunaldiari, lehiaketari buruzko sarrera batekin, antolatzaileen eta babesleen aurkezpenarekin, eta ekitaldiaren arauen azalpenarekin. Geroxeago, hackathonaren erronkak aurkezteko eta taldeak sortzeko txanda iritsiko da. Lehen jardunaldia Coding! Saio interesgarri batekin amaituko da.

Lehiaketaren hurrengo eta azken eguna Coding! -ren beste saio batekin hasiko da. Ondoren, parte hartzen duten taldeek proposatutako konponbideak aurkeztuko dira. Osagarri gisa, teknologia azoka bat ere izango da (Quantum Games partaidetzarekin eta Fun Activities-ekin), eta nola ez, parte-hartzaile guztien arteko bazkaria ere. Hackathona sari banaketarekin eta ekitaldiaren amaierarekin amaituko da.

+info y REGISTRO

Lotutako albisteak

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Eusko  Jaurlaritzak  epea  ireku  du  startup  disruptiboek  irtenbide  digitalak  eman  diezazkieten  20  euskal  ETEri
24/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak epea ireku du startup disruptiboek irtenbide digitalak eman diezazkieten 20 euskal ETEri

Urriaren 20ra arte, startupek eta scaleupek 7 erabilera-kasutarako soluzioak aurkeztu beharko dituzte honako esparru hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa industriaren, energiaren, zerbitzuen eta elikaduraren sektoreetakoak diren 20 ETEei.

TramoIAk  logistika  automatizatzeko  robot  kolaboratiboak  eskaintzen  ditu
22/09/2025 Ekintzailetza

TramoIAk logistika automatizatzeko robot kolaboratiboak eskaintzen ditu

Startupak teknologia aurreratuak konbinatzen ditu, tamaina aldakorreko paketeen logistikari soluzio robotiko bat emateko

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Toribio  Echevarría  Sariek  35.  edizioa  betetzen  dute  aurten,  hainbat  berritzasunekin
15/09/2025 Ekintzailetza

Toribio Echevarría Sariek 35. edizioa betetzen dute aurten, hainbat berritzasunekin

Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 9ra arte dago zabalik

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  882  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  70  enpresarekin  lan  egiteko
15/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko 882 startup erakarri ditu Euskadiko 70 enpresarekin lan egiteko

Startupek edizio honetan parte hartu duten 70 enpresek planteatutako 12 erabilera-kasuei erantzuteko hautagaitzak aurkeztu dituzte.

Habitakek  AA  teknologiaren  laguntzarekin  higiezinen  zerbitzuak  iraultzen  ditu
09/09/2025 Ekintzailetza

Habitakek AA teknologiaren laguntzarekin higiezinen zerbitzuak iraultzen ditu

Plataformak adimen artifiziala erabiltzen du jabeak, erosleak, agenteak eta sektoreko profesionalak konektatzeko.

Grunussek  energia  sortzeko,  transmititzeko  eta  biltegiratzeko  modua  eraldatzen  du
28/08/2025 Ekintzailetza

Grunussek energia sortzeko, transmititzeko eta biltegiratzeko modua eraldatzen du

Berrikuntzak bultzatutako ‘deeptech 'enpresa honek aurrerapen teknologiko eta ekologikoaren abangoardian kokatzen da

Taldekik  biosentsoreak  garatu  ditu  gaixotasunen  diagnostiko  aurreraturako

Taldekik biosentsoreak garatu ditu gaixotasunen diagnostiko aurreraturako

BereMELISA plataformak hamaika aukera eskaintzen ditu azterketa biomolekularrean

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.