alava emprende
Ekintzailetza Finantziazioa
Albisteak 23 urtarrila, 2019

Alava Emprende 2019: Ideia onak saritzea, esperientzia, jakintza eta sinergiak

Objetivo principal, impulsar el emprendimiento en el territorio y un nuevo lema “Cambia el chip”, que pretende poner el foco sobre la nueva tecnología y los cambios de paradigma en la economía mundial.
-

Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak —SPRI taldearen eta BIC Arabaren bitartez, zeinaren bazkide nagusia baita— Araba Ekinean programaren barruan 2019rako proposatutako jarduerak aurkeztu dituzte gaur prentsaurrekoan; horren xede nagusia lurralde osoan ekintzailetza sustatzea da, eta “Txipa aldatu” lema berriak teknologia berrietara eta munduko ekonomiaren paradigma aldaketetara bideratu nahi du arreta.

Berrikuntza garrantzitsuenen artean aipatu beharra dago lau erakundeek ahalegin handia egin dutela jarduera kopurua handitzeko eta urte osora zabaltzeko, Araba osoko ekintzaileei lagundu eta zerbitzu ematearren. Esate baterako, 2018an sortutako ekintzailetzari buruzko Ekin Breakfast gaikako topaketen arrakasta ikusirik, lurralde osoan antolatuko dira, datorren abendura arte. Azken helburua da komunitatea sortzen jarraitzea eta Araban sortzen diren ekimenei laguntzea, bai  alavaemprende.com atariaren bidez bai zuzeneko ekitaldien bidez.

Nerea Melgosa, Gasteizko Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzia; Pilar García de Salazar, Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusiordea; Aitor Urzelai, BIC Arabako lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza zuzendaria, eta Josune Albizu, Vital Fundazioaren zuzendaria, arduratu dira programa aletzeaz. Jardueren artean ideia-lehiaketa berritua ere gailentzen da, gaur hasten den hamabosgarren edizioan hazkunde nabarmena izan baitute sariek eta kategoriek, ekintzaile gehiago parte har dezaten. 2019ko “Zure ideiak balio du” lehiaketan bederatzi kategoriatan emango dira sariak:

  • Ideiak: oraindik garatu ez diren baina duten originaltasunagatik edo etorkizunerako proiekzioagatik aitortza merezi duten ideiak balioetsiko dira. Saria 500 euro izango da, On4u Global Services enpresaren babesarekin.
  • Iraunkortasuna: garapen iraunkorraren balioak ondoen islatzen dituen proiektua sarituko da. 500 euroko saria Aclima Euskadiko ingurumen arloko industrien klusterraren babesari esker emango da.
  • Merkataritza eta Turismoa: alor horretan garatzen diren proiektu guztiak balioetsiko dira. 1.000 euroko saria emango da, Gasteiz ON-ek babesturik.
  • Nekazaritzako elikagaiak: alorrean sustatzen diren ekimenak sarituko dira. 1.000 euro.
  • Industria: industriaren arloan aurkeztutako proiekturik onenak 1.000 euroko saria eskuratuko du, Michelin Fundazioak babesturik.
  • -Zerbitzuak: merkataritza eta turismoaren alorretik at pertsonen beharrak betetzeko ekimen onena sarituko da. 1.000 euro.
  • Publikoaren sari berezia: ideia finalisten azken aurkezpenera doazenek aukeratuko dute. 300 euro.
  • Metxa sari berezia: izen bereko azeleratzaileak emango dio proiektu berritzaileena denari eta hazteko ahalmen handiena duenari. Saria hurrengo Metxa Bootcamp-erako leku bat da, 4.000 euroan balioetsia.
  • RPK sari berezia, enpresen eraldaketa sozialari: aurkeztutako proiektu guztien artean, kategoria edozein delarik, RPK enpresak eragin sozial handieneko proiektua hautatuko du, industriaren eta eraldaketa sozialaren arteko lerrokadura lortze aldera. Saria 1.000 euro izango da.

Eskabideak aurkezteko epea gaur, urtarrilak 21, hasiko da, martxoaren 11ko 14.00ak arte. Oinarriak  alavaemprende.com webgunean kontsultatu daitezke. Lurraldean ekintzailetzarekin zerikusia duten zenbait agentek osatutako dute epaimahaia; martxoaren erdialdera aukeratuko dituzte finalistak, zeinek martxoaren 23an (asteartea) egitekoa den ekitaldian aurkeztuko baitituzte beren ideiak, Goiuri jauregian. Apirilaren 3an jakinaraziko da nortzuk diren irabazleak, Araba Ekinean-en Ekin Day jardunaldi zentralean.  

 

Ekin Breakfast, B2B topaketa eta Ekin Day

Iaz sortutako Ekin Breakfast formatuarekin jarduera gehiago egingo dira 2019ko Araba Ekinean programan. Erakunde laguntzaileekin batera ekintzailetzarekin lotutako hainbat gairi buruzko topaketak egingo dira Arabako zenbait lekutan. Lehena otsailaren 13an egingo da, Metxa azeleratzailearen laguntzarekin; proiektu berriak aurrera ateratzeko inbertsioak lortzeko gakoak izango ditu hizpide. Datozen egunetan argitaratuko dira Araba Ekinean-en webgunean beste gai batzuk lantzeko topaketak, hala nola zibersegurtasuna, merkataritza elektronikoa edo emakumeen ekintzailetza. Parte hartzea doakoa izango da, alavaemprende.com webgunean izena emanda. Gasteizen ez ezik, Laudion eta Amurrion egingo dira topaketak, oraingoz. Orobat, topaketa berezia egingo da EHUren Arabako campusaren laguntzarekin, ekintzailetza unibertsitateko ikasleen artean zabaltzearren.

Aurreko bi edizioetan lortutako arrakasta ikusirik,III. B2B topaketa egingo da Araba Ekinean-en barruan. Horren barruan, ekintzaileek banakako bilerak hitzartu ditzakete aholkularitza edo finantzaketa entitateekin zein azeleratzaileekin, baita beste ekintzaile batzuekin ere. Martxoaren 26an  egingo dira topaketak, Goiuri jauregian; parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute web-orrian. Aurreko bi deialdietan ehun bileratik gora egin ziren, eta lankidetza berriak sortu ziren horietatik.

Araba Ekinean-en jardunaldi zentrala, Ekin Day izenekoa, apirilaren 3an (asteazkena) egingo da; ideiak eta proiektuak sustatzeko hainbat oztopo gainditu behar izan dituzten pertsonek beren esperientzia inspiratzaileak azalduko dituzte. Hizlarietako batzuk dagoeneko baieztatu dira, esate baterako, Antonio Espinosa, Auara enpresaren fundatzailea —edateko ura ez dutenei eramaten die— eta Verónica Reyero, Antropología 2.0 ekimenaren fundatzaileetako bat —proiektu berriak abian jartzeko antopologia baliatzen du ekimen berritzaile horrek—. Dagoeneko sendotuta dauden ekintzaileen eta hasi berri direnen arteko elkarrizketa ere hartuko du Ekin Day jardunaldiak, eta Araba Ekinean zein ideia-lehiaketako sarien banaketa. Asistentzia doakoa da, webgunean aldez aurretik izena emanda.

 

Eskola Enpresen Feria

2019ko Araba Ekinean-en barruko lehen jarduera, Eskola Enpresen Feria, urtarrilaren 20an (asteazkena) egingo da, Andre Maria Zuriaren plazan instalatutako karpa batean, eta 10.00etatik 14.00etara iraungo du. Arabako LHko zenbait ikastetxetako ikasleek Ikasenpresa programaren barruan ikasturte honetan garatu dituzten enpresa-proiektu berrien erakusleihoa izatea da ekimenaren helburua. Standetan hogeitamar proiektu inguru aurkeztuko dira, eta ikasleek berek saldu eta erakutsiko dituzte beren produktu eta zerbitzuak.

Izan ere, Ikasenpresa hezkuntza-programaren barruan, erdi eta goi mailako ikasleek enpresa bat sortzeko aukera dute, proiektua lantzeko prestakuntza eta tutoretza jasoz. Hartara, enpresaren mundua ikasgeletara hurbildu nahi da, eskola-komunitateak ekiteko duen ahalmena sustatuz.

Bestetik, gazteenen artean ekintzaile gogoa sustatzen jarraitzeko, marka pertsonala garatzeko lantegiak egingo dira Arabako zenbait herritako ikasle eta ekintzaileentzat.

Orobat, urtarrilaren 28tik (astelehena) Araba Ekinean-en barruko jarduerei buruzko informazioa zabaltzeko kubo bat jarriko da Gasteiz, Amurrio eta Laudion, lurralde osoko biztanleengana iristearren. Gasteizko Arka plazan jarriko da lehenengo kuboa; ondoren, Amurrion eta Laudion instalatuko da eta, azkenik, Gasteizko Loma Jeneralaren plazan, apiril hasieran.

 

Startup Europe Week

Azkenik, Startup Europe Week-en ekitaldi bat (#SEW19) egingo da laugarren urtez jarraian, Europako Batzordearen eta Startup Europe-ren ekimenez; ekintzaileei beren negozio-ideia sustatu eta garatzen laguntzea da helburua. Martxoaren 11n egingo da, “startupak eta talentua” lematzat hartuta. Ekintzaileei laguntzeko tresnak eta startupak abiarazterakoan talentuak duen garrantzia izango dituzte hizpide jardunaldian, eta doakoa izango da.

Jarduera horiek guztiak alavaemprende.com atarian eta Twitter Facebook sare sozialetan kontsultatu ahalko dira, baita Arabako ekintzailetza ekosistemari buruzko informazio zabala ere: sektorean diharduten agenteak, ekiteko laguntzak eta ekitaldien agenda osoa. Horretaz gain, buletin bat argitaratzen da hilero, albiste garrantzitsuenen laburpenarekin.

www.alavaemprende.com

Lotutako albisteak

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

Jauregik  eta  industriako  klusterrek  egoera  ekonomikoari  buruzko  azterketak  eta  irtenbideak  partekatu  dituzte  entzute  aktiboko  prozesuaren  barruan
30/10/2025 Kluster politika

Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan

Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomikoekin elkartzen jarraitu du eta Industria Abagunearen Behatokirako deia egin du, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.

2026ko  aurrekontuak:  Industria,  Trantsizio  Energetikoa  eta  Jasangarritasuna,  650,5  M€
28/10/2025 Finantziazioa

2026ko aurrekontuak: Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna, 650,5 M€

Kontu horiek errealismoa eta anbizioa uztartzen dituzte, orainaren eta etorkizunaren ikuspegiarekin, gaur egungo pertsonen bizitza hobetzera bideratuta, etorkizuneko Euskadin inbertitzea ahaztu gabe.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

Euskal  industria  aeronautikoak  Europako  berrindustrializazioan  duen  paper  estrategikoa  azpimarratu  du  Jauregik

Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan

Lehendakariak  Aernnovak  Arabako  Berantevilla  herrian  duen  lantegia  bisitatu  du

Lehendakariak Aernnovak Arabako Berantevilla herrian duen lantegia bisitatu du

Pradalesek euskal industria aeronautiko eta aeroespaziala estrategikoa dela gogorarazi du

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.