B-WOMENIN Global Meeting & Expanding-ek bere jardunaldiei hasiera eman die, eta eremu profesionalean emakumeen lidergoak duen garrantzia azpimarratzen du
Ekainaren 19an, programaren bigarren saioa antollatutko da Bilbon, enpresa-hazkundean nazioartekotzeak duen rol estrategikoari buruzkoa.
aerOS, AI Redgio 5.0, Women TechEU, WASABI eta CIRCULOOS proiektuek euren hurrengo Open Call ekimenak aurkeztu dituzte ur-jauziko finantzaketari buruzko hirugarren jardunaldian
SPRIk, Innobasquek eta BEAZek, Basque Enterprise Europe Network partzuergoko kide gisa, jardunaldi informatibo hau antolatu dute euskal enpresa txiki eta ertainei eta startupei ur-jauziko finantzaketak eskaintzen dituen aukerak jakinarazteko.
AMPOk 60 urte bete ditu bere sektorearen gailurrean, balio teknologiko handiko balbulen fabrikazioari esker
Gipuzkoako kooperatiba honek berrikuntzan egindako apustua, nazioartekotzea eta ‘know how’a nabarmendu ditu bilakaera onaren giltzarri gisa
Emakumeek garatutako nazioartekotzea, Basque Traderen B-WOMENIN Meeting & Expanding egitasmoko bigarren saioa
Ekainaren 19an, Bilboko Merkataritza Ganberan
Industria aeroespaziala eta energia berriztagarriak, Euskadirentzat aukera gehien duten Kanadako sektoreen artean
BasqueTradek txosten bat aurkeztu du aste honetan Kanadako Enbaxadarekin batera antolatutako ekitaldi batean, herrialde iparamerikarrak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak aztertzeko.
Eusko Jaurlaritzak euskal enpresei lagundu die BIEMHn, SPRI taldearen bitartez
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arantza Tapia sailburuak egindako inaugurazioaz gain, SPRI Taldeak Makina-Erremintako enpresekin elkartzeko ekitaldian hartu du parte; Basque Women In Industry ekimena aurkeztuz, Mexiko herrialde gonbidatuari harrera eginez eta Estatu Batuetako sektore-jardunaldian parte hartuz, bi kasuetan, Basque Trade & Investmentekin jardun du eta Invest in the Basque Country...
BasqueTradek Poloniako sektore aeroespazialarekiko lankidetza bultzatu du
B2B topaketen bidez, konexio-gune bat eskainiko du ekainaren 20an, Bizkaiko Parke Teknologikoan, Europa erdialdeko herrialdearekinharremanak izatea sustatzeko.
SPRIk hartu du EURADAko, Garapen Agentzien Europako Elkartearen, presidenteordetza bere gain
EURADAk 17 herrialdetako 59 garapen-agentzia biltzen ditu
BasqueTrade euskal enpresak nazioartera hedatzeko laguntza-programak aurkeztu ditu
Bi webinar antolatu ditu, ekainaren 13an eta 20an, euskal partaidetza atzerrian sustatzeko programak ezagutarazteko
BasqueTradek Euskadiren eta Kolonbiaren arteko harreman komertzialak bultzatzen ditu
Bogotako bulegoak hainbat topaketa estrategiko antolatu zituen apirilean eta maiatzean Euskadiko enpresa-ordezkarien eta Kolonbiako tokiko agintarien artean, ideiak trukatzeko eta lankidetzarako aukerak identifikatzeko.
Automobilgintzaren euskal sektoreak Mexikon duen posizionamendua sendotu eta negozio- eta inbertsio-aukera berriak aztertu ditu
Euskadiko enpresek Ipar Amerikako herrialde hartan misio komertziala egin dute ACICAEren - Automobilgintzaren Euskadiko Klusterraren eta Eusko Jaurlaritzaren bidez (SPRI Taldeko Basque Trade & Investment agentziaren eskutik)
Vermuytenek behi-esnearen alternatiba bat esportatzen du nazioartean
Arabako enpresak errendimendu handiko esneki eta landare-olioen prestakin bat egiten du, pastelgintzako zein sukaldeko errezetak egiteko. Ekialde Ertaina eta Asia ditu merkatu nagusiak.
Basque Tradek produktu biosanitarioak nazioartean esportatzeko gakoak emango ditu
Basque Health Clusterrarekin batera ekitaldi bat antolatuko du ekainaren 21ean Derion, garraio- eta kontserbazio-baldintza bereziak behar dituzten produktuak esportatzen dituzten enpresen zalantzak argitzeko.
EB enpresa berritzaileen bila dabil Japonian eta Hego Korean misio komertzialak egiteko
‘EU Business Hub - Japan and the Republic of Korea’ programaren bidez, Europako enpresek Japonian eta Koreako Errepublikan egiten dituzten esportazio- eta inbertsio-jarduerak hedatzea bilatuko du.
BasqueTradek makina erremintako euskal enpresak gidatuko ditu AEBetako merkatuan sartzeko
Ekainaren 5ean, Bilbao Exhibition Center-en egingo den ekitaldi batean, eta Makina Erremintaren Biurtekoarekin bat etorriz, Estatu Batuetako merkataritza-ekosistemako adituek beren ezagutzak eta esperientziak partekatuko dituzte, arlo horretako enpresa-arrakasta maximizatzeko
BasqueTradek euskal enpresentzat aukera gehien duten Kanadako merkatuak aurkeztuko ditu
Ekitaldia ekainaren 5ean jazoko da Bilboko BAT eraikinean, Kanadako enbaxadarekin elkarlanean. Bertan, herrialde iparramerikarrak eskaintzen dituen merkataritza-aukeren berri emango da.
MLAKOOP berritu egin da mundu mailako enpresa nabarmenekin itzulpen globalen paisaia eraldatzeko
Mondragon Korporazioko kooperatibak LinguaHub ezarri du Chicagon eta Londresen egoitza duen multinazional batean. Proiektuen bolumen handia duten enpresetako itzulpenen kudeaketa sinplifikatzeko plataforma digital integrala da.
Bookroadek mundu mailako estaldura eskaintzen du garraio korporatiboen sektorean
2018an Patxi Huélamok sortutako enpresak ehun herrialde baino gehiagotan ematen du zerbitzua
SelectUSA Investment Summit-ek Estatu Batuetako merkatuan ezartzeko gakoak eskainiko dizkie euskal enpresei
Estatu Batuetako Basque Trade & Investment bulegoak euskal erakundeen ordezkaritza batekin batera, Estatu Batuetako atzerriko inbertsio-foro handi eta garrantzitsuenean egongo da Washingtonen, ekainaren 23tik 26ra.
Basque Trade & Investment-ek euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen parte-hartzea sustatzen du
B-WOMENIN Global Business Gathering 2024 topaketak nazioartekotzean interesa zuten profesionalak bildu zituen, enpresen lehiakortasunean eta nazioartekotzean genero-berdintasunak duen garrantziari buruzko ideiak trukatzeko.