Arteche: “Energiaren sektoreak trakzio-lana egiten du klima aldaketa eta trantsizio energetikoa bezalako erronkei aurre egiteko”

Enpresa teknologiko bizkaitar hau mundu mailako erreferentea da elektrizitatearen sektoreko ekipo eta osagaietan; 175 herrialdetan saltzen du, eta 13 lantegi eta I+G-ko 6 zentro ditu
-

Artecherena superazio historia bat da. Enpresaren sortzaile Aurelio Artechek apustu irmoa egin zuen famili enpresa aurrera ateratzeko bere jaioterrian bertan. Baina ekintzailetzari lotutako historia bat ere bada, bere lehen urratsak Bilboko Gordoniz kaleko lokal batean eman zituena, ETE honek hantxe ekoizten baitzituen neurri-transformagailuak lizentziapean. Duela 76 urte izan zen hori. Arteche enpresa-talde bihurtu zen, eta gaur egun elektrizitatearen sektore osoa barne hartzen du, hasi sorkuntzatik eta garraiora nahiz banaketara, azaldu digu enpresako egungo presidente eta zuzendari nagusi Álex Artetxek. Sektoreko handien artean kokatua dagoelarik, 2.500 pertsonako plantilla du lau kontinentetan, eta 13 lantegi ditu, gaitasuna dutenak 175 herrialdetan saltzeko. Iaz 282 milioi euro fakturatu zituen.

Zure ustez, zein puntutan dago enpresa une honetan?

 76 urte beteko ditugu lehenengo eguneko ilusioarekin; familiaren baloreak mantentzen dituen enpresa bat gara, baina nazioarteko presentzia duena, neurri-transformagailuen merkatuko liderra dena eta munduko onena errele osagarrien arloan. Gainera, sektore garrantzitsu batean gaude hil ala biziko momentu honetan, energiaren sektoreak trakzio-lana egiten baitu klima aldaketaren aurkako borroka eta trantsizio energetikoa bezalako erronkei aurre egiteko.

Eta zein tresna dauzkazue erronka horri aurre egiteko?

Presente gaude 175etik gora herrialdetan eta horietan denetan saltzen dugu. Bestalde, 13 lantegi ditugu Europan, Amerikan, Asian eta Ozeanian, eta 2.500 pertsona baino gehiagoko lantaldea daukagu mundu osoan. Gainera, ikerketan diharduten sei zentro ditugu, gure ahalegin pertsonal eta ekonomikoen zati handi bat (negozio-zifraren % 3 inguru) inbertitzen dugulako berrikuntzan eta I+G+B-ren sustapenean. Horrek guztiak aukera ematen digu ospe handiko marka bat defendatzeko mundu osoan.

Pozik zaude Taldeak 2022an izandako emaitzekin?

 Laster argitaratuko ditugu emaitza finkoak, baina aurreratu dezakegu 2022a hazkunde urtea izan dela eta konpainiaren oinarriak errotzen jarraitu dugula geografia guztietan. Azken datu publikoak iazko lehen seihilekoari dagozkionak dira (ekaina): 3 milioi euroko irabazi garbiak lortu genituen -aurreko urtean 1,7 milioi izan ziren- eta diru-sarrerak 156 milioi eurora iritsi ziren, % 21,1eko hazkundea lortuz aurreko urteko epealdi berarekin alderatuta.

Zenbateraino eragin dizue nazioarteko testuinguru gorabeheratsuak?

 2022ko finantza-magnitudeei dagokienez, eragin handia izan dute material eta logistika kostu altuek, eta horri gaineratu behar zaio Ukrainiako gerrak eta inflazioaren inpaktuak eragindako egoera makroekonomikoa.

Nolanahi ere, badirudi autokonplazentziak ez duela tokirik zuen egunerokotasunean, horregatik zentratu zarete “indartsuago” eta “nazioartekoago” egingo zaituzten Plan Estrategiko batean… Zer beharko duzue estatus berri hori lortzeko?

 Aurten amaituko da gure plan estrategikoa, eta helburuak betetzen ari gara. Era berean, lanean ari gara datozen urteak gidatuko dituen plana aurkezteko. Gaur egun ezarpenak dauzkagu Espainia, Estatu Batuak, Txina, Mexiko, Australia, Turkia, Indonesia, Brasil eta Argentinan. Nazioartean zabalduta gaude duela hainbat hamarkadatatik, gure misioaren eta ikuspegiaren parte baita. Energiaren merkatuko eskaera da are indartsuago eta nazioartekoago izateko aukera ematen diguna. Munduko hainbat tokitan, esaterako Asiako merkatuan, badago premia sarea modernizatu eta trantsizio energetikora egokitzeko. Eta gu eragile garrantzitsua gara prozesu horretan.

Famili tradizio luzeko enpresa izaki, eta joan den ekainean burtsara irten ondoren, esango zenuke zuen erroak edo arimaren zati bat galdu duzuela?

 Ongi errotuta gaude gure herrian, eta belaunaldiz belaunaldi eboluzionatzen eta nazioartean hazten joan gara gure sustraiak ahaztu gabe. Burtsara ateratzea beste urrats bat izan zen norabide horretan, besterik ez. Ongi hausnartutako erabakia izan zen, bai familia barruan eta bai familiatik kanpo, oso pauso garrantzitsua baitzen enpresarentzat. Gainera, familiaren helburua da etorkizunean proiektua gidatzen jarraitzea, orain arte egin bezala. Hortaz, familiarekiko zein lurraldearekiko loturak sendo jarraitzen du.

Zein da burtsako parkean egin duzuen lehen urtearen balantzea?

Tresna aparta izan da balioa sortzen jarraitzeko behar genuen kapitala lortzeko, eta horrek eragina izan du presente gauden toki guztietan. Eszenatoki horretan, Mungia eta Euskadi funtsezkoak dira Arteche Taldearen orainean eta etorkizunean.

Sener eta Famili Enpresaren Erakundeko (IEF) presidente Andrés Sengadortak duela gutxi adierazi zuen talentua atzematea dela honelako enpresen erronka handienetako bat.      Zuentzat lehen mailako arazoa al da?

Ahalegin handiak egiten ari gara industria eta, zehazkiago Arteche Taldea, aukera erakargarri gisa aurkezteko talentu gazteari. Hainbat ekimenetan parte hartzen dugu ikastetxeak eta berrikuntza zentroak bisitatzeko eta geure burua aurkezteko, eta gainera ikasle taldeak hartzen ditugu gure egoitzetan, ikus dezaten zer egiten dugun. Gero eta profil tekniko gehiago behar dira, eta unibertsitatetik irteten den gazte kopurua mugatua da. Garai batean enpresek aukeratu egin zitzaketen langileak, gaur egun, berriz, enpresok balio-proposamen bat eskaini behar diegu hautagaiei euren karrera profesionalerako. Hortaz, sektore gisa  dugun erronka handienetako bat da, eta Arteche Taldean badaukagu horretan diharduen langile multzo bat.

Bukatzeko, badut jakin-mina. Nola da posible Arteche Taldearen lehen bezeroa, sortu zen urtean bertan (1946) lortua, gaur egun oraindik ere zuen bezero eta, are gehiago, zuen bezero garrantzitsuenetako bat izatea?

Ikaragarri harro gaude. Elkarrekin parte hartzen dugu mundu osoko hainbat proiektutan, eta horrek esan nahi du gai izan garela kalitate estandarrak mantentzeko gure ibilbide osoan. Eta bezero oso exijentea denez, hazten eta hobetzen laguntzen digu.

Lotutako albisteak

Grupo  Aner:  “Aurten  40.  urteurrena  ospatzen  dugu  eta,  hala  ere,  onena  iristeke  dago”
18/03/2026 Nazioartekotzea

Grupo Aner: “Aurten 40. urteurrena ospatzen dugu eta, hala ere, onena iristeke dago”

Bi pertsonako lantalde batekin hasi zena, gaur egun nazioarteko talde bat da, software-soluzioen arloan sendotua eta AA enpresa txiki eta ertain industrialei aplikatzean zentratua.

Manufacturas  Marpe,  zurezko  materialak  banatzen  eta  fabrikatzen  dituen  ETEa

Manufacturas Marpe, zurezko materialak banatzen eta fabrikatzen dituen ETEa

Azpeitiko enpresak salmenten % 20 atzerrian egiten ditu

Gutram  enpresak  industria-hondakinak  negozio-aukera  berri  bihurtzen  ditu
11/03/2026 I+G+B

Gutram enpresak industria-hondakinak negozio-aukera berri bihurtzen ditu

Balorizazio-prozesu berrietan murgilduta dago konpainia bizkaitarra, eta bere merkatuak zabaltzea eta ekonomia zirkularreko erreferente gisa finkatzea du helburu.

Donostiatik  Dubaira:  Scott  &  Irwin-ek  nazioarteko  hedapena  indartu  du  Ekialde  Ertainean  showroom  propioa  eginez
09/03/2026 Nazioartekotzea

Donostiatik Dubaira: Scott & Irwin-ek nazioarteko hedapena indartu du Ekialde Ertainean showroom propioa eginez

Gipuzkoako konpainia berrikuntzako hub global nagusietako batean kokatzen da, kapilaritate komertziala irabazteko, bezeroei zuzeneko euskarria eskaintzeko eta funtsezko merkatuetan presentzia sendotzeko.

Fulcrum,  fakturazioaren  % 4  I+G  arlora  bideratzen  duen  Bizkaiko  ingeniaritza-enpresa
05/03/2026 I+G+B

Fulcrum, fakturazioaren % 4 I+G arlora bideratzen duen Bizkaiko ingeniaritza-enpresa

SPRI Taldearen Hazitek programako laguntza jaso du Leioako enpresak, eta ikerketa eta garapenerako unitate espezifiko bat du.

Atten2k  nazioarteko  presentzia  indartuko  du  teknologia  propioarekin  monitorizazio  prediktibo  industrialean
05/03/2026 Nazioartekotzea

Atten2k nazioarteko presentzia indartuko du teknologia propioarekin monitorizazio prediktibo industrialean

Enpresa gipuzkoarra Teknikerren sortu zen, eta sentsore optiko aurreratuak garatzen ditu fluido industrialak denbora errealean aztertzeko. Horrez gain, India, Egipto edo Kolonbia bezalako merkatuetan duen hedapena sendotzen du.

Oncomatryxek  minbizi  metastasikoaren  aurkako  doitasun-terapien  belaunaldi  berri  bat  bultzatzen  du  Euskaditik
04/03/2026 I+G+B

Oncomatryxek minbizi metastasikoaren aurkako doitasun-terapien belaunaldi berri bat bultzatzen du Euskaditik

Tumore solido aurreratuen tratamendua eraldatzeko potentziala duten antigorputzak garatzeko gai den Europako plataforma teknologiko bakanetako bat da euskal enpresa bioteknologikoa

B.lux  diseinu  garaikideko  luminarien  fabrikatzaileak  Ekialde  Ertaina  argiztatzearen  aldeko  apustua  egiten  du
04/03/2026 Nazioartekotzea

B.lux diseinu garaikideko luminarien fabrikatzaileak Ekialde Ertaina argiztatzearen aldeko apustua egiten du

Enpresa bizkaitarra mundu osoko 40 herrialdetan baino gehiagotan dago, eta garrantzi berezia du Alemanian eta Estatu Batuetan. Katalogo berri bat kaleratu du, zazpi bildumako eredu berriekin.

Fast  Flooding,  uholdeei  aurre  egiteko  plataforma  berritzailea
02/03/2026 I+G+B

Fast Flooding, uholdeei aurre egiteko plataforma berritzailea

IntelliAlertek sortutako plataformak datuak denbora errealean erabiltzen ditu ur-goraldiak iragartzeko eta udal, azpiegitura-operadore eta industrietarako arriskuaren kudeaketa sustatzeko.

Teknikerrek  diamantean  oinarritutako  sentsore  kuantikoen  belaunaldi  berri  baten  fabrikazioa  bizkortzeko  sistema  bat  bultzatu  du
26/02/2026 I+G+B

Teknikerrek diamantean oinarritutako sentsore kuantikoen belaunaldi berri baten fabrikazioa bizkortzeko sistema bat bultzatu du

Euskal zentro teknologikoan garatu da oso-osorik, eta teknologia berri horien hiru ikerketa-arlo nagusietako bat den sentsore kuantikoetan dituen gaitasunak agerian utziko ditu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.