Berrikuntza Eraldaketa digitala Nazioartekotzea
Albisteak 17 uztaila, 2019

Arantxa Tapia AVLko presidentearekin batu da eta Tubacex-en instalazioa bisitatu du, Austrian

Enpresa erreferentea da automobilgintzaren sektorerako eta euskal teknologia-zentroetarako Basque Mobility estrategian
-

AVL-k, elektromugikortasuneko eta automozioaren joera berrietarako euskal industriarako erreferente denak, Euskadik arlo horretan dituen ahalmenak aztertzeko jardunaldia antolatu du.

Zuzendaritza-taldeek eta talde teknikoek analisi-jardunaldia partekatu dute, automobilgintzaren sektorean etorkizunean egon daitekeen lankidetza aztertzeko.

Sailburuak, era berean, Tubacex euskal taldean duela hogei urte Ternitz-en eskuratutako instalazioa bisitatu du.

Bihar, euskal ordezkaritza Vienan batuko da UNIDOko ordezkariekin; UNIDO industriaren sektorean dabilen NBEko unitatea da. Halaber, Advantage Austria industria-garapenerako sozietatearekin ere batuko da.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak Austriako egonaldia hasteko goiz bizia izan du, AVL enpresarekin, Graz udalerrian.

 

Lan-jardunaldi horretan, Tapiarekin batera, Alex Arriola Spri taldeko zuzendari nagusia izan da, bai eta potentziako elektronikako eta elektromugikortasuneko talde tekniko eta aditu bat ere; hura Euskadiko zenbait eragilek eratzen dute.

AVL transmisio konbentzionalen, hibridoen eta elektrikoen sistemak diseinatzeko eta garatzeko munduko enpresa independente handiena da. Enpresa erreferentea da automobilgintzaren sektorerako eta euskal teknologia-zentroetarako Basque Mobility estrategian (elektromugikortasunari buruzkoa).

 

Euskadiko eta AVLko zuzendariek eta teknikariek automobilgintzan elkarlanean jarduteko ahalmen eta aukerak egiaztatu dituzte

 Jardunaldia bost ordukoa izan da eta, haren bidez, honako hauek egin dira: Euskadik eskaintzen dituen negozio-aukerak ezagutzera eman; euskal industriarako intereseko lankidetza-bideak ireki, eta merkatuan aurreratuenak diren sistema elektrikoak testatzeko zentroak erakusgai dituzten instalazioak bisitatu dituzte.

Topaketako buru AVLko presidentea eta CEOa izan da, Helmut List, eta, berarekin batera, zuzendari eta teknikarien talde handia izan da, arlo horretan Euskadik duen sistemaren gaitasunetan interesatua.

Sailburua euskal ordezkaritzaren buru izan da, eta ordezkaritza honako hauek eratu dute: Álex Arriola Spri taldeko zuzendaria; Marian Ibarrondo Invest in the Basque Country unitatekoa, eta Cidetec Zentro Teknologikoko Óscar Miguel, CIC EneriGuneko Javier Olarte eta ACICAEko Mikel Lorente adituak. Bi ordezkaritzek adostu dute lankidetza-bideak esploratzea euskal industriarekin, erronka eta aukera berrietara zabalik dagoen sektorean duen posizioa sendotzeko.

Azken sei urteotan batez beste % 12ko hazkuntza izan du AVLk, eta 10.200 enplegatu inguru ditu mundu osoan; 2.000 milioi euro inguru fakturatu zituen pasa den ekitaldian.

Gaur egun, AVLk Grazen duen egoitza nagusian Euskadiko profesionalak daude, aurretik, Tecnun eta EHUren Ingeniaritza Eskolako formula studenti lotuta zeudenak, eta funtsezkoak izan dira topaketa honen antolamenduan.

 

Bisita Tubacex SBER-era, Austrian

 Tapia sailburuak Austrian dagoela aprobetxatu nahi izan du aurrez aurre ezagutzeko Tubacex SBERen instalazioak, Ternitz udalerrian; enpresa euskal taldeak bereganatu zuen, 1999an, balio erantsi handiko tutuen nitxoan ekoizpena handitzeko aukera eman dion estrategiaren esparruan.

Tubacex Austriak unbilikaletarako (offshore) tutuak fabrikatzen ditu; petrolioa eta gasa presioaren, tenperaturaren eta korrosioaren baldintza kritikoetan esploratu eta erauztean jardueretan laguntzeko produktua.

Bisitan, Arantxa Tapiarekin eta Alex Arriolarekin batera, Ternitzeko eta Arabako instalazioetako arduraduna izan da, Celestino Danis, eta enpresak Austrian duen zuzendaritza-taldea.

 

Bihar, agenda Vienan UNIDOrekin eta Advantage Austriarekin

Bihar, euskal ordezkaritza Vienara joango da eta, bertan, UNIDOren egoitza bisitatuko du; UNIDO Nazio Batuen Erakundearen industria-garapenean espezializatuta dagoen erakundea da. Eta topaketa izango du Advantage Austria – Austriako industria-garapenerako sozietatearen ordezkaritza batekin, Kapsch trafficCom – Bilbon ordezkaritza duen talde teknologikora (trafikoaren eta mugikortasunaren soluzioetan lan egiten dute) egingo duten bisitan.

Lotutako albisteak

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

MIMek  Euskaliten  Kudeaketa  Aurreratuaren  Diploma  lortu  du,  lau  hamarkada  baino  gehiagoko  ibilbide  industrialaren  ondoren
30/03/2026 Berrikuntza

MIMek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortu du, lau hamarkada baino gehiagoko ibilbide industrialaren ondoren

Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma ISO 9001:2015 ziurtagiriari gehitzen zaio, eta talde osoaren profesionaltasuna eta inplikazioa indartzen ditu

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Lehendakariaren  iritziz  Euskadi  funtsezko  eragilea  da  Europaren  berrindustrializazioan  eta  autonomia  estrategikoan
24/03/2026 Berrikuntza

Lehendakariaren iritziz Euskadi funtsezko eragilea da Europaren berrindustrializazioan eta autonomia estrategikoan

Pradales Lehendakariak adierazi du testuinguru global “kaltegarri eta ezegonkorrari” aurre egin behar zaiola, eta “Defentsa, Errotzea eta Hazkundearen” aldeko euskal estrategia defendatu du

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

VCGk  bost  ardatzeko  mekanizazio  zentroa  txertatu  du  bere  instalazioetan
22/03/2026 Berrikuntza

VCGk bost ardatzeko mekanizazio zentroa txertatu du bere instalazioetan

Ezaugarri horiek dituen bigarren ekipoa da eta horri esker, enpresak doitasunezko mekanizazioan duen espezializazioa indartuko du.

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.