Berrikuntza Eraldaketa digitala I+G+B
Elkarrizketak 4 urria, 2018

Lorena Fernández: “Gizartearen estereotipo matxistak teknologietaraino iritsi dira”

Deustuko Unibertsitateko Nortasun Digitalaren zuzendari Lorena Fernándezek Europa mailako Women in Science topaketan parte hartu zuen irailaren 25ean.
-

 

Lorena Fernándezek –teknologietan aditua eta Deustuko Unibertsitateko Nortasun Digitalaren zuzendaria- Europa mailako Women in Science topaketan parte hartu zuen irailaren 25ean. Bere hitzaldian hizpide hartu zituen teknologia berrien arloko genero-zeihartasunak eta Inspira STEAM programa aurkeztu zuen.

 

Teknologiaren sektorean gizonak askoz gehiago dira emakumeak baino. Zer gertatzen da emakumeek teknologien garapenean parte hartzen ez dutenean?

Ikuspuntu bakarretik pentsatutako teknologia sortzen da. Lantalde anitzak behar ditugu -genero, arraza eta klase sozial desberdinak barne hartzen dituztenak- perspektiba desberdin guztiak kontuan har daitezen teknologiak diseinatzean. Adibide ezin garbiagoa da segurtasun-uhalaren diseinua. 1949an sortu zen auto-istripuen ondorioak aztertzeko lehen dummie-a, baina 1996ra arte ez zen kaleratu haurdun zeuden emakumeentzako lehen dummie-a.

 

Hitzaldian azaldu zenuen bezala, teknologien munduko genero zeihartasunak iritsi dira algoritmoetara eta Big Data analisira. Nola?

Ikaskuntza automatikoko algoritmoek erabiltzen dituzten tresnek patroiak detektatzen dituzte aztertutako datuetan, eta arauak formulatzen dituzte patroi horietan oinarrituta. Arau horiek sortzeko informazio-bolumen handia kontsumitu behar izaten dute, eta datu horiek zeihartasunak dituen gizarte batek sortzen ditu. Beraz, teknologiak are gehiago indartzen ditu genero-zeihartasunak.

 

Eman diezagukezu adibideren bat?

Asko daude. Google Translate aplikazioak tresnan bertan egiten diren itzulpenetatik ikasten du, edo bestela argitalpen digitalak prozesatuta. Itzulpen bat egiten baduzu turkieratik, kontuan izanik hizkuntza horrek ez daukala genero gramatikalik, berehala ikusten da desberdintasuna.  Turkieraz ez dira gaztelaniazko “él” edo “ella” existitzen, baina ingeleseranzko itzulpenak egitean, sukaldariak neskak dira eta ingeniariak mutilak, alferrak neskak dira eta langileak mutilak, eta badira beste hainbat adibide.  Hizkuntza batean generoarekin (edo beste elementu batzuekin) lotutako zeihartasun eta aurreiritziak badaude, zeihartasun eta aurreiritzi horiek teknologietaraino iritsiko dira.

 

 

Nola eragiten digu gu konturatu ere egin gabe? 

Batzuetan oso modu sotilean, oso zaila da antzematea. Adibidez, aipatu dugunak eragina du lan-promozioetan. Mundu analogikoan lan aukera asko “sukaldatzen” dira espazio informaletan, non ez baita sartzen emakumerik. Gauza bera gertatzen da arlo digitalean? Badaude hori horrela dela frogatzen duten azterlanak, esaterako Carnegie Mellon Unibertsitateak eginiko Automated Experiments on Ad Privacy Settings. Azterlan horretan mila erabiltzaile faltsu sortu zituzten Googlen, %50 gizonezkoak eta %50 emakumezkoak, eta ikusi zuten gizonezkoek 1.800 aldiz ikusi zutela 200.000 dolarretik gorako soldata zuen lan-eskaintza bat; emakumeek, berriz, 300 aldiz bakarrik.  Bada beste adibide bat ere. Duela gutxi jakin dugu Facebookek aukera ematen diela lan iragarleei gizonezkoengana bakarrik zuzentzeko. ProPublica agentziak deskubritu zuen azken urtean 15 enpresak (tartean Uber) sexu bakarrarentzako lan-iragarkiak egin dituztela Facebooken, estereotipoetan oinarrituta.

 

Genero-zeihartasuna hezkuntzan bertan ematen da, neska gutxik aukeratzen baitituzte ikasketa zientifiko-teknologikoak. Nola hautsi daitezke estereotipo horiek?

Hodi honek hainbeste itogin ditu, ezen hustu egiten baita unibertsitatera iritsi baino lehen ere. Zulo oso desberdinak ditu. Science aldizkariak argitaratutako azterlan batek dioenez, 6 urte betetzerako neskatoek uste dute mutikoak eurak baino azkarragoak direla.  Aipatzekoak dira baita ere ikasketa zientifiko-teknologikoekin lotutako estereotipoak eta komunitate zientifikoaren zailtasunak jende gaztea erakarriko duen diskurtso bat sortzeko. Erreferenteak eman behar dizkiegu, baina erreferente horiek ez dute “super-emakume” izan beharrik. Jocelyn Bell astrofisikoak esan zuen bezala, Marie Curie bezalako erreferenteez gain, gizarteak eguneroko ereduak behar ditu neskatoen artean bokazio zientifikoak ernaltzeko. Zulo gehiago ere badaude, adibidez jostailuak, pelikulak, emakumeen ikusezintasuna testu-liburuetan eta komunikabideetan…

 

Inspira proiektua abiarazi duzue. Horrelako erreferenteak eskaini nahi dizkiezue neskatoei?

Bai. Neskatoek hezur-haragizko emakumeak ezagutu behar dituzte haiekin hitz egiteko eta mota guztietako galderak egiteko, ez bakarrik zientziari eta teknologiari buruz, baita ere egunerokotasunari buruz. Lehen aldiz erabili da taldekako mentoring teknika lehen hezkuntzako ikasleen artean STEAM ikasketak sustatzeko proiektu batean, eta saioak ikastorduetan egin dira. Neskato guztiak inspiratu nahi ditugu askatasunez erabaki dezaten zer izan nahi duten. Mae Jemison NASAko astronautak esango zukeen bezala, ez zaitzala inoiz mugatu gainerakoen irudimen mugatuak.

 

Nolako aldaketak sumatu dituzue parte hartzen duten neskatoen artean?

Konfiantza gehiago dute, lanbideei buruzko estereotipoak hausten dituzte –eta ez bakarrik STEAM ikasketekin lotutakoak- eta esaldi bikainen bat edo beste oparitu digute programa amaitzean, adibidez:

6.Idatzi esaldi bat INSPIRAn izandako esperientzia deskribatzeko

Ikasi dut neskok mutilek egiten dutena egin dezakegula

Lotutako albisteak

Fulcrum,  fakturazioaren  % 4  I+G  arlora  bideratzen  duen  Bizkaiko  ingeniaritza-enpresa
05/03/2026 I+G+B

Fulcrum, fakturazioaren % 4 I+G arlora bideratzen duen Bizkaiko ingeniaritza-enpresa

SPRI Taldearen Hazitek programako laguntza jaso du Leioako enpresak, eta ikerketa eta garapenerako unitate espezifiko bat du.

Ikale  Consulting  enpresak  mikro  eta  enpresa  txiki  industrialentzako  dirulaguntzak  tramitatzen  ditu

Ikale Consulting enpresak mikro eta enpresa txiki industrialentzako dirulaguntzak tramitatzen ditu

Eibarko enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du Gaitasun Digitalak programatik, eta zerbitzu berriak eskaintzea aurreikusten du

Oncomatryxek  minbizi  metastasikoaren  aurkako  doitasun-terapien  belaunaldi  berri  bat  bultzatzen  du  Euskaditik
04/03/2026 I+G+B

Oncomatryxek minbizi metastasikoaren aurkako doitasun-terapien belaunaldi berri bat bultzatzen du Euskaditik

Tumore solido aurreratuen tratamendua eraldatzeko potentziala duten antigorputzak garatzeko gai den Europako plataforma teknologiko bakanetako bat da euskal enpresa bioteknologikoa

Fast  Flooding,  uholdeei  aurre  egiteko  plataforma  berritzailea
02/03/2026 I+G+B

Fast Flooding, uholdeei aurre egiteko plataforma berritzailea

IntelliAlertek sortutako plataformak datuak denbora errealean erabiltzen ditu ur-goraldiak iragartzeko eta udal, azpiegitura-operadore eta industrietarako arriskuaren kudeaketa sustatzeko.

Teknikerrek  diamantean  oinarritutako  sentsore  kuantikoen  belaunaldi  berri  baten  fabrikazioa  bizkortzeko  sistema  bat  bultzatu  du
26/02/2026 I+G+B

Teknikerrek diamantean oinarritutako sentsore kuantikoen belaunaldi berri baten fabrikazioa bizkortzeko sistema bat bultzatu du

Euskal zentro teknologikoan garatu da oso-osorik, eta teknologia berri horien hiru ikerketa-arlo nagusietako bat den sentsore kuantikoetan dituen gaitasunak agerian utziko ditu.

Mausa,  fabrikazio  aurreratuaren  bidez  industriarako  soluzioak  eraldatu  dituen  familiako  ETEa

Mausa, fabrikazio aurreratuaren bidez industriarako soluzioak eraldatu dituen familiako ETEa

Oiartzungo enpresak SPRI Taldearen berrikuntzarako dirulaguntza jaso du eta bederatzi urte daramatza 3D inprimagailuaren teknologiarekin lanean.

New  Stage  Solutions-ek  (NSS)  neurrira  egindako  soluzio  teknologikoak  eskaintzen  ditu  Arrasatetik

New Stage Solutions-ek (NSS) neurrira egindako soluzio teknologikoak eskaintzen ditu Arrasatetik

Euskal konpainiak eskuzko lanak murrizten dituzten eta ETEen eta B2B konpainien kontrol operatiboa hobetzen duten tresna digitalak diseinatu eta inplementatzen ditu.

Seigarbost,  hondakinen  edukiontzietan  sarraila  adimendunak  eskaintzen  dituen  Gipuzkoako  ETEa
17/02/2026 I+G+B

Seigarbost, hondakinen edukiontzietan sarraila adimendunak eskaintzen dituen Gipuzkoako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen Zabaldu programako laguntza jaso du nazioartekotze-proiektua indartzeko

Cevisa,  munduko  liderra  alakagailu  eramangarrien  diseinuan  eta  fabrikazioan
16/02/2026 I+G+B

Cevisa, munduko liderra alakagailu eramangarrien diseinuan eta fabrikazioan

Gasteizko enpresak 60 herrialdetan baino gehiagotan saltzen du eta zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du

SEIN,  urtean  industriako  hornikuntzen  43.000  eskari  kudeatzen  dituen  ETEa

SEIN, urtean industriako hornikuntzen 43.000 eskari kudeatzen dituen ETEa

Soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu Euskadiko trakzio-enpresa nagusientzat

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.