Berrikuntza Eraldaketa digitala I+G+B
Elkarrizketak 19 ekaina, 2020

Arantza del Pozo, Vicomtech: “Gero eta enpresa gehiago jotzen dute guregana hizketaren eta hizkuntzaren teknologiak fabrikazioan eta osasun sektorean txertatzeko interesarekin, prozesuak optimizatzeko”

Mundu digitala geroz eta interaktiboagoa da. Interneten egindako bilaketek, laguntzaile birtualek edo 'online' itzulpen-sistemek erabiltzaileen bizitza errazten dute Hizketaren eta Hizkuntza Naturalaren Teknologiei esker. Teknologia hauek automatikoki prozesatzen dituzte mintzamena eta giza hizkuntza. Donostian egoitza duen eta BRTA aliantzako kide den Vicomtech ikerketa-zentroa erreferente bat  bihurtu da Adimen Artifizialaren eta Visual Computing-en ikerketa aplikatuan, eta industria eta osasun sektoreetako gero eta erakunde gehiago laguntzen ditu.
-

Mundu digitala geroz eta interaktiboagoa da. Interneten egindako bilaketek, laguntzaile birtualek edo ‘online‘ itzulpen-sistemek erabiltzaileen bizitza errazten dute Hizketaren eta Hizkuntza Naturalaren Teknologiei esker. Teknologia hauek automatikoki prozesatzen dituzte mintzamena eta giza hizkuntza. Donostian egoitza duen eta BRTA aliantzako kide den Vicomtech ikerketa-zentroa erreferente bat  bihurtu da Adimen Artifizialaren eta Visual Computing-en ikerketa aplikatuan, eta industria eta osasun sektoreetako gero eta erakunde gehiago laguntzen ditu. Arantza del Pozo Hizketa eta Hizkuntza Naturalaren Teknologien zuzendariak azaldu duenez, garapen teknologikoak aurrera egiten jarraituko du, “inguratzen gaituzten makina eta gailuekin dugun interakzioa pertsonen artean duguna bezalakoa izatea lortu arte“. 

Zertan datza Hizkeraren eta Hizkuntza Naturalaren Teknologiak? 

Giza hizkuntza eta hizketa automatikoki prozesatzea helburu duen teknologia multzo bat da. Hainbat aplikazio daude, hala nola ahotsaren ezagutza eta sintesia, testu-dokumentuetatik informazioa bilatzea eta ateratzea, itzulpen automatikoa edo elkarrizketa-laguntzaileak. Bizi garen mundu digitalean, sarritan erabiltzen ditugu gure eguneroko bizitzan. Adibidez, Interneten bilaketak egiteko, Google Translate-ren bidez beste hizkuntza batzuetan dauden webguneak itzultzeko edo AlexaCortanaSiri edo Google Assistantekin interakzioa izateko. 

Komunikazioetan egindako azken aurrerapenen ondorioz, aurrera pausoak egin behar izan dira Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduan . Zer bilakaera izan du sistemak azken urteotan, eta zer aplikazio ditu? 

Hitzen irudikapen semantikoan aurrerapen handia egon da eta aurrez entrenatutako hizkuntza-ereduak daude, hizkuntza anitzeko bilioi bat testuekin ikasitakoak, idatzizko hizkuntza ulertzeko gai direnak. Teknika horiei esker, hizketa naturalaren prozesamenduaren aplikazio tradizionalak erraz molda daitezke, hala nola izendatutako entitateak detektatzea edo sentimenduak aztertzea, domeinu eta hizkuntza espezifikoetara. Gainera, gaur egungo bilatzaileak gure galderei erantzun zehatzagoak emateko gai diren sistemetarantz eboluzionatzen ari dira.  

Azken urteotan, elkarrizketa-sistemen garapena ere garrantzitsua izan da. Nola lortzen da sistema horiek erabiltzailearentzat lagunkoiagoak eta eraginkorragoak izatea? 

Gaur egungo elkarrizketa-sistemen gaitasunak mundua ulertzeko eta ezagutzeko mugatuak dira oraindik, eta, beraz, gehienek testuinguru eta zeregin zehatzetara bideratuta dituzte beren interakzioak (adibidez, ohiko galderak eta erantzunak, saldoa kontsultatzea, billeteak erostea, etab.). Kasu horietan, oso garrantzitsua da erabiltzaileari sistemaren gaitasunei buruz informazioa helaraztea eta bere interakzioak gidatzea, arrakasta izan dezan nahiz eta makinak erabiltzailea behar bezala ez ulertzea. Funtsezkoa da, halaber, sistema huts egindako interakzioekin aldian-aldian birdiseinatzeaakatsak konpontzen ikas dezan. 

Zer ibilbide dute hizketaren teknologiek osasunaren esparruan? 

Alde batetik, testu klinikoen prozesamenduak Historia Kliniko Elektronikoaren informazioa “anonimo bihurtzeko” eta egituratzeko aukera ematen du. Gaur egun, oraindik ez da historia klinikoa Big Data ikerketarako edo erabakien euskarrirako aplikazioetan ustiatzen. Bestetik, ahots bidezko elkarrekintza naturaleko sistemek, gizarte eta osasun arloei  egokituta, informazioa erregistratzeko lanetan laguntza eman ahal diete profesionalei, eta baita pazienteeere bai, laguntza eta jarraipena erraztuz. Hainbat euskal enpresekin lankidetzan ari gara bi lan-ildo horietan. 

Nola egiten dio aurre Euskadiko teknologia eta industria sareak sektore hori hartzen ari den garrantziari? Badakigu teknologia horiei etekina ateratzen Euskadi espezializatuta dagoen sektore guztietan? 

Maila teknologikoan, Euskadik mintzamenaren eta hizkuntzaren teknologietan espezializazio handia duten eta erreferente diren eragileak ditu nazioarte mailan. Industria mailan, nagusiki hizkuntzen prestakuntzaren, itzulpenaren eta eduki digitalen arloko enpresak biltzen dituen Hizkuntzen Industriaren sektoreaz gain, gero eta erakunde gehiagok jotzen dute guregana fabrikazioaren arloan eta osasun-gizarte sektorean  hizketaren eta hizkuntzaren teknologiak integratzeko, prozesuak optimizatzeko helburuarekin. 

Noraino irits daiteke Hizketaren Teknologia? 

Pertsonok ditugun komunikazio-mekanismo naturalak hizketa eta hizkuntza diraHaien garapen teknologikoak aurrera egiten jarraituko duela uste dut, inguratzen gaituzten makina eta gailuekin dugun interakzioa gure artean duguna bezalakoa izatea lortu arte. Oraindik lan asko dago egiteko, baina mereziko du. 

 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke. 

Lotutako albisteak

Pinturas  del  Norte:  sei  hamarkada  baino  gehiago  espezializatzen,  berritzen  eta  lurraldearekiko  konpromisoa  hartzen
16/01/2026 Berrikuntza

Pinturas del Norte: sei hamarkada baino gehiago espezializatzen, berritzen eta lurraldearekiko konpromisoa hartzen

Bilboko enpresak erakusten du posible dela gertutasunetik lehiatzea, ezagutza teknikoari eta berrikuntzari esker.

Bombas  Trief,  industria  digitalizatu  bihurtutako  tailerra

Bombas Trief, industria digitalizatu bihurtutako tailerra

Erandioko enpresak SPRI Taldearen hainbat dirulaguntza baliatu ditu bere modernizaziorako

Aston  &  Wolf:  “Teknologia  jada  ez  da  tresna  bat  bakarrik,  gure  DNA  da”

Aston & Wolf: “Teknologia jada ez da tresna bat bakarrik, gure DNA da”

Turismo-ostatuak kudeatzen dituen Bilboko enpresak bere software-soluzioak garatu ditu profesionalizatzeko beharra duten beste kudeatzaile edo jabe batzuen kudeaketa eta esperientzia optimizatzeko.

ZYLK-k  eraldaketa  digitala  bultzatzen  du,  euskal  industriarentzako  soluzio  ireki  eta  irisgarrien  bidez

ZYLK-k eraldaketa digitala bultzatzen du, euskal industriarentzako soluzio ireki eta irisgarrien bidez

Bizkaitar enpresak Liferay, Cloudera eta datu eta adimen artifizialeko soluzio propioetan oinarritutako plataforma digitalak garatzen ditu, eta Ibilgailu Elektriko eta Konektatuaren PERTE proiektuan parte hartzen du digitalizazio industriala bultzatzeko.

Biodatupek  saiakuntza  klinikoen  digitalizazioa  bermatzen  du
08/01/2026 I+G+B

Biodatupek saiakuntza klinikoen digitalizazioa bermatzen du

Gipuzkoako enpresa BioBizkaiarekin lankidetza bat hasi du, pazienteen jarraipena eta monitorizazio adimenduna hobetzeko helburuarekin.

IIndus3D  fabrikazio  aditiboan  aritzen  da,  eta  muturreko  abenturetarako  ibilgailuen  proiektu  berri  bat  garatzen  ari  da
08/01/2026 I+G+B

IIndus3D fabrikazio aditiboan aritzen da, eta muturreko abenturetarako ibilgailuen proiektu berri bat garatzen ari da

Gasteizko enpresak Ekintzaile programako SPRI Taldearen laguntza jaso du produktua 2026an merkaturatzeko

Irisbond-ek  komunikatzeko  aukerak  zabaltzen  ditu,  begiradaren  bidez  sarbide-soluzio  berriak  eskainiz

Irisbond-ek komunikatzeko aukerak zabaltzen ditu, begiradaren bidez sarbide-soluzio berriak eskainiz

Gipuzkoako enpresak aurrera egin du ‘eye-tracking’ teknologietan, eta indartu egin du ospitaleetan, ikastetxeetan eta etxeetan dagoen Komunikazio Handigarri eta Alternatiboaren eredu integrala.

Electro-Intrusion:  “Urak  bultzatutako  materialek  teknologia  autosostengarrien  belaunaldi  berri  baten  hasiera  markatzen  dute”
30/12/2025 I+G+B

Electro-Intrusion: “Urak bultzatutako materialek teknologia autosostengarrien belaunaldi berri baten hasiera markatzen dute”

CIC energiGUNEk koordinatutako proiektu europarrak uraren eta silizioaren bidez energia sortzea lortu du.

Hepyc  Manufacturing,  hariztaketa-tresnetan  liderra
23/12/2025 I+G+B

Hepyc Manufacturing, hariztaketa-tresnetan liderra

Hernaniko enpresak SPRI Taldearen Konpetentzia Digital Profesionalen programaren dirulaguntza jaso du eta negozioaren % 4 I+Gra bideratu du

Deguisak  erreketako  eta  material  erregogorren  ingeniaritzan  duen  lidergoa  indartu  du  Amurriotik
23/12/2025 Berrikuntza

Deguisak erreketako eta material erregogorren ingeniaritzan duen lidergoa indartu du Amurriotik

1966an sortutako familia-enpresa honen zuzendari nagusia Beatriz Barandica da, eta industria-ingurune konplexuan tokiko produkzioaren aldeko apustuari eusten dio

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.