Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Elkarrizketak 15 apirila, 2020

Ekomodo: “Inoiz baino lankidetza eta batasun handiagoa behar dugu krisi hau bezalako erronkei aurre egiteko”

Ekonomia Zirkularreko Europako erreferentea den enpresak (Eko-REC taldeko spin off-a) plastikozko hondakinak eraldatzen ditu eguneroko bizitzarako diseinuzko osagarri bihurtzeko
-

 

Ekonomia Zirkularreko Europako erreferentea den enpresak (Eko-REC taldeko spin off-a) plastikozko hondakinak eraldatzen ditu eguneroko bizitzarako diseinuzko osagarri bihurtzeko

 

Plastikozko botilak erabiliz produktu birziklatuak diseinatu nahi izan zituen ETE baten istorioa da hau. Horrelaxe sortu zen 2018aren amaieran Ekomodo, Ekonomia Zirkularreko Europako erreferentea eta Eko-REC euskal taldeko spin off-a, zeinak bost milioi plastikozko botila birziklatzen baititu egunero. Euskadin sortu zen, birziklapenaren aldeko testuinguru geldiezinaren erdian, helburutzat harturik zerbait desberdina eskaintzea sektoreari eta plastikoaren berrerabilpena kontsumoko merkatua bezalako eremuetara eramatea, non produktu berrerabiliek berriek baino ospe txarragoa baitute.  Gauzak horrela, Ekomodoko hiru bazkideak duela pare bat urte hasi ziren plastikozko hondakinak eraldatzen eta diseinuzko eta kalitateko produktuak sortzen, hala nola, ordenagailuentzako zorroak, edalontzi-azpikoak, giltzatakoak, alfonbrak edo hoteletako geletako txartelak. “Hori guztia pertsonei eta enpresei mundua hobetzen laguntzeko” dio David Zabalak, Ekomodoko zuzendari nagusiak.

 

Egun hauetan, ia derrigorrezkoa da galdera egitea: nola daramazue egoera hau?

Nahiko ondo, ahalegina eginez ezohiko baldintza hauetara egokitzeko eta, ahal dugun neurrian, etxetik lan egiteko.

 

Laguntzen ari zarete pandemiaren aurkako borrokan?

Eko-REC enpresa taldearen barruan gaude, eta talde horrek plastikozko botilak birziklatzen ditu askotariko produktuak egiteko, besteak beste, elikadurarako ontziak fabrikatzeko erabiltzen dugun xafla bat, orain Euskadiko LHko ikastetxeei eta maker-ei eman dieguna, 3D bisera eta maskarak egiten jarrai dezaten osasun arloko langileak babesteko.

 

Zehazki, zer egiten duzue Ekomodon?

Plastikozko hondakinak eraldatzen ditugu eta eguneroko bizitzarako osagarriak egin. Esaterako ordenagailu edo tabletentzako zorroak, oihalezko poltsak, estutxeak, giltzatakoak, hoteletarako txartelak… Produktu horiek hiru ezaugarri dauzkate: onak dira gure bezeroentzat (pertsonak edo enpresak), kartara eginiko produktuak jasotzen dituztelako; onak dira gizartearentzat, bertako tailer sozialetan egiten ditugulako; eta onak dira planetarentzat, material birziklatu eta berrerabilgarriekin egiten ditugulako, baina batez ere, ikur moduko bat direlako.

 

Zer esan nahi duzu?

Produktu bakoitza tresna oso ahaltsu bat da, mezu irmo bat transmititzen duelako: keinu txikien bitartez, gutako bakoitzak bere aletxoa jar dezake eta jarri behar du mundu hobe bat lortzeko.

 

Badirudi filosofia horrekin go!ODS sariketako epaimahaia konbentzitu duzuela. Sari horien helburua da Garapen Jasangarriko Helburuak (ODS) lortzera bideratutako Estatuko proiektuak nabarmentzea eta babestea…

Hala da, sariketaren bigarren edizioan 200 hautagaitza zeuden eta 18 enpresa sarituetako bat izan gara. Garapen Jasangarriko 12. Helburuari (Produkzio eta Kontsumo arduratsua) eginiko ekarpenak eman zigun aitortza. Oso eskertuta gaude sariagatik, eta espero dugu horrelako ekimenak baliagarri izango direla ikusgarritasuna eta aitortza emateko eredu jasangarri eta justuago baten alde lanean ari diren enpresei. Gainera, ziur gaude ekintzailetzaren bitartez lagundu dezakegula (eta lagundu behar dugula) gizartea eta planeta hobetzen.

 

Nolakoa da prozesua? Zer gertatzen da plastikozko botila bat zuen instalazioetara sartzen denetik, adibidez, ordenagailu batentzako zorro bihurtzen den arte?

Adibide bezala produktu hori hartzen badugu, ikusiko dugu bere jatorria plastikozko botila bat dela: kontsumitzaile batek dagokion edukiontzian bota badu botila, hortik hautaketa instalazio batera iritsiko da, eta gero gurea bezalako birziklapen lantegi batera, non urtu egingo baitugu ehun-hari bihurtzeko. Azkenik, hari hori diseinu batean erabiliko dugu, eta gure produktuak egiten dituen tailer sozial batera eramango dugu, diseinu horretan oinarrituta forma har dezan. Eta azken urratsa merkaturatzea da.

 

Nolakoa da zuen enpresa zenbakitan jarrita?

Lau profesionalez osatutako ETE bat gara, 2019an sortua, eta 100.000 euro inguru fakturatzen dituena. Gure enpresa Eko-REC taldean dago, zeinak 120 langile baitauzka, eta 21 milioi euroko fakturazioa urtean. Sortu ginenean, gure asmoa zen proiektuaren bideragarritasuna bilatzea taldearen barruan eta autonomo izateko modu bat aurkitzea. Hori lortu dugu, horregatik, gure bidearekin jarraitzeko modu onena bilatu nahi dugu orain.

 

Nolako erantzuna ematen die merkatuak zuek fabrikatzen dituzuenak bezalako produktuei?

Eskaerarik badagoen galdetzen ari bazara, erantzuna baiezkoa da. Badago eskaera, baina oso garrantzitsua da azpimarratzea horrelako produktuek erantzun positiboa izango dutela, baldin eta bezeroak nahi dituen eskakizunak betetzen baditu. Ez da nahikoa produktua birziklatua edo jasangarria izatea, edo tailer sozialetan fabrikatua izatea. Diseinuaren aldeko apustua egin behar du, arina eta funtzionala izan behar du, eta lehiakorra prezioari dagokionez. Gauza horiek guztiak kontuan hartu behar dira, kontsumitzailea prest dagoelako gehiago ordaintzeko, baldin eta produktuak bere igurikapenak betetzen edo gainditzen baditu.

 

Zure ustez zer ikasiko dugu krisi honetatik?

Egoera honek utzi diezazkigukeen hiru gogoeta bururatzen zaizkit. Lehena, uste genuena baino zaurgarriagoak garela; bigarrena, planetaren baliabideak mugatuak direla, eta hori agerian gelditzen ari da maskara edo arnasgailu artifizialekin, ez dauzkagulako behar ditugun guztiak; eta hirugarrenik, mezurik itxaropentsuena: benetako borondatea badugu eta elkarrekin lan egiten badugu, aurre egin ahal izango diegu krisi hau bezalako erronkei eta epe laburrean berriz iritsiko zaizkigun larrialdiei. Inoiz baino lankidetza eta batasun handiagoa behar dugu.

Lotutako albisteak

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Zubiolak  doitasun  handiko  ebaketa-erremintak  garatzen  ditu  industria-sektore  zorrotzetarako
13/03/2026 Berrikuntza

Zubiolak doitasun handiko ebaketa-erremintak garatzen ditu industria-sektore zorrotzetarako

Gipuzkoako kooperatibak diamante polikristalinoan (PCD) oinarritutako irtenbideak diseinatzen ditu, mekanizazio industrialeko prozesuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko.

Gutram  enpresak  industria-hondakinak  negozio-aukera  berri  bihurtzen  ditu
11/03/2026 I+G+B

Gutram enpresak industria-hondakinak negozio-aukera berri bihurtzen ditu

Balorizazio-prozesu berrietan murgilduta dago konpainia bizkaitarra, eta bere merkatuak zabaltzea eta ekonomia zirkularreko erreferente gisa finkatzea du helburu.

Enkarterriko  trokelgintzak  40  urte  ospatu  ditu  eskakizun  handiko  industria-hornitzaile  gisa
10/03/2026 Berrikuntza

Enkarterriko trokelgintzak 40 urte ospatu ditu eskakizun handiko industria-hornitzaile gisa

Bizkaiko konpainia bere 2026–2029 Plan Estrategikoa sustatzen ari da, SPRI Taldearen Enpresa Digitala eta Hazinnova programen babesarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.