Berrikuntza
Elkarrizketak 28 urria, 2025

SUA Solutions-en berrikuntza adimendunak etxeko suteen aurkako segurtasuna sustatzen du

Bizkaiko enpresak etxeko sukaldeetarako SGS ziurtagiriarekin garatu du sua itzaltzeko lehen irtenbidea, sei segundotan sua itzaltzeko gai dena.
-

SUA Solutions-ek etxeko sua itzaltzeko ziurtatutako lehen irtenbide adimenduna garatu du, sei segundo eskasean etxeko benetako su bat detektatzeko eta itzaltzeko gai dena. Enkar Méndez Albarrán SUA Solutions-eko CEO eta fundatzailekideak gogorarazi duenez, Bizkaiko enpresak oso-osorik sortutako berrikuntza aitzindari hau “hiru urte baino gehiagoko lanaren, mila saiakuntza baino gehiagoren eta Metalúrgica Marinaren lankidetzaren emaitza” izan da. 

SUA Kitchen sistema ikerketa-, diseinu- eta baliozkotze-prozesu luze baten emaitza da, eta SGSren ziurtagiriarekin nabarmentzen dena, kalitate-kontrolean eta -egiaztapenean nazioarteko erreferentzia den erakundea. Ziurtagiri honek egiaztatzen du gailuak segurtasun- eta fidagarritasun-estandarrik handienak betetzen dituela etxe-inguruneetan. Eta SUA Solutions “etxeko sukaldeetarako itzaltze-soluzio ziurtatua garatzen duen Europako lehen enpresa gisa” kokatzen du, azpimarratu du euskal konpainiako ordezkariak. 

SUA Kitchen-ek sua itzaltzen du segundotan, modu adimentsu eta autonomoan. “Bere teknologia gai da sute erreal bat eguneroko egoeretatik bereizteko, hala nola, flanbeatua edo zartagin bero-bero baten kea, alarma faltsuak saihestuz eta beharrezkoa denean soilik jardunez”, aitortu du. Gainera, sistemak berehala abisatzen du erabiltzailearen telefono mugikorrera, enpresak garatutako aplikazio baten bidez. 

Tamaina txikia eta integrazio maximoa

Azken bertsioan, sistemak gailuaren tamaina nabarmen murriztea lortu du, “eta, horri esker, erabat diskretuki integra daiteke ke-kanpaian edo sukaldeko armairu batean”, adierazi du Méndez Albarránek. Aurrerapen honek estetika eta erosotasuna hobetzen ditu, “eta edozein etxebizitzatan instalatzeko aukerak zabaltzen ditu, obrarik eta konplikaziorik gabe”, nabarmendu du. Gainera, modelo berriaren alderdi nabarmenetako bat da ez duela WiFi konexiorik, entxuferik ezta instalazio elektrikorik behar. 

Garapen- eta baliozkotze-fasea arrakastaz gainditu ondoren, SUA Solutions presatzen ari da “aseguru-etxe nazional baten eskutik merkaturatzeko, teknologia hau Espainiako milaka etxetara hurbiltzeko”, adierazi du zuzendari nagusiak.  

Euskal enpresaren helburua “suteen aurkako segurtasuna etxe guztietara eramatea da, batez ere mendeko pertsonekin, irtenbide erraz eta oso eraginkorrekin”, azpimarratu du Enkar Mendezek. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Aotech,  elikadura-industria  hobetzeko  sentsoreak  eskaintzen  dituen  ETEa
17/11/2025 I+G+B

Aotech, elikadura-industria hobetzeko sentsoreak eskaintzen dituen ETEa

Bere azken proiektuak maionesako gantza kuantifikatu du eta blockchain teknologiaren bidez trazabilitatea bermatzen du

Sormen  Designek  25  urte  bete  ditu  euskal  diseinu  industriala  bultzatzen
17/11/2025 Berrikuntza

Sormen Designek 25 urte bete ditu euskal diseinu industriala bultzatzen

Gipuzkoako estudioak sormena, teknologia eta berrikuntza uztartzen ditu industriaren beharretara egokitutako diseinu soluzioak eskaintzeko.

LaserWay  proiektuaren  helburua,  laser-teknologia  Europako  industria-ekoizpenean  integratzea
14/11/2025 I+G+B

LaserWay proiektuaren helburua, laser-teknologia Europako industria-ekoizpenean integratzea

Tekniker parte duen ekimenaren helburua da abiadura handiko laser bidezko mikrozulaketa-prozesuak garatzea, fabrikazio arinagoa, jasangarriagoa eta eraginkorragoa lortzeko.

Alerionek  atmosfera  leherkorretan  funtzionatzeko  gai  den  munduko  lehen  dronea  diseinatu  du
13/11/2025 I+G+B

Alerionek atmosfera leherkorretan funtzionatzeko gai den munduko lehen dronea diseinatu du

Euskadiko ETEa tripulaziorik gabeko aireontzietan espezializatuta dago, industria-operazio kritikoak seguruagoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak izan daitezen

Bideroad,  adimen  artifizialaren  bitartez  azpiegituren  mantentze-lanen  kudeaketa  asmatu  duen  startupa
12/11/2025 Ekintzailetza

Bideroad, adimen artifizialaren bitartez azpiegituren mantentze-lanen kudeaketa asmatu duen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa

King  Ozono,  airearen,  uraren  eta  gainazalen  tratamendu  jasangarrirako  berrikuntza

King Ozono, airearen, uraren eta gainazalen tratamendu jasangarrirako berrikuntza

Enpresa izan zen lehenetarikoa ozonoaren erabileran oinarritzen, besteak beste, ingurumenaren arazketa, desodorizazioa eta desinfekzioa bezalako aplikazioak dituen irtenbide ekologikoa. Mende erdi baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, hainbat sektoretarako irtenbide aurreratu eta pertsonalizatuak ere garatu ditu.

Tekurak  ekintza  jasangarriak  integratzen  ditu  zure  negozioan

Tekurak ekintza jasangarriak integratzen ditu zure negozioan


Aholkularitza-enpresa honek esperientzia eta metodologia eraginkorrekin laguntzen die erakundeei, beren prozesuak eta pertsonak eraldatuz, iraunkortasunaren iritsiera arina izan dadin

Gecsa,  altzairuzko  produktuetarako  hozteko  kableetan  liderra
11/11/2025 Berrikuntza

Gecsa, altzairuzko produktuetarako hozteko kableetan liderra

SPRI Taldearen Hazinnova programaren laguntza jaso du enpresak eta intentsitate handiko elektrizitatea kontsumitzen duten sektoreetan jarduten du.

Urtzi  Sagarribay  (Nautan):  “Nautika  proba-banku  zorrotza  da  industriari  aplika  dakizkiokeen  teknologia  berriak  garatzeko”
10/11/2025 Berrikuntza

Urtzi Sagarribay (Nautan): “Nautika proba-banku zorrotza da industriari aplika dakizkiokeen teknologia berriak garatzeko”

Euskadiko Nautika Enpresen Elkarteko presidenteak azpimarratu du euskal sektoreak berrikuntza, sektoreen arteko lankidetza eta beste industria-eremu batzuetarako transferentzia teknologikoa sustatzeko duen ahalmena.

Kata  School  Euskadik  laguntzaile  digital  adimenduna  eskaintzen  du  industriako  ETE-en  lehiakortasuna  hobetzeko

Kata School Euskadik laguntzaile digital adimenduna eskaintzen du industriako ETE-en lehiakortasuna hobetzeko

Enpresak I+G arlora bideratzen du urtean fakturatutakoaren % 15.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.