Berrikuntza
Elkarrizketak 13 maiatza, 2025

Moldes Ura enpresak berrikuntzaren alde egin du lehiakorra izaten jarraitzeko

Zamudion kokatuta, automobilgintza sektorerako injekzio eta konpresio moldeak ekoizten ditu enpresak, eta duela gutxi SPRI Taldearen Hazinnova programan parte hartu du.
-

1997an sortutako enpresa familiarra da Moldes Ura, Zamudion egoitza duena. Mota guztietako sektoreetarako injekzio- eta konpresio-moldeak diseinatzen eta fabrikatzen ditu, batez ere automobilgintzarako, baina baita beste sektore batzuetarako ere, hala nola tren-sektorerako, sektore elektrikorako, nekazaritzarako, aisiarako, medikuntza- edo farmazia-sektorerako. Bere instalazioetan, produktua fabrikatzeko prozesu osoa gauzatzeko gai da konpainia, eta 16 tona arteko moldeak fabrikatzeko ahalmena du. 

20 langile ditu, goi-mailako bezero nazionalekin egiten du lan, eta bere produktuak mundu zabalean aurki daitezke. Gainera, hornitzaile sare zabala du Portugalen. 

Moldes Urako zuzendari nagusi María Garcíak adierazi duenez, “berrikuntza funtsezkoa da sektore honetan lehiakorrak izateko. 2015etik ari gara mota guztietako proiektuetan parte hartzen, gure prozesuak hobetzeko eta gero eta berritzaileagoak izateko”. Proiektu horiek lokalak, nazionalak eta europarrak izan dira, eta, gainera, enpresak unibertsitateekin eta zentro teknologikoekin kolaboratu du. 

Lankidetza horietako bat SPRI Taldearen eskutik izan da, Hazinnova programaren bidez. Berari esker, enpresaren ekoizpenaren plangintza landu da, eta horrela, botila-lepoen epe luzeko ikuspegia izatea bilatzen da, hau da, produktibitate maila baxua. Etorkizunari begira, konpainia bizkaitarrak bere prozesuak berritu nahi ditu lehiakorragoa izateko eta automobilgintzaren sektore gero eta aldakorragora egokitzeko.  

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Nexi  Health,  adimen  artifizialari  esker  osasun  mentalaren  eraldaketa
27/11/2025 Ekintzailetza

Nexi Health, adimen artifizialari esker osasun mentalaren eraldaketa

Gipuzkoako startupak teknologia digitalak garatzen ditu, osasun arloko profesionalei kontsultan %25rainoko denbora aurrezteko eta kasu larriak goiz detektatzeko aukera ematen dietenak.

Carnegiek    ozeanoaren  indarra  energia  garbi  bihurtzen  du

Carnegiek ozeanoaren indarra energia garbi bihurtzen du

Enpresa, gaur egun, CETO prototipo bat hedatzeko prestatzen ari da, bere teknologia nagusia, Armintzan dagoen Biscay Marine Energy Platform (BiMEP) delakoan.

Begoña  Echaburu  (Mondragon  Unibertsitatea):  “Euskadin  onak  gara  negozio-plangintzan,  orain  erronka  talentua  kudeatzea  da”
26/11/2025 Berrikuntza

Begoña Echaburu (Mondragon Unibertsitatea): “Euskadin onak gara negozio-plangintzan, orain erronka talentua kudeatzea da”

Pertsonak eta Talentua I+T Taldearen koordinatzaileak, Enpresagintza Fakultatean eta Negozio-Berrikuntza Ikerketa Zentrotik (MIK), pertsonak enpresa-estrategian integratzeko beharra azpimarratu du.

Erysafety:  nola  saihestu  farmakoen  eragin  kaltegarriak
25/11/2025 I+G+B

Erysafety: nola saihestu farmakoen eragin kaltegarriak

CIC bioGUNE proiektu horren parte da, eta sendagaien segurtasunaren ebaluazio zehatzagoa egiteko eredu bat garatzea du helburu.

Heuristik:  “Pazienteen  identifikazioan  munduko  erreferente  bihurtu  nahi  gara”
24/11/2025 I+G+B

Heuristik: “Pazienteen identifikazioan munduko erreferente bihurtu nahi gara”

Bizkaiko enpresak adimen artifizialeko soluzioetan espezializatuta dago, eta bere teknologia osasun-arloan aplikatzen du, ospitaleetako segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Cyber  Surgeryren  helburua  da  bizkarrezurreko  robot  kirurgikoa  Estatu  Batuetan  barneratzea
24/11/2025 I+G+B

Cyber Surgeryren helburua da bizkarrezurreko robot kirurgikoa Estatu Batuetan barneratzea

Gipuzkoako enpresak, teknologia medikoan erreferenteak, SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du

Bianditz:  60  urteko  historia  eta  industria  errotzea  Euskadin
21/11/2025 Nazioartekotzea

Bianditz: 60 urteko historia eta industria errotzea Euskadin

Gipuzkoako enpresak esku erremintak, kautxua injektatzeko moldeak, trokelak eta dekoletatutako piezak lantzen ditu eta nazioarteko presentzia du, tokiko sustraiei eusten dien bitartean. 2025 honetan 60. urteurrena ospatzen du.

Simune  Atomistics-ek  materialen  ikerketa  irtenbide  digital  erabilgarrien  bidez  eraldatzen  du
20/11/2025 I+G+B

Simune Atomistics-ek materialen ikerketa irtenbide digital erabilgarrien bidez eraldatzen du

Donostiako enpresak bere ASAP plataformarekin eta lehen mailako lankidetza zientifikoekin material berrien esplorazioa eta diseinua bizkorten du.

Ariketa  fisikoa,  zientzia  eta  laguntza:  SISU  Bienestar  enpresaren  formula  minbiziari  aurre  egiteko
19/11/2025 Ekintzailetza

Ariketa fisikoa, zientzia eta laguntza: SISU Bienestar enpresaren formula minbiziari aurre egiteko

Bizkaiko enpresa honek unibertsitateko ikerketa eta entrenamendu pertsonalizatua uztartzen ditu, minbiziak iraun bitartean eta ondoren bizi-kalitatea hobetzeko.

Hermeneus  World,  liderra  saltoki  txikien  eraldaketa  digitalean

Hermeneus World, liderra saltoki txikien eraldaketa digitalean

Bizkaiko enpresak SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du eta ETEak digitalizatzeko softwarea garatu du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.